Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko azaroaren 13koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuarena, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza eta/edo lanpostua dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5347
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/11/13
- Argitaratze-data: 2023/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusi da Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza eta/edo lanpostua dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuaren 2023ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Ondorioz, honako hau
Lanpostuaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari den funtzionarioa «funtzionarioaren herritzat» joko da zerbitzuak benetan ematen ari den herria.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 13a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Deuseztatutakoa: AGINDUA, 2025eko apirilaren 15ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, baliogabe uzteko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2023ko azaroaren 13ko Agindua, behin betiko ebatzi zuena Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lanpostu berezituetarako berariazko lehiaketa.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko uztailaren 31koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketa baterako deialdia egiten baita Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunak edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.