Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilbon (Bizkaia) dagoen «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko den 2023ko irailaren 15eko Agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5449
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/11/21
  • Argitaratze-data: 2023/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 15eko Aginduaren testuan (2023ko irailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 186. zk.). Agindu horren bidez, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Jesuitak Politeknikoa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. artikuluan, 2023/4463 (3/1) orrialdean, honela dio:

    Baimena:

    "Telekomunikazio- eta informatika-sistemak" goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

    baina honela esan behar du:

    Baimena:

    "Telekomunikazio- eta informatika-sistemak" goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

    Arratsaldeko txandan "Instalazio elektrikoak eta automatikoak" erdi-mailako heziketa-ziklo bat kentzeko.

  1. artikuluan, 2023/4463 (3/1) orrialdean honela dio:

    Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    baina honela esan behar du:

    Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, eguneko txandan.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 21a.

    Hezkuntzako sailburua,

    jokin bildarratz sorron.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.