Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 3013
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/13
  • Argitaratze-data: 2023/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 2022/11 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko maiatzaren 17ko EHAA, 92 zk.), honako hau

Lehenengoa. Bete gabe uztea Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 74 dotazioa) betetzeko deialdia.

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.