Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko uztailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Aiurri Montessori» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3454
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/08
- Argitaratze-data: 2022/07/29
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Aiurri Montessori» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakiak: 010715 eta 01007774
Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua
Izen espezifikoa: «Aiurri Montessori»
Titularra: Aiurri Montessori, S.L.
Helbidea: Paduleta, 24
Udalerria: Vitoria-Gasteiz
Lurralde historikoa: Araba
Baimentzen den irakaskuntza: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntza, 1.zikloa:
2 urteko unitate bat, 13 ikaspostuekin.
3 urteko unitate bat, 18 ikaspostuekin.
Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostuekin.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza-deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.