Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Julio Beobide Fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3586
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/07
  • Argitaratze-data: 2022/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2021eko azaroaren 11n, Julio Beobide Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Estatutuen 3. artikuluaren arabera, hauek dira Julio Beobide Fundazioaren interes orokorreko helburuak:

Julio Beobide Goibururen obra eta ondarea zaintzea eta zabaltzea, eta, oro har, arteak eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak sustatzea eta garatzea. Bereziki, Euskal Herriko arteak eta kultura hobeto ezagutzeko ekintzak bultzatu eta lagunduko ditu. Ekimen horren bidez, eskualdearen ezagutza hobea sustatu nahi da, bai kulturaren arloan, bai turismoaren arloan.

Estatutuen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Zumaiako San Pedro kaleko 14. zenbakian dago, eta fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Fundazioaren hasierako dotazioa hogeita hamar mila eurokoa (30.000) euro da, eta honela osatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12. artikuluaren bigarren atalean ezarritakoari jarraituz:

José Beobide Arburua jaunak bi mila (2.000) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2021eko irailaren 9an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Jon Mikel Aralar Beobide Arana jaunak bi mila (2.000) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2021eko irailaren 9an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Joseba Beobide Arana jaunak bi mila (2.000) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2021eko irailaren 9an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Xabin Beobide Arana jaunak bi mila (2.000) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2021eko irailaren 9an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Idoia Arana Beobide andreak bi mila (2.000) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2021eko irailaren 9an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Gainerako dirua gehienez bost urteko epean bilduko da.

Estatutuen 12. artikuluaren arabera, patronatua honela osatuko da: gutxienez hiru lagun, eta gehienez hamar. Estatutuen 12. artikuluaren arabera, patrono-karguaren iraupena mugagabea izango da.

Fundazioaren hasierako patronatuak honako kargu eta kide hauek ditu, eta haien izendapena eta onarpena eratze-egintzan jasotzen da:

Ohorezko Presidentea: José Beobide Arburua jauna.

Presidentea: Idoia Arana Beobide andrea.

Presidenteordea: Xabin Beobide Arana jauna.

Idazkaria: Jon Mikel Aralar Beobide Arana jauna.

Kidea: Joseba Beobide Arana jauna.

Izendatutako pertsona guztiek onartu dute beren kargua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2022ko ekainaren 3an bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko eta, aho batez aldeko txostena eman zuen, bileraren Aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2022ko uztailaren 4an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eratzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Pertsona legitimatu batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan eskatutakoa, eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta aplikatu beharreko gainerakoak IKUSITA, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik