Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko abuztuaren 4koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena. Horren bidez erabaki da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Uraren Euskal Agentziak 2015eko abenduaren 23an sinatutako hitzarmenaren Jarraipen eta Kontrolerako Batzorde Mistoan izango dituzten ordezkariak kargutik kentzea eta izendatzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 4024
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/08/04
  • Argitaratze-data: 2023/08/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Uraren Euskal Agentziaren artean hitzarmena sinatu zuten 2015eko abenduaren 23an, eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeko erkidegoarteko arroetan jabari publiko hidraulikoaren alorreko zenbait jarduera gomendioan eman ziren.

Hitzarmen horren bosgarren estipulazioan ezarri zenez, hitzarmena behar bezala betearazteko Jarraipen eta Kontrolerako Batzorde bat eratu zen, hitzarmena sinatu zuten administrazioetako bakoitzeko hiru ordezkarik osatuta.

2022ko urriaren 25eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariak izendatu ziren Batzorde horretarako.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/20120 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari esleitzen dio, besteak beste, uren arloa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren xedatutakoaren arabera, hau

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia.

Uraren Euskal Agentziako Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 4a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.