Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Usurbilen (Gipuzkoa) dagoen HLBHIP «Udarregi Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2073
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/17
  • Argitaratze-data: 2023/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakaskuntzak ezartzeko baimena eskatuz Usurbilgo (Gipuzkoa) CPEIPS «Udarregi Ikastola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskoletarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (azaroaren 19ko BOE). eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako hiru unitate gehitzeko 2023-2024 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 012378 (EAE) eta 20005312 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Udarregi Ikastola».

Titularra: Udarregi Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Gernika Ibilbidea 11 - Alperro Buru, 5.

Udalerria: Usurbil.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan hiru unitate ezartzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

3 unitate 2 - 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu.

Hezkuntza berezia: 2 gela ireki.

Bigarrena. Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena. Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik