Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko abuztuaren 2koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen kontseiluburua eta kontseiluburuordea izendatzen diren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 4017
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/08/02
  • Argitaratze-data: 2023/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: EAEko udalak; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduak, «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» Jatorri Deituraren Araudia aldatzen eta haren testu bategina onesten duenak, zera xedatzen du bere 32.1 artikuluan: «Kontseiluburua hautatzeko gehiengo kualifikatua behar da: Osoko Bilkurako kide hautetsien bi herenak. Horietako bat zein beste pertsona bat hauta daiteke kargurako. Osoko Bilkurak hautespenaren berri emango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari, sailburuak izenda dezan.

«Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak kontseiluburua eta kontseiluburuordea aukeratu ditu, Kontseilua berritzeko hauteskunde-prozesuaren ondoren, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko otsailaren 9ko Aginduan xedatutakoaren arabera. Agindu horren bidez, «Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava» Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin zen.

Kontseiluaren jakinarazpena jaso ondoren, non botoen berri eman baita baitira, eta horrekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen kontseiluburu eta kontseiluburuorde izendatzea honako pertsona hauek:

Kontseiluburua: Luis Mariano Álava Zorrilla jauna.

Kontseiluburuordea: Amelia Uría Peña andrea.

Bigarrena. Agindu honen berri ematea Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Álava Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileari.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 2a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.