Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lazkaon (Gipuzkoa) dagoen HLBHIP «San Benito Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2052
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/17
  • Argitaratze-data: 2023/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak ikastetxean Batxilergoan unitate berri bat ezartzeko baimena eskatuz hasitako espedienteak aztertu da.

Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.

Honako hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (azaroaren 19ko EHAA) eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio batxilergoan unitate bat gehitzeko 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakiak: 012341 (EAE) eta 20002517 (unibertsala)

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP)

Izen espezifikoa: «San Benito Ikastola».

Titularra: «San Benito Ikastola Kooperatiba Elkartea».

Helbidea: Euskadi enparantza z.g.

Udalerria: Lazkao.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 15 unitate, honelako edukierakoak:

5 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

5 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

5 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 189 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostu.

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra», modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Bigarrena. Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena. Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik