Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Azpeitiko (Gipuzkoa) «Azpeitiko Ikastola-Ikasberri Kooperatiba» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 92
  • Hurrenkera-zk.: 2324
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/27
  • Argitaratze-data: 2023/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko (Bizkaia) «Azpeitiko Ikastola-Ikasberri Kooperatiba» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat kentzeko eta 2-3 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat kentzeko eta 2-3 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakiak: 012978 (EAE) eta 20008601 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP)

Izen espezifikoa: «Azpeitiko Ikastola-Ikasberri Kooperatiba».

Titularra: «Ikasberri Kooperatiba Elkartea».

Helbidea: Loiola Etorbidea, 8.

Udalerria: Azpeitia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: 2023-2024 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat kentzeko eta 2-3 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate:

Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

3 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukierakoa.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukierakoa.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostuko edukierakoa.

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 4 unitate, 140 ikaspostuko edukierakoa.

Hezkuntza Berezia:

2 gela ireki.

Bigarrena. Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena. Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik