Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2202
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/25
  • Argitaratze-data: 2023/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko martxoaren 14ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko martxoaren 23ko EHAA), honako hau

Lehenengoa. Bete gabe uztea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 8. dotazioa) betetzeko deialdia.

Bigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.