Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Mondragon Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3597
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/29
  • Argitaratze-data: 2022/08/12

Testu legala

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 8.2 artikuluaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen lege organiko hori), autonomia-erkidegoek erabakiko dute estatu osoan ofizialtasuna eta baliozkotasuna duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea, bai erkidegoaren beraren ekimenez Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin, bai unibertsitatearen ekimenez Gobernu Kontseiluaren proposamenaren bidez, eta, betiere Gizarte Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluan arautzen da nola egokitu Goi Hezkuntzako Europar Eremura. Unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planetako eta kreditu- eta balorazio-sistemetako nahitaezko egokitzapenak bultzatuko dituzte, eta, horiekin batera, behar diren gainerako neurriak hartuko dituzte euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako Europako sisteman sartzeko eta titulazioaren Europako gehigarriaren diploma emateko.

Irakaskuntza ofizialen ezarpena irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak eta abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuak arautzen dute (822/2021 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen duena; 274/2017 Dekretua, abenduaren 19koa, Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa).

822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluak ikasketa-planak egiaztatzeko eta tituluen ofizialtasuna ezartzeko prozedura arautzen du. Artikulu horren 3. puntuan ezartzen du autonomia-erkidegoek, beren lurralde-eremuko unibertsitate-programazioaren eta titulazio ofizialen mapa antolatzearen gaineko eskumenak baliatuz, nahitaezko txosten bat egingo dutela egiaztatzeko prozedura hasi aurretik unibertsitate-titulu ofiziala ezartzearen premia eta bideragarritasun akademiko eta sozialari buruz. Prozedura honetan, baimendu beharreko titulazio guztiek Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak emandako aldeko txostenak lortu dituzte proposatutako ezarpenen bideragarritasun akademiko eta sozialari eta beharrari buruz.

Abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuaren 15. artikuluan gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeko baimena lortzeko prozedura arautzen da. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak horiek egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren Hezkuntza Sailak agindu-proposamena prestatu behar du gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzea baimentzeko.

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak 2021eko urriaren 28an onartu du eranskinean zerrendatutako master eta graduko ikasketa ofizialak ezartzea 2022-2023 ikasturtean.

Unibasq, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak edo Ebaluazio Agentzia eskudunak, 822/2021 Errege Dekretuaren 26.6 artikuluaren 5., 6. eta 7. apartatuetan xedatutakoaren arabera, Mondragon Unibertsitateak aurkeztutako gradu eta masterreko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko proposamenen aldeko egiaztapen-txostena egin du (ikasketa horiek eranskinean zerrendatuta daude).

Unibertsitate Kontseiluak aldeko emaitzarekin egiaztatu ditu eranskinean zerrendatutako unibertsitate-irakaskuntza ofizialei dagozkien ikasketa-planak.

Hori dela eta, Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuaren 15. artikulua aplikatuz, proposamena Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari aurkeztu zaio 2022ko uztailaren 28ko bilkuran, jakitun egon dadin eta txostena egin dezan. Horrenbestez, honako hau

Agindu hau Unibertsitate Politikako Biltzar Nagusiari eta Unibertsitate Ministerioari jakinaraztea, azken honek proposamena Gobernuari igor diezaion, tituluaren ofizialtasuna ezar dezan, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman dezan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Unibertsitate-titulu ofizialek tituluen egiaztapena berrituko dute, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 34. eta 35. artikuluen arabera (errege-dekretu horrek unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea ziurtatzeko prozedura ezartzen ditu).

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik