Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2022rako nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen deialdiaren oinarriak (2022ko Handitu programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3595
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/27
  • Argitaratze-data: 2022/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen du zer helburu lortzen lagundu behar duen landa-garapenerako politikak eta zer lehentasun dituen Europar Batasunak landa-garapenaren alorrean. Landa-garapenerako politikaren testuinguru estrategikoa taxutzen du; eta landa-garapenerako politika aplikatzeko hartu beharreko neurriak zehazten ditu.

2015eko maiatzaren 26an, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programa onartu zen Europako Batzordearen C (2015) 3479 Azken Erabakiaren bidez. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak martxan jartzea da programa horren helburua.

Geroago, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuak, landa-garapenerako laguntzen esparru-araudia ezartzen du EAEn, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz.

Bestalde, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzeko Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduak xedatzen dute zer baldintza eta eskakizun bete behar dituzten laguntzek estatu kideek diruz lagundu ditzaten (Estatuek ematen dituzten laguntza izan daitezen) eta Europar Batasunak baimendu behar izan ez ditzan. Hau da, laguntza horiek arautzean eta ematean, erregelamendu horretan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute estatu kideek, laguntza horiek merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez diote Europar Batasunaren baimena lortzeko Europako Batzordeari jakinarazpenik egin behar; hala, nahikoa da jakinarazpena egitea kasu bakoitzerako aurreikusitako epeetan.

Gainera, EBren Urte Anitzeko Finantza Esparruaren onarpenean eta Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformari buruzko negoziazioetan izandako atzerapena dela-eta, NPE berria eta haren Plan Estrategikoak ez dira 2023ra arte indarrean jarriko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren eta Europako Batzordearen beharrezko arauak oraindik ez baitira onartu.

Hala, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 (EB) Erregelamendua argitaratu da (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 23koa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) zenbait xedapen iragankor ezartzen dituena 2021. eta 2022. urteetan, eta erregelamendu hauek aldatzen dituena: 1305/2013 (EB), 1306/2013 eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak, errekurtsoei eta erregelamenduaren aplikazioari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan, eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, errekurtsoei eta laguntza horren banaketari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan). Erregelamendu horren xedea da nekazarientzat emandako laguntzei segurtasuna eta jarraitutasuna ematea da, bai eta trantsizio-aldian landa-garapenerako laguntzen jarraitutasuna bermatzea ere, horretarako egungo esparru juridikoa zabalduz, lehen zutabeari (NBEF) zein bigarren zutabeari (LGENF) dagokienez, harik eta NPE berria indarrean sartzen den arte.

Horretaz gain, urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretua ere argitaratu da, errege-dekretu hauek 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeko xedapen espezifikoak ematen dituena: 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege-dekretuak, abenduaren 19koak, nekazaritza-politika bateratua Espainian aplikatzeko emanak. Horretan, egungo landa-garapenerako programak aplikatzeko epea 2022ra arte luzatzen da, hori barnean dela.

Eusko Jaurlaritzak, 2024rako Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoan, enpresa-sektoreari laguntzeko politikak diseinatzeko testuinguru-esparru estrategiko berria zehaztu du.

Elikaduraren eta zuraren balio-kateek rol estrategiko bat jokatzen dute euskal ekonomian, eta eragin bultzatzailea dute BPGd-an eta sortutako enpleguan duten pisuagatik. Gainera, merkataritza-balantzan eta berrikuntzako inbertsioan gero eta ekarpen handiagoa egiten dute, jarduera ekonomiko globalean eragiten duen efektu biderkatzaile garrantzitsua dute, eta lurraldea egituratzeko gaitasuna ere bai.

Plan Estrategiko berriak laguntza gehiago ematen die enpresei negozioa sortzeko, laguntza-programa batzuen, finantza-tresnen eta beste jardun-ildo batzuen bidez; horiek xedea da jarduera ekonomikoa sustatzera eta aktibo produktibo eta teknologiko berrietan inbertsioak sustatzea, bai eta hazteko gaitasuna duten negozio-ideia berriak garatzen laguntzea ere, enpresa-intraekintzailetza eta ekintzaileei lagunduz.

Ildo horretan, gaur egun, badago laguntza-ildo desberdinak dituen laguntza-esparru handi bat, nahiz eta ez dagoen tresna bat enpresen lehiakortasuna bultzatzen duten ekimen bultzatzaile handiei laguntzeko horiei esker, bada, enpresa-lehiakortasunari lagunduko zaio, eta teknologia berri eraginkorragoak txertatuko dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuen eraldaketa eta merkaturatzea hobetzeko, bai eta ezartzen diren tokiko eta eskualdeko eremuetan ekonomia sortzeko gaitasun handia dutenak ere.

Sektoreko ekimen estrategikoak, inbertsio handikoak eta eraldatzaileak babestu nahi dira, tokiko eta eskualdeko ekonomiak bultzatu eta eraldatzeko, eta dibertsifikazioa eta negozio-aukera berriak sortzea bultzatzeko, bai eta teknologia-arloko azpiegitura handietako inbertsioa ere.

Hala, agindu honen xedea da abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiko proiektuetarako laguntzen deialdia egitea (2022ko Handitu programa), eta, horrela, enpresa-lehiakortasuna hobetzea, Euskadiko elikadura-katearen eta zuraren baliabideak optimizatzea, enpresa-hazkundeetan jauzi kualitatiboak egiteko laguntza-esparru bat sortzea, eta kalitatezko enplegua sortzea.

Zehazki, agindu honetan laguntza hauen deialdia egiten da:

Lehengaiak EBFTren I. eranskinean jasota dituzten elikagaiak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

Honako jatorri hauetako elikagaiak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinazioa.

Laguntza hauek 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, LGPren 4.2 eta 8.6 neurriak dira, baina espezifikotasun honekin: agindu honetan aurreikusitako laguntzak proiektu handietara bideratuko dira, eta aipatutako 1305/2013 Erregelamenduaren 82. artikuluan eta aipatutako 43/2017 Dekretuaren 1.2 artikuluan aurreikusitako finantzaketa osagarri nazionaleko metodoaren bidez finantzatuko dira.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-zuzkidura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 17/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute.

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak bultzatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzea 2022. urterako (2022ko HANDITU programa). Oinarri horiek agindu honen I. eranskinean jasota daude.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. oinarria. Xedea eta izaera.

  1. Agindu honen xedea da nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako 2022ko ekitaldiko laguntzen deialdia egitea (2022ko Handitu programa).

  2. Agindu honen babespean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

  3. Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.

  1. oinarria. Laguntza-lerroak.

    Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

  1. Lehengaiak EBFTren I. eranskinean jasota dituzten elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

  2. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

  3. Honako jatorri hauetako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinazioa.

    Agindu honen II. eta III. Kapituluan, hurrenez hurren, garatzen diren 1. eta 2. puntuetako laguntzak 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, LGPren 4.2 eta 8.6 neurriak dira, baina espezifikotasun honekin: agindu honetan aurreikusitako laguntzak proiektu handietara bideratuko dira, eta aipatutako 1305/2013 Erregelamenduaren 82. artikuluan eta aipatutako 43/2017 Dekretuaren 1.2 artikuluan aurreikusitako finantzaketa osagarri nazionaleko metodoaren bidez finantzatuko dira.

  1. puntuko laguntzak, IV. kapituluan garatzen direnak, honako jatorri hauetako elikagaiak lortzeko inbertsioak jasotzen ditu: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinazioa. Horrek ere Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera jakinarazpen-betebeharretik salbuetsitako laguntzetarako tratamendu erreserbatua jasoko du.

  1. oinarria. Definizioak.

    Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

  1. Nekazaritza: Kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa dena, abeltzaintzakoa eta basokoa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

  2. Elikagaigintza: Kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 2008ko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

  3. Handizkako merkataritza-jarduera: Norberaren izenean eta norberaren kontura nekazaritzako eta/edo arrantzako produktuak erosteko eta haiek handizkako beste merkatari batzuei eta txikizkako merkatariei saltzeko lanbidea. Jatorrizko handizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

  4. Txikizkako merkataritza-jarduera: Norbere izenean eta norbere kontura nekazaritzako eta/edo arrantzako produktuak erosteko eta haiek kontsumitzaileei saltzeko lanbidea. Jatorrizko txikizkariek produktuak lehen salmentan, lonjan edo merkatua bezalako establezimendu baimenduetan erosten dituzte.

  5. Salmenta-zirkuitu laburra: Nekazaritza-ustiategi bakoitzaren inguruko eremu geografikoa, ustiategian eraldatutako produktuak saltzen diren lekua.

  6. Nekazaritzako produktuak merkaturatzea: Salmentarako produktuak edukitzea edo erakustea, salmentarako eskaintza, merkaturako entregatzea edo merkatuan jartzeko edozein modu, lehen sektoreko ekoizleek bitartekariei edo eraldatzaileei egindako lehenengo salmenta edo lehen salmenta horretarako produktu bat prestatzeko jarduerak izan ezik; lehen sektoreko ekoizleek azken kontsumitzaileei egindako salmenta merkaturatzea dela ulertuko da baldin eta horretarako gordetako instalazio independentetan egiten bada, lehen sektoreko ekoizle batek amaierako kontsumitzaileei egindako salmenta bat abeltzaintzako produktuen merkaturatutzat joko da helburu horretarako erreserbatutako lokal bereizi batean egiten bada, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

  7. Nekazaritza- eta elikagai-enpresak: Nekazaritzaren eta elikagaigintzaren esparruan jarduten duten nekazaritza-ustiategi eta enpresen multzoa.

  8. Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen 702/2014 Erregelamenduko 2. artikuluaren 14. apartatuan ezarritako betekizunetako bat betetzen duen enpresa.

  9. Nekazaritza-ustiapena: abeltzaintza primarioa ekoizteko erabilitako lursail, lokal eta instalazioek osatutako unitatea, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

  10. Nekazaritza- eta elikagai-industria: Nekazaritzako produktuak edo elikagaigintza manipulatuz produktu berriak sortzeko ekipamendu-ondasunen instalazioak behar dituzten instalazio osagarriak barne, enpresa autonomo moduan funtzionatzeko gai dena.

  11. Bertako lehengaia: Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten den nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako lehengaia.

  12. Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak: Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak halakotzat hartzen dituen enpresa-kategoriak.

  13. Nekazaritzako produktua: Europar Batasunaren Fundazioaren Tratatuaren (aurrerantzean Tratatua) I. eranskinean zerrendatutako produktuak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutako arrantza- eta akuikultura-produktuak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

  14. Nekazaritza-ekoizpen primarioa: Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik eratorritako produktuen ekoizpena, Tratatuaren I. eranskinean zerrendatuak, produktu horien izaera aldatzen duen beste eragiketarik egin gabe, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

  15. Inbertsio-proiektua: Produktu komertzialak eskuratzeko eta haien produktibitatea eta kalitatea hobetzeko diseinatutako azpiegitura, ekipamendu, instalazio eta makinen multzoa.

  16. Nekazaritza-sektorea: Nekazaritza-ekoizpen primarioan, eraldaketan eta merkaturatzean jarduten duten enpresa guztiak, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

  17. Nekazaritzako produktuak eraldatzea: Nekazaritzako produktu baten gainean egindako eragiketaren emaitza, emaitza nekazaritzako produktu bat denean, animalia- edo landare-produktu bat lehenbiziko salmentarako prestatzeko egin behar diren nekazaritza-jarduerak izan ezik, Batzordearen 702/2014 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera.

  18. Basogintzako produktuak eraldatzea eta merkaturatzea: Erakunde onuradunak berak egindako eragiketa-multzoa, basogintzako edozein lehengai produktu eta azpiproduktu bihurtzea eta, ondoren, merkaturatzea barne hartzen duena.

  19. Enpresa berria: agindu honen aplikazioaren ondorioetarako, enpresa berritzat hartuko da, enpresa berria izateaz gain, eskatutako laguntzaren xede den produkzio-zentro berria sortzen duena. Enpresa berriaren izaera hori mantendu ahal izango da enpresa sortu eta lehenengo bi urteetan.

  20. Inbertsio handia: agindu hau aplikatzearen ondorioetarako, inbertsio handitzat hartuko da 6.000.000 eurotik gorako inbertsioa.

  1. oinarria. Finantzaketa.

  1. 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako, 25.000.000 euro erabiliko dira 2022ko Handitu programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori; II. eta III. kapituluetako laguntzen kasuan, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programako 4.2 eta 8.6 neurrien finantzaketa gehigarri gisa; eta IV. kapituluko laguntzek, berriz, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute.

  2. Funtsak honela banatuko dira:

    II. kapitulua finantzatzeko, 9.000.000,00 euro erabiliko dira. 3.500.000,00 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 5.500.000,00 euro, 2023rako konpromiso-kredituari.

    III. kapitulua finantzatzeko, 13.000.000,00 euro erabiliko dira. 7.500.000,00 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 5.500.000,00 euro, 2023rako konpromiso-kredituari.

    IV. kapitulua finantzatzeko, 3.000.000,00 euro erabiliko dira. 1.500.000,00 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.500.000,00 euro, 2023rako konpromiso-kredituari.

  3. Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa.

  1. oinarria. Baldintza orokorrak.

    Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren baldintzak, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuko 5. artikuluan aurreikusitakoak programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez eta hainbat laguntzaren baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

  1. Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko baldintza orokorrak:

    1. Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

    2. Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoiztegi batean egiten direla, edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko. Bigarren kasuan, establezimenduak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatuta egon beharko du dirulaguntzaren azken ordainketa egin baino lehen.

    3. Inbertsioek ez dute martxan egon behar eskabidea aurkezten denerako. Baldintza horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak.

      Egoera hori Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak in situ egindako ikuskapen baten bidez egiaztatuko da, edo notario-akta bat aurkeztuz erakundearen kontura izango da, betiere erakundeak organo instruktoreari inbertsioa hasi ez dela egiaztatzeko behar diren elementuak jasotzen baditu.

      Salbuespen gisa, bisita horien ordez, ez hastearen aktak egin ahal izango dira modu ez-presentzialean, baldin eta funtzionarioak ezin badira inbertsioaren tokira joan akta in situ egiteko, edo, bestela, onuradunak emandako edozein frogagiri egokiren bidez, honako baldintza hauek betetzen badira:

      1. Ezinbesteko arrazoiak direla medio, laguntzaren xede den eragiketaren lekua edo inbertsioaren kokalekua bisitatu ezin izatea.

      2. Akta egiteko erabilitako baliabide telematikoek eta eskatzaileak emandako dokumentazioak, argazki geoetiketatuak eta datatuak barne, argi eta garbi egiaztatzea egin nahi diren inbertsioak ez direla hasi akta aurkeztu den unean.

    4. Indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteak izatea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

    5. Enpresak bideragarriak izatea ikuspegi ekonomikotik eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.

    6. Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

    7. Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.

    8. Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

    9. Jakinarazi beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dauden ala ez.

    10. EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Obligazio horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.4 artikuluan eta 52.1 artikuluaren azken apartatuaren azken tartekian aurreikusitakoaren ondorioetarako, pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela ulertuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo haren sektore publikoaren edozein erakunderekiko zorrik ez dutenean dirulaguntzen itzulketengatik betearazpen-aldian, edo, onuradunen edo erakunde laguntzaileen kontra premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoenean, borondatezko aldian erantzun gabeko zorrik ez dutenean.

      Pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo bermatuta daudenean, edo dagokion ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek bertan behera uztea erabaki denean.

    11. Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

    12. Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana; prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

    1. Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.

    2. Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.

    1. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo ez daukate Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

    2. Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    3. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

    4. Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausetan. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

    5. Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

  2. Bete beharreko baldintza espezifikoak eskatutako laguntza motaren arabera:

    1. Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioei dagokienez, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat etortzea eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, eroste-ahalmenarekin bat etortzea.

    2. Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskabidea aurkezten den urtetik hasita; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.

    3. Inbertsioan obra zibil bat egin behar bada funtzionatzen ari den establezimendu batean, obra gauzatzeko aurrez lizentziak eta baimenak eskatuta egon beharko dute.

      1. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

      1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskabidearekin batera, oinarri honen 6. puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira. Hala ere, agindu hau argitaratu aurretik baina deialdiaren ekitaldiaren barruan aurkeztutako eskabideak onartuko dira; eskabide horiek berriro aurkeztu beharko dira, agindu honetan eskatzen den dokumentazio orokor eta espezifikoarekin, hala badagokio, eta agindu honek ondorioak sortzen dituenetik hilabeteko epean.

      2. Eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, ebazpen honen 3. apartatuan adierazitako helbideen bidez.

      3. Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpena, justifikazioa eta gainerako agiriak nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke:

        https://www.euskadi.eus/servicios/1214102

        https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1214102

        Eskabidearen ondoko izapideak, hemen egin daitezke:

        https://www.euskadi.eus/micarpeta eta

        https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      4. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.

      5. Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago https://www.euskadi.eus helbidean, eta agindu honen III. eranskina da.

      6. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

        1. Pertsona juridikoek, eratzeko eskritura eta erakundearen estatutuak (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).

        2. Aurrekontuak eta proformako fakturak, inbertsioa edo gastua justifikatzeko direnak.

        3. Eskatutako inbertsio guztiak banan-banan azaltzen dituen taula, eta bakoitzaren hiru aurrekontuak, zein aurrekontu aukeratu den adierazita, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren 3. puntuaren arabera.

        4. Txosten tekniko-ekonomiko bat, proiektuaren bideragarritasunari buruzkoa, edukiaren aldetik agindu honen II. eranskinarekin bat datorrena.

        5. Produktu izoztu eta ultraizoztuak hotzean biltegiratzeko inbertsioak egiteko laguntzak eskatzen dituztenek, inbertsioen helburua eta xedea justifikatzeko eta biltegiratuko diren produktuak balio-kate bereko lehengai edo produktu eraldatuak direla, biltegien edukiera produktuak eraldatzeko instalazioen ekoizpen-ahalmenarekin bat datorrela eta, horrelako produktuak merkaturatzeko inbertsioei dagokienez, edukiera erosahalmenarekin bat datorrela egiaztatzeko txosten bat.

        6. Proiektuan obra zibil bat edo instalazioak egin behar badira, obra egiteko proiektua eta horretarako baimena lortzeko eskabidearen kopia dagokionean, oniritzia izan beharko du proiektuak eta behar diren lizentzia- eta baimen-eskabidearen kopia.

        7. Obra zibila ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko bada, inbertsioa gauzatuko den lursail edo higiezinen jabetza-tituluaren kopia edo gozamen- edo alokairu-kontratuaren kopia.

        8. Zinpeko adierazpena, zeinetan adierazten den aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla eta 5. oinarriaren, 1. puntuaren F eta S bitarteko apartatuetan ezarritako betekizunak betetzen dituela.

          26., 31. edo 36. oinarrietako balioespen-irizpideak betetzen direla justifikatzeko txosten bat.

        1. Enplegatuko diren langile berrien kopurua, proposatutako inbertsioek edo gastuek enplegu konprometitua sortzeko izango duten eragina justifikatuz.

        2. Alta emanda dauden plantillako langileen batez besteko kopuruari buruzko txostena, dirulaguntza eskatu aurreko urtea kontuan hartuta, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina.

        3. Higiezinen erosketan, indarreko tasazio ofiziala eta eraikinak azken 10 urtean laguntzarik jaso ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena.

        1. Eta laguntza kuantifikatzeko, erakunde eskatzaileak aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.

      7. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki eta ofizioz egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

      8. Agindu honetako 6.a) apartatuan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu zituen dokumentuak. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

      9. Nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

      10. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan oinarrituta, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpenaren bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

      11. Betiere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

      1. oinarria. Dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, oro har.

      1. Diruz lagundu ahal izango dira, oro har, hauek guztiak:

        1. Ondasun higiezinak, lehen aldiz martxan jartzen direnak, eraikitzea eta eskuratzea; bigarren eskuko ondasun higiezinak eskuratzea eta birgaitzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza nazionalik edo erkidegokorik, hain justu ere laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.

          1. Betiere, lurren balioa laguntzatik kanpo geldituko da. Tasatzaile independente eta egiaztatu batek ezarriko du balioa.

          2. Inbertsioa justifikatzeko beharrezkoak diren makina eta instalazioak eduki beharko dituzte higiezinek. Ildo horretatik, lehengaiak eta produktuaren balio-kate bereko produktu amaituak biltegiratzeko higiezinei dagokienez, bertan egiten den jarduera justifikatzeko beharrezkoak diren eskakizunak bete beharko dituzte makinek.

        2. Obra zibila egiteko nahitaezkoak diren ordainsari profesionalak, gehienez ere, proiektuaren gauzatze materialaren % 8ra artekoak.

        3. Makinak erostea, instalazioak egitea eta ekoizpen-instalazioak ekipamenduz hornitzea, barnean direla enpresaren funtzionamendurako beharrezkoak diren bulego-altzariak, bulegotika-ekipamendua eta programa informatikoak.

        4. Ingurumenari dagokionez inpaktua txikitu eta kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea; betiere, produktuak ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzeko edo horietara egokitzeko.

        5. Hardware-sistemak, softwarea, web-plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzea, informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKT) erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzea.

      2. Onuradunak gutxienez hornitzaile ezberdin eta independenteen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu, eskatutako laguntzaren xede diren inbertsio guzti-guztiei dagokienez, zenbatetsitako kostuaren zenbatekoa edozein dela ere (diruz lagunduko den gastua kontratu txikien zenbatekoa baino txikiagoa izan daiteke), obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik. Salbuespena izango da beren ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan horiek egin, mailegatu edo hornitzen dituzten erakundeen kopuru nahikorik ez badago hori egiaztatu egin beharko da.

        Aurrekontuan jasotako inbertsioa egiteko eta zerbitzu hori emateko gaitasuna duten enpresa independenteek egin behar dituzte aurrekontuak; behar bezain zehaztuta egon behar dute, eta konparatzeko moduko gastu-kontzeptuak jaso behar dituzte.

        Europako Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48.2.e) artikuluan xedatzen da betekizun hori Europako Batzordearen 2017ko uztailaren 10eko 2017/1242 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 1.2.a.ii) artikuluan emandako idazkeran.

        Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua laguntza eskatzean aurkeztu beharko dira efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuenaren alde egiten ez bada.

      1. oinarria. Dirulaguntza jaso ezin duten kostuak.

        Ez dira diruz lagunduko:

      1. Enpresa-salerosketak eta -eskualdatzeak.

      2. Sozietatea eratzeko eta lehen establezimendua jartzeko gastuak.

      3. Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabiloi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.

      4. Eraldaketa-proiektuei dagokienez, higiezinetan bakarrik egiten diren inbertsioek, salbu eta, enpresak jardunean jarraitzeko, onuradunak makinak edo ekipamenduak garraiatzen dituenean beste establezimendu batetik. Salgaietan eta bigarren eskuko makinetan eta ekipamenduan egiten diren inbertsioek, salbu 25.5. oinarrian ezarritakoari dagokionez.

      5. Txikizkako merkataritzaren alorreko inbertsioak, enpresak bere instalazioetan bere produktuak dastatzeko jartzen dituen dendei dagokienez izan ezik.

      6. Produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko prozesuarekin zuzeneko loturarik ez duten obrak (etxebizitzak, sukaldeak, komunak, jangelak, ostatuak...).

      7. Industriaren jarduerarekin zuzeneko loturarik ez duten urbanizazio-lanak; industriaren lursailetik kanpoko zerbitzu-azpiegituretarako harguneak barne (ura, argia, saneamendua...).

      8. Balio erantsiaren gaineko zergak (BEZ) eta beste zerga batzuk. Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) ez da diruz laguntzekoa izango, salbu eta BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera ez bada berreskuratzeko modukoa. Berreskuratu ezin daitekeen BEZa diruz laguntzeko modukoa izan dadin, onuradunaren merkataritza-peritu batek edo legezko auditore batek egiaztatu beharko du ordaindutako zenbatekoa ez dela berreskuratu eta onuradunaren kontabilitatean gastu modura jaso dela.

      9. Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, azterlanak eta proiektuak izan ezik.

      10. Garraio-elementuak, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.

      11. Aurrez prestatutako jakien sektoreko inbertsioak, baldin eta janaria ez bada merkaturatzen banaketaren bidez; alegia, baldin eta helburua taldeentzako janaria prestatzea eta banatzea bada edo janaria zuzenean eskaintzen bazaie hartzaile eta kontsumitzaileei.

      12. Ez dira diruz lagunduko guztira 6.000.000 eurotik beherako zenbateko garbiko proiektuak.

      13. Ebakitzeko eta zulatzeko esku-erremintak, motozerrak eta abar.

      14. Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

      15. Ekipamendua eta makinak berritzeko edo soilik ordezteko inbertsioak, salbu eta erositako berria aurrekoekin alderatuta desberdina bada, erabiltzen duen teknologiaren zein errendimenduaren aldetik.

      16. Mantentze-lanak, konponketak eta autoeraikuntza.

      17. Eskudirutan ordaindutako inbertsioak.

      1. oinarria. Diruz lagun daitezkeen kostuen muga eta baldintza orokorrak.

        Jarraian zehaztu diren inbertsio-balorazioen moduluei egokituko zaizkie diruz lagun daitezkeen kostuak, kontuan izanik hauek guztiak:

      1. Proiektuek obra zibila egitea aurreikusten badute, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa kalkulatzeko, azalera eraikia edo berritua bider metro koadroko 450 euroko modulua egingo da.

        Modulu hori aplikatzeko, kontuan izango dira bai erosketa-gastuak bai obra zibileko gastuak eraikuntza berrien eta berrituen kasuan, barneko banaketak barne. Horretarako, aipatu mugak ezingo dira gainditu, ezta gainazal berean gastu horietako bat baino gehiago egiten bada ere.

        Muga horretan ez dira kontuan hartuko instalazioekin lotutako gastuak, edozein direla ere.

      2. Produktuak altueran biltegiratzeko eraikinei dagokienez, moduluaren zenbatekoa kalkulatzeko, eraikinaren guztizko altuera zati zazpi egingo da, eta, gero, zatidura bider aurreko apartatuan aipatutako metro koadroko modulua.

      3. Proiektuak bulego-altzariak jartzea badakar, diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa hauxe izango da: metro koadroko 100 euroko ekipamendu-kostua eta 10 metro koadroko ratioa lanpostu bakoitzeko.

      4. Finken inguruko itxiturak. Diruz laguntzen den gehieneko inbertsioa metro linealeko 35 eurokoa izango da, eta barnean sartuko dira ateaz beste elementu berezi guztiak. Era berean, diruz laguntzen diren metro linealen gehieneko kopurua kalkulatzeko, inbertsio-proiektuaren araberako establezimenduaren barnean eraikitzen diren edo eraiki nahi diren metro koadroak batuko dira.

      5. Lurrak berdintzea eta urbanizatzea, zoru-zuzkidura barne. Jarduketaren helburu izango den metro koadro bakoitzeko zenbatekoa, diruz lagun daitekeena, 30 eurokoa izango da. Era berean, diruz laguntzen diren metro koadroen gehieneko kopurua kalkulatzeko, azalera eraikia bider bi egingo da.

      6. Makinetan egiten diren inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahalko dira, betiere, finantza-alokairuko kontratuak xedatzen badu nahitaezkoa dela alokairua amaitzen denean ondasuna erostea. Alde horretatik, ondasunaren deskripzioa, haren zenbatekoa eta alokairu-epea adieraziko ditu kontratuak, eta alokairua amaitzen denean ondasuna erostea nahitaezkoa izateko klausula bat finkatuko du, baita alokairuak dirulaguntzei buruzko araudiak finkatzen dituen betebeharrak bete behar izatea ere. Finantza-alokairuak zazpi urte iraungo du gehienez ere.

      1. oinarria. Laguntzen kudeaketa.

      1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza izango da deialdi honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

      2. Balorazio-batzorde bat eratuko da inbertsio-eskabideak ebaluatzeko eta baloratzeko, eta hiru kidek eratuko dute, eta bokal gisa jardungo dute. Pertsona horietako bi Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailekoak izango dira, eta horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Bestea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko da. Hirugarren pertsona HAZI Fundaziokoa izango da. Zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio Batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, aurrekoen irizpide berberen arabera hautatuta. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.

        Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

      3. Balorazio-batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioetsi aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari batek eskabide bakoitza aztertuko du: proiektu bakoitzaren azterketa tekniko eta ekonomikoa egingo du, eta, haren arabera, proiektuak agindu honetako eskakizunak betetzen dituen aztertzeko txosten bat egingo du, batzordeari aurkeztuko diona.

      4. Balorazio-batzordearen egitekoak hauek izango dira:

        1. Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

        2. Aplikatu beharreko araudia betetzen duten inbertsio-eskabideak ebaluatu. Ebaluazioaren barruan, proiektuak balioetsiko ditu, eta balioztatuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak, laguntza motaren arabera.

        3. Kapitulu bakoitzak laguntza mota bakoitza baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatu.

      5. Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamen bakarra egingo dio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako titularrari. Proposamen horrek Agindu honetako 12. oinarrian aipatzen den edukia izan beharko du, gutxienez.

      6. Balorazio Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Horiek arautzen ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen (urriaren 1eko 40/2015) 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

      1. oinarria. Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

      1. Lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzeko laguntzak.

      2. Agindu honen II. eta III. kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, inbertsio-proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, agindu honetan zehaztutako irizpide objektiboak aplikatuko dira. Horrela, ordena horretan esleituko dira laguntzak, agindu honen 27., 32. eta 37. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

      3. Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, kapitulu bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, inbertsio-kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da.

      1. oinarria. Ebazpena.

      1. Aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertutakoan, agindu honen 10. oinarriaren 5. apartatuan xedatutakoaren arabera eginiko proposamena ikusita, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak deialdia ebatziko du, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatu egingo ditu.

      2. Ebazpen bakoitzak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

        1. Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

          1. Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

          2. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den zenbatekoa.

          3. Diruz lagun daitekeen inbertsioa, aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

          4. Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.

        2. Aintzat hartu ez diren eskabideei dagokienez:

          1. Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

          2. Laguntza ukatzeko arrazoiak.

          3. Eskatzaileei laguntzok eman eta ordaintzeko, amaituta izan behar dute EAEko administrazio orokorrak eta bere organismo autonomiek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan abian jarri ahal izan den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro.

          4. Agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

            Prozeduraren ebazpena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45 artikuluan xedatzen duena betez, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpena helaraziko zaio, eta ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta.

            Edonola ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

          5. Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

          6. Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

          1. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

            Agindu honetan araututako laguntzen onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betebeharrak bete behar dira. Betebehar horiek betebehar hauek guztiak jasotzen dituzte: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluaren betebeharrak, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuko 15. artikuluan aurreikusitakoak programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez eta hainbat laguntzaren betebehar espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

          1. Diruz lagundu daitekeen inbertsioa laguntza emateko ebazpenak edo, dagokionean, laguntza luzatzeko ebazpenak ematen duen epean gauzatzea; betiere, agindu honen kapitulu bakoitzak ezartzen duen gehieneko mugaren barruan.

          2. Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

          3. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

          4. Ebazpena eman aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

          5. Establezimendu berrien kasuan, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egon behar dute Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan.

          6. Dagoeneko erregistratuta dauden establezimenduen kasuan, beharrezkoa da eguneratuta izatea Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroko datuak, azken ordainketa baino lehen egindako inbertsioekin.

          7. Ekipamendu informatikoen kasuan, onuradunari egiten zaion azken ordainketatik ondorengo 5 urteetan martxan egon beharko dute inbertsioek; gainerako ondasun higigarrien kasuan, guztizko ordainketa egiten denetik ondorengo 7 urteetan. Ondasun higiezinen kasuan, ondasun higiezinen erregistroan inskribatzen direnetik ondorengo 10 urteetan, eta epe horietan ezin izango dira inorenganatu, ezta amortizatu, ezta dirulaguntza helburu baterako jaso bazuten horretaz bestelako baterako erabili ere.

          8. Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari jakinaraztea diruz lagundutako proiektua partzialki edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia.

          9. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

          10. Agindu honen 5. oinarriaren 1. apartatuaren H letran xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egunetan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

          11. Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintza objektibo edo subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, baldintzak aldatu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egunetan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

            22., 28. eta 33. oinarrietan ezarritako baldintzetan adierazitako enpresaren kontratazio-gehikuntza betetzea. Igoera horri eutsi beharko zaio onuradunari laguntza ordaindu eta hurrengo bost urteetan gutxienez.

          1. Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 18. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoa aplikatuta, diruz laguntzeko xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, hau da, Eusko Jaurlaritzaren funtsak dituela, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera.

          2. Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

          1. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barnean direla, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke; gutxienez bost urtez gorde beharko dira, azken ordainketa jasotzen denetik aurrera.

            Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez jakinaraztea idatziz Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, deialdi honen 5. oinarriaren 1. apartatuaren l. letran xedatutakoari kalterik egin gabe.

            Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie.

            Hala ere, eskatzaileak horren aurka egin dezake kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo behar den agiria aurkeztu beharko du, modu arrazoituan betiere, eta, kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

          1. oinarria. Gauzatzeko gehieneko epeak.

          1. Urtebetean edo zenbait urtetan gauzatu ahalko dira inbertsioak.

          2. Urtebete irauten duten inbertsioak gauzatzeko epea 2022. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 17. oinarriaren 5. apartatuan ezarritakoarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2023ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea. Epe hori ezin izango da luzatu.

          3. Bi urte irauten duten inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea 2023. urteko abenduaren 31ra artekoa izango da, baina luzatu egin ahal izango da, 17. oinarriaren 5. apartatuan ezarritakoarekin bat. Nolanahi ere, epea luzatzen bada ere, 2024ko abenduaren 31ra artekoa izango da gehieneko epea. Epe hori ezin izango da luzatu.

          1. oinarria Inbertsioa gauzatzearen justifikazioa.

          1. Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatu dela justifikatzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitu eta ondorengo hiru hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

            1. Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa eta diruz lagun daitezkeen gastuek merkatuko balioa ez dutela gainditzen jasotzen dituena.

            2. Ondasun higiezinen erosketa laguntzen denean diruz, salerosketaren egiaztagiri publikoaren kopia bat Higiezin berria eraiki bada, onartutako obraren amaierako ziurtagiriaren kopia.

            3. Obra zibila egitea aurreikusten bada inbertsio-proiektuaren esparruan, obra egiteko lizentzia.

            4. Udal-araudiak hala eskatzen badu, inbertsioak egiteko udal-lizentzia. Ez bada nahitaezkoa lizentzia edo baimena eskatzea, baldintza hori behar bezala egiaztatzen duen froga aurkeztu beharko da.

            5. Froga-balioa edo antzeko duten faktura originalak eta gainerako dokumentuak, trafiko juridiko merkataritzakoan balioa dutenak edo administratiboki eraginkorrak direnak.

            6. Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, aurkeztu egin badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

            7. Enpresaren enpleguaren batez besteko igoera, II. kapituluko laguntzetarako 22. eta 26. oinarrietan, III. kapituluko laguntzetarako 28. eta 31. oinarrietan edo IV. kapituluko laguntzetarako 33. eta 36. oinarrietan ezarritakoaren arabera; «Enpresan alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena», Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoa, aurkeztu beharko du onuradunak, laguntzaren azken ordainketaren eskabidea aurkeztu baino 30 egun lehenago.

            8. Txosten ekonomiko bat, fakturen eta egindako ordainketen xehetasunen taula bat duena (faktura eta ordainketen data eta erreferentziak, hornitzaileak, azalpena, zenbatekoa eta aplikatutako zergak).

          2. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatuko du,ofizioz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala ere, onuradunak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

          3. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskabide horrek arrazoitua izan beharko du.

          1. oinarria. Ordainketa.

          1. Ordainketak egin aurretik, emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzearen eskabidea eta justifikazioa egin beharko da aurreko oinarriak aipatzen dituen dokumentuen bidez, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektuaren gauzatzea kontrolatu beharko dute. Alde horretatik, onuradunek inbertsioa partzialki edo osorik egin dutela jakinarazi eta 3 hilabetean egingo dira gehienez ere kontrol-lanak.

          2. Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.

          3. Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen kasuan izan ezik.

          4. Agindu honetan jasotako laguntza guztiei dagokienez, urte bakoitzean bi ordainketa partzial egin ahal izango dira, interesdunak aurrez eskatuta gauzatuko direnak. Zenbait urtetarako proiektuei dagokienez, urte bakoitzeko inbertsioak ekitaldi bakoitzean ordainduko dira, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen testu bateginaren 111. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoaren arabera.

          5. Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 15. oinarriaren 1. apartatuan aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere lau hilera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu, Ekonomia eta Ogasun Sailak ordainketa egin dezan.

          6. Laguntzaren xede den inbertsioa ez bada gauzatzen ezarritako gehieneko epeetan, luzapenak barne, edo eman den laguntzaren xedeko inbertsioa gauzatu izanaren egiaztagiria ez bada aurkezten epe horietan beraietan, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala dagokionean, agindu honen 19. oinarrian xedatu itzulera-prozedura jarriko da abian.

          1. oinarria. Dirulaguntzak emateko baldintzak bat etortzea eta aldatzea eta inbertsioa egiteko epeak luzatzea.

          1. Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

          2. Aurkeztutako inbertsio-proiektuan edozein aldaketa eginez gero eta dirulaguntza horretarako eman bada, onuradunak jakinarazi eta behar bezala egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzaren aurrean, inbertsioak gauzatu aurretik eta 3 hilabeteko gehieneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

            Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion inbertsio-proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.

            Honako hauek jotzen dira aldaketa handitzat:

            1. Laguntzaren onuraduna aldatzea, enpresek bat egitea edo sozietate mota eraldatzea.

            2. Emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko egutegia aldatzea.

            3. Inbertsioen kokapena aldatzea.

            4. Inbertsioaren kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako inbertsioez gain beste batzuk ere sartuz.

              Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako laguntza handituko.

              Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, oinarri honetako 4. zenbakian aurreikusitakoa gertatzeari kalterik egin gabe.

          3. Baldin eta dirulaguntza emateko kontuan izandako inbertsioen balorazio-irizpideak aplikatzean aldaketak egin badira eta emandako laguntzaren zenbatekoarekiko beheranzko desbideratze bat badago, laguntza emateko ebazpena aldatuko da. Hala, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa oinarriaren gain dirulaguntzaren ehuneko berria aplikatuta lortzen denarekiko proportzionala izango da eta, halakorik egin behar bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari oker jasotako kopurua itzuli beharko zaio hilabete bateko borondatezko epean gutxitze eta itzultzeari buruzko ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; borondatezko epe horretan ez bada itzulketarik egin, dagokion itzulketa-prozedura hasiko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta itzulketei buruzkoa) ezarritakoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 lege orokorraren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.

          4. Baldin eta egindako inbertsioaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa. Ez da onartuko aldaketarik baldin eta, gutxienez, hasieran onartutako diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 60 ez bada gauzatzen.

          5. Onuradunak aldez aurretik eta idatziz eskatzen eta arrazoitzen badu laguntza emateko ebazpenaren arabera emandako laguntzaren xede den inbertsio-gauzatzea bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskabidea, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako laguntzaren xede den inbertsioa gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita gehienez ere zenbat luza daitekeen, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Ebazpenean, luzapenaren gehieneko iraupena finkatuko da. Alde horretatik, proiektuak gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 14. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.

          1. oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.

          1. Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskabide bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

          2. Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren ere agindu honen 13. oinarriko 3. apartatuan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskabidea helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

            Uko-egitea onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

          1. oinarria. Ez-betetzeak.

          1. Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

            1. Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

            2. Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

            3. Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.

            4. Laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den eta diruz lagundu daitekeen inbertsioaren proiektuaren zenbatekoaren % 60 ez gauzatzea gutxienez.

    4. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.

      1. Onuraduna aurreko atalean zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ez-betetzeagatik eskubidea galtzeari buruzko espedientea egin ondoren espediente horretan, entzunaldia emango zaio interesdunari, 15 eguneko epean, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa «pro rata temporis» egingo da.

        Aurrekoa hala izanik ere, ez-betetzea dela eta laguntza emateko ebazpenean emandako laguntzaren xede den inbertsioaren zenbatekoaren % 60 gutxienez ez bada gauzatzen, dirulaguntzarako eskubidea galduko da eta, hala badagokio, dirua itzuli beharko da, emandako dirulaguntzaren guztizkoaren gain.

        Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

      2. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.

      1. oinarria. Bateragarritasuna.

        Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin Lehiatu Berria izan ezik; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honen kapitulu bakoitzak finkatzen dituen gehieneko ehunekoak baino. Handiagoa bada, berriz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio zenbatekoari.

      2. oinarria. Datuen babesa.

        Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak lankidetzarako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak tramitatzea eta ebaztea. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak. Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.

  1. oinarria. Xedea eta helburua.

  1. Inbertsioen helburua izango da Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritzako produktuak eraldatzea edo merkaturatzea, arrantza-produktuak izan ezik. Laguntza hauek otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.

  2. Inbertsioak bat etorriko dira Batasunaren araudiarekin eta ingurumena babesteari buruzko legeriarekin.

  3. Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

    1. Produktuak areago integratzea elikadura-katean, gure ustiategien eraldaketa- eta merkaturatze-lana sustatzea eta nekazaritzako elikagaien gure kooperatiba eta enpresen pisu ekonomikoa eta enplegua eta horiek Euskadiko ekoizpen-sektorean betetzen duten trakzio-eginkizuna sustatzea.

    2. EAEn nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresetan inbertsioek ingurumenean eragin txikiagoa izateko, eraginkortasun energetikoa handitzeko, ura aurrezteko eta arazteko eta hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzeko laguntza ematea.

  4. Hautagarritasun-baldintzak.

    1. Inbertsioek 6 milioi eurokoak edo gehiagokoak izan behar dute, eta oinarri honen xedeari lotuta egon behar dute.

    2. Enpleguaren batez besteko gehikuntza inbertsio horri esker handitu behar da, gutxienez 10 pertsonatan azken ordainketa egin aurretik, eta gutxienez 5 urtez mantendu beharko da.

    3. Inbertsioek Tratatuaren I. eranskinean jasotako nekazaritzako produktuak garatzeko, eraldatzeko eta merkaturatzeko ekoizpen-prozesuei lotuta egon behar dute.

    4. Gehigarri baimenduak eta beste elikadura-produktu batzuk erabili ahalko dira ekoizpen-prozesuan; betiere, eraldatutako bolumenaren % 20 baino gehiago egiten ez badute.

      1. oinarria. Onuradunak.

        Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

        Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

      2. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

        Kapitulu honen esparruan, inbertsio hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

      1. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketa. Alegia, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuak finkatzen dituen baldintzetan beren ekoizpena elikadura-sektorearen barruan eraldatzen eta merkaturatzen duten nekazaritza-ustiategietako inbertsio-proiektuak.

      2. Eraldaketa nekazaritzako elikagaien enpresetan. Alegia, produktua biltegiratzen denetik produktu amaitua sortu arte produktua prestatzeko berezko prozesua osatzen duten egitekoak; ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko sistemak barne. Bereziki, honako hauek:

        1. Enpresak elikadura-katean areago integratzeko eta bitartekarien kopurua txikitzeko, hornitzaile eta bezeroen arteko harremanak sendotzeko eta lehen sektoreko ekoizpenetik tira egiteko inbertsioak.

        2. Eskaintzaren kalitate eta erregulartasun-baldintzak hobetzeko neurrien bidez enpresen tamaina eta/edo nazioartekotasuna handitzeko inbertsioak.

        3. Euskal Autonomia Erkidegoan bertan edo kanpoan ordain handiagoa duten merkatuetan jarduteko inbertsioak.

      3. Kudeaketaren eta kalitatearen hobekuntza. Produktuen kalitatea kontrolatzeko prozesuaren barruko egiteko oro: lehengaiak iristen direnean laginak hartzea, produktuak prestatzeko prozesua kontrolatzea, produktuen trazabilitatea ziurtatzea, kalitate-sistemak erabiltzea edo elikagaien kalitatea bermatzeko arauak ezartzea.

      4. Egitura operatiboaren hobekuntza. Administrazio-lana kudeatzeko, enpresa antolatzeko eta kontrolatzeko eta informazio- eta komunikazio-sareak garatzeko lan oro.

      5. Produktu eraldatuak ahalik eta modu eraginkorrenean merkaturatzeko elementu komertzial oro: biltegiak, bulego komertzialak, merkaturatze-sareak garatzeko azpiegitura... Bereziki, honako hauek:

        1. Hardware-sistemak, softwarea, web plataformak eta merkataritza elektronikorako plataformak ezartzeko, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen hasteko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko proiektuak.

        2. Produktuak prestatzeko instalazioen ondoan haiek zuzenean saltzeko guneak sortzeko proiektuak (tartean, erakusketa-aretoak eta dastalekuak).

        3. Produktuak erakusteko eta/edo zuzenean saltzeko beharrezkoa den ekipamendua.

      6. Ingurumena hobetzearekin lotutako inbertsioak. Alegia, ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak (dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak, gas-iragazketa...). Lankidetza-akordioen bidez, enpresek elkarrekin egin ahalko dituzte inbertsioak, baina bakarra izango da inbertsioaren arduradun eta laguntzaren onuradun.

      1. oinarria. Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

        Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

      1. Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2019-2023 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.

      2. Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

      1. Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan azken 10 urteetan.

      2. Erosteko aukera dakarten errentamendu-kontratuekin zerikusia duten gainerako kostuak, 24. orriaren 2. apartatuaren a) eta b) letretan jasotakoez bestelakoak, horien artean, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzatze-kostuak, gastu orokorrak eta aseguru-gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko kostuak izango.

      3. Kapital zirkulatzailea ez da diruz laguntzeko moduko kostua izango.

      1. oinarria. Inbertsio-proiektuen balorazioa.

        Kapitulu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 27. oinarriarekin bat, betetzen diren balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan: Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

      1. 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, inbertsio-proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak sektore edo azpisektore estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie.

        Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

      2. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 35 puntu emango zaizkie:

        1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.

        2. Nekazaritzako produkzio-sektoreak garatutako inbertsio-proiektuak, hau da, inbertsioaren xede den produkzio-unitatearen produkzioa lortzeko erabilitako lehengai gehiena eskatzaileak berak lortzen duenean.

        3. Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean gutxienez bost lanpostu sortzen badituzte 22. oinarrian eskatutakoez gainera eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko azken urtekoa izango da. Irizpide hori aplikatzen bada, ezin da aplikatu 26. 4 C oinarriko irizpidea; ezin dira metatu.

        4. Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituen proiektuak: makinak eta instalazioak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 75 baino gehiago badira.

      3. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

        1. Erabiltzen diren lehengaien % 70 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.

        2. Inbertsio-proiektuaren bidez ekoizten denaren % 70 baino gehiago EAEko kalitate-bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruko M03 neurriarekin bat nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideari buruzkoa. Programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez.

        3. Eraldaketan eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko transformazioaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.

        4. Europako berrikuntza-elkarte bat osatzen duten talde operatiboen ekimenez sustatutako lankidetza-proiektuak izatea.

        5. Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

      4. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

        1. Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.

        2. Beren bazkideen lehengaietatik eratorritako produktu eraldatuak zuzenean merkaturatzea.

        3. Laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean, enpresako enplegua gutxienez % 10 handitzea 22. oinarrian eskatutakoez gain eta 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko azken urtekoa izango da. Irizpide hori aplikatzen bada, ezin da aplikatu 26. 2 C oinarriko irizpidea; ezin dira metatu.

        4. Ekoizpen-jarduerak ingurumenean duen eragina txikitzeko inbertsioak; adibidez, dekantagailuak, araztegiak, ur-tratamenduak edo gas-iragazketa. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 70 baino gehiago izango dira.

        5. Eraldaketa- eta merkaturatze-prozesua hobetzeko enpresen arteko lankidetza-proiektuak izatea.

      5. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

        1. Diruz laguntzeko moduko inbertsioan honako hauek dituzten proiektuak: makinak eta instalazioak, baldin eta, batera hartuta, diruz laguntzeko moduko inbertsio guztiaren % 50aren eta % 75aren artean badaude.

        2. Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

        3. Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoek). Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

        4. Erabiltzen diren lehengaien % 30etik % 70era bitartean EAEn ekoitzitakoa izatea.

      6. Baldintza hauetakoren bat betetzen duten inbertsio-proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

        1. IKTko eta e-businesseko tresnak ezartzeko proiektuak, merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.

        2. Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.

        3. Merkataritza-lana modu esklusiboan egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila duten enpresen proiektuak. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

          1. oinarria. Laguntzaren kuantifikazioa.

          1. Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

          2. Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

            1. 14 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 0 lagunduko da diruz.

            2. 15 puntutik 29ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 5 lagunduko da diruz.

            3. 30 puntutik 39ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 10 lagunduko da diruz.

            4. 40 puntutik 59ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 15 lagunduko da diruz.

            5. 60 puntutik 74ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 20 lagunduko da diruz.

            6. 75 puntutik 89ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 25 lagunduko da diruz.

            7. 90 puntutik 109ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 30 lagunduko da diruz.

            8. 109 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 40 lagunduko da diruz.

          3. Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:

            1. Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzeko proiektuak eta lanpostu gehien sortzen dituztenak.

            2. Oinarrizko ekoizleek kooperatiba-enpresetan biltzeko eta bat egiteko proiektuak, bazkideen kopurua eta ekoizpen propioaren bolumena handitzea eta antolamenduaren eraginkortasuna areagotzea dakartenak.

            3. Produktuak ekoiztegi bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait nekazaritza-ustiategik edo nekazaritzako elikagaien zenbait enpresak elkarrekin sustatutako proiektuak.

            4. Produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten nekazaritza-ustiategien titularrek eginiko proiektuak.

            5. Enpresa txiki eta ertainen inbertsio-proiektuak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

            6. Emakumeek sustatutako proiektuak. Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

              Lehenespen-irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

          4. Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren enpresen inbertsio-proiektuei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen balioa inbertsioaren % 20koa izango da.

          5. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinak ezartzen dituen gehieneko ehunekoekin bat etorriko da laguntzen zenbatekoa.

  1. oinarria. Xedea eta helburua.

  1. Laguntza hauek helburua da basogintzako produktuak eraldatzeko, mugitzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egitea, zehazki, basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko eragiketak. Laguntza hauek otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du programa hori 2022aren amaierara arte luzatu da 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren eta urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuaren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.

  2. Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

    Euskal Autonomia Erkidegoko basogintza-azpisektorearen lehiakortasunaren hobekuntza areagotzea, zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzen duten inbertsioak sustatuta.

    Basogintzako produktuak merkatuko eskakizun berrietara egokitu daitezen bultzatzea; produktuen berringeniaritza, zuraren kalitatea eta basogintzako produktuen ziurtagiria sustatzea; basogintzako produktuak eta haien hondakinak hobeto ustiatzeko lehen mailako azpiegitura komertzialen sorrera finantzatzea; eta zerraketa-industrien lehiakortasuna hobetzea.

  3. Inbertsioak bat etorriko dira Batasunaren araudiarekin eta ingurumena babesteari buruzko legeriarekin.

  4. Hautagarritasun-baldintzak.

    1. Inbertsioek 6 milioi eurokoak edo gehiagokoak izan behar dute, eta oinarri honen xedeari lotuta egon behar dute.

    2. Enpleguaren batez besteko gehikuntza inbertsio horri esker handitu behar da, gutxienez 10 pertsonatan azken ordainketa egin aurretik, eta gutxienez 5 urtez mantendu beharko da.

      1. oinarria. Onuradunak.

      1. Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta hautagarritasun-baldintzak eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

        Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

      2. Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

      1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

        Kapitulu honen esparruan, zura eraldatzeko eta merkaturatzeko lanak hartuko dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat. Bereziki, honako hauek:

      1. Zura eraldatzeko makinetan egiten diren inbertsioak; tartean, azala kentzeko makinak, lehortegiak, zerraketa-lineak, instalazioen barnean zur prozesatua edo haren hondakinak biribilkitan garraiatzeko makinak, eta, oro har, zura tratatzeko makinak, berau produktu eta azpiproduktu bihurtzeko.

      2. Zura lehengai edo energia-iturri gisa erabiltzeko, zuraren azpiproduktuak eta zerraketa-lanetan sortzen diren hondakinak ustiatzeko eta eraldatzeko makinak izateko egiten diren inbertsioak.

      3. Zura merkaturatzeko egituretan egiten diren inbertsioak, bai baso-kudeaketa iraunkorreko prozesu baten barruan eraldatutako baso-produktuen zaintza-katea ziurtatzeko prozesuetan egindako inbertsioetan, bai produktuak eta azpiproduktuak erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan egindako inbertsioetan (tratamendu-makinak, sailkatzeko makinak, pilatzeko makinak eta produktuak merkaturatzera bideratutako bestelako makinak barne).

      4. Zura zerratzeko ekipamendu eta instalazio mugikorretan egiten diren inbertsioak (zura mozteko guneetara eramateko modukoak). Kanpoan gelditzen dira biltegiratze-zentroak, eta zur- eta biomasa-parkeak.

      5. Basogintzako makinak erosteko kostuak: herrestatze-makinak, autokargatzaileak, prozesadoreak, kamioi gaineko basogintzako garabiak, erauzketarako baso-kablea, ezpal-makinak, biomasa eremuan birrintzeko, ezpaltzeko eta paketatzeko prozesatze-ekipoak.

      6. Zur sailkatua erakusteko eta saltzeko merkaturatze-instalazioetan, tratamendu-makinerian, sailkagailuetan, pilatzeko makinetan eta zerraketako produktuak merkaturatzera bideratutako antzeko bestelako makinerian egiten diren inbertsioak.

      1. oinarria. Proiektuen balorazioa.

        Kapitulu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko inbertsio-proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 32. oinarriarekin bat, balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan: Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

      1. Inbertsio-proiektuaren sustatzailearen tipologiaren arabera:

        1. Basogin-kooperatibek edo, produktuak establezimendu bakarrean eraldatzeko eta merkaturatzeko, zenbait basogintza-ustiategik elkarrekin sustatzen dituzten proiektuei: 30 puntu.

        2. Emakumeek edo gazte ekintzaileek (41 urtetik beherakoek) basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak sortzeko sustatzen dituzten ekimenei: 15 puntu.

        3. 2003/361/EE Gomendioaren definizioekin bat mikroenpresatzat har daitezkeen enpresek basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko sustatzen dituzten inbertsio-proiektuei: 15 puntu.

          Sustatzaile batek baldintza bat baino gehiago betetzen baditu, puntuaziorik handiena esleituko zaio.

      2. Inbertsio-proiektuaren tipologiaren arabera:

        1. 2012ko martxoaren 27ko 44/2012 Dekretuarekin bat, proiektuek sektorean duten eragina eta haien berrikuntza- eta enplegu-ezaugarriak kontuan izanik EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategiko eta traktoretzat dituen proiektuei 40 puntu emango zaizkie. Estrategiko eta traktoretzat jotzen diren sektore edo azpisektoreak zein diren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da Batzordea eratu aurretik.

        2. Honako baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:

          Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako plan sektorial estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.

          Laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean gutxienez bost lanpostu, 28. oinarrian eskatutakoez gain, sortzen dituzten proiektuak eta, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera, bost urtez mantentzen dituztenak. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko azken urtekoa izango da.

        3. Baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

          EAEko lehentasunezko jardun-eremuetan egotea.

          Enpresen helburua, merkatuaren eskariaren arabera, basogintzako beren produktuak sailkatzea eta estandarizatzea izatea.

          Erabiltzen diren lehengaien % 50 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.

        4. Honako baldintzetako baten bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

          Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko urte batetik gorako kontratuzko harreman egonkorrak sustatzea. Kasu honetan, erabilitako lehengaien % 50 baino gehiago ekoizpen-sektore horrek hornitu behar ditu.

          Laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean, enpresako enplegua gutxienez % 10, 28. oinarrian eskatutakoaz gain, igotzen duten eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzen duten proiektuak. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko azken urtekoa izango da.

        5. Honako baldintzetako baten bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

          Diruz laguntzeko inbertsioan guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak eta instalazioak izatea.

          Basogintza jasangarria ziurtatzeko eta produktu edo prozesuetako kalitate-hobekuntza ziurtatzeko, zaintza-kateko sistemak ezartzea.

        6. Honako baldintza hauetako baten bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

          Produktu-zorroa Espainiako estatutik kanpoko Europako herrialdeetako merkatuetan egotea.

          Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

          Merkatuko lehiakortasun eta posizionamendu hobea izateko eta merkaturatzea areagotzeko, bereziki esportazioan, informazio- eta komunikazio-teknologien eta negozio elektronikoaren tresnak ezartzeko proiektuak izatea. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.

          1. oinarria. Laguntzaren kuantifikazioa.

          1. Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

          2. Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

            1. 10 puntu edo gutxiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 0 lagunduko da diruz.

            2. 11 puntutik 25era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 5 lagunduko da diruz.

            3. 26 puntutik 40ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 10 lagunduko da diruz.

            4. 41 puntutik 60ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 15 lagunduko da diruz.

            5. 61 puntutik 80ra bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 20 lagunduko da diruz.

            6. 81 puntutik 95era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 25 lagunduko da diruz.

            7. 96 puntutik 110era bitartean lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 30 lagunduko da diruz.

            8. 110 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuei dagokienez, % 40 lagunduko da diruz.

          3. Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen ordena honetan emango zaie lehentasuna:

            1. Enpresa edo establezimendu berriak sortzeko proiektuak eta lanpostuak sortzen dituztenei.

            2. Basogintzako beren produktuak sailkatzeko eta estandarizatzeko xedea duten inbertsio-proiektuei.

            3. Emakumeek sustatutako proiektuei. Pertsona fisikoa ez bada, enpresan duten partaidetza gehiengoa izatea baloratuko da.

              Irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

  1. oinarria. Xedea eta helburua.

  1. Laguntza hauen helburua da nekazaritzako produktuak eta honako jatorri hau duten eta arrantzatik eta akuikulturatik datozen elikagaiak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak egiteko laguntzak: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinazioa.

  2. Zehazki, 7. oinarriak aipatzen dituen inbertsioak arautzen ditu kapitulu honek; betiere, helburu hauetako baten bat badute:

    1. Honako jatorri hauetako nekazaritzako produktuak eta elikagaiak eraldatzea, garatzea eta merkaturatzea izatea xedea: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinazioa.

    2. Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan garapena eta berrikuntza erraztera bideratuta egotea, betiere trukeen baldintzak interes komunaren kontra aldatzen ez badira, agindu honen 35. oinarrian deskribatzen diren bezala.

  3. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat jakinarazi beharrekoak ez diren laguntzen tratamendu bera izango dute kapitulu honetako laguntzek. Bereziki, 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua eta 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. eta 42. artikuluak aplikatuko dira, baita arau bakoitzaren xedapen orokorrak ere.

  4. Hautagarritasun-baldintzak.

    1. Inbertsioek 6 milioi eurokoak edo gehiagokoak izan behar dute, eta oinarri honen xedeari lotuta egon behar dute.

    2. Enpleguaren batez besteko gehikuntza inbertsio horri esker handitu behar da, gutxienez 10 pertsonatan azken ordainketa egin aurretik, eta gutxienez 5 urtez mantendu beharko da.

      1. oinarria. Onuradunak.

      1. Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

        Onuradun izateko, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2014 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

      2. Ezin izango dira onuradun izan honako hauek: 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa, foru- eta toki-administrazioak eta horien mendeko erakunde instituzionalak. Aipatu dekretu horren bitartez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

      1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak.

        Kapitulu honen ondorioetarako, inbertsio-proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

      1. Eraldaketaproiektuak.

        1. Enpresen ekoizpen- eta merkataritza-alderdiak sendotzeko eta tokiko ingurunean eta ingurune globalean modu eraginkorrean lehiatzeko inbertsio-proiektuak.

        2. Produktu sorta berriak garatzeko eta kontsumitzaileek etorkizunean elikadura-arloan izango dituzten beharrei erantzuteko inbertsio-proiektuak; askotariko elikadura-prestakinak, aurrez prestatutako platerak, IV. edo V. gaman sailkatutako elikagaiak, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritzako produktuen bidez hartzitutako edariak, ardoa izan ezik. Fabrikatutako, eraldatutako edo merkaturatutako produktuak nekazaritzako, arrantzako eta akuikulturako produktuetatik edo horien produktu eratorrietatik etorri behar dira.

        3. Ekoizpen-prozesuak modernizatzeko, teknologia berriak erabiltzen hasteko eta kudeaketa-teknika eta -tresna berriak erabiltzen hasi eta enpresen kudeaketa eta antolamendua hobetzeko inbertsio-proiektuak.

        4. Lehengaiak, ura eta energia aurrezteko eta ahalik eta hondakin, isuri eta emisio gutxien sortzeko inbertsio-proiektuak.

        5. Eraldaketa- edo merkaturatze-defizitak dituzten azpisektoreetan eta hazteko gaitasuna dutenetan, nekazaritzako elikagaien enpresa nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan instalatzeko inbertsio-proiektuak.

      2. Merkaturatze-proiektuak.

        1. Elikagaien kalitatea eta segurtasuna handitzeko eta zer merkatu-segmentutan espezializatu eta haren behar eta joerak zein diren identifikatzeko eta jakiteko inbertsio-proiektuak.

        2. Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetze aldera, negozio elektronikoaren esparruko tresnak erabiltzen hasteko inbertsio-proiektuak.

        3. Elikadura-produktuen merkaturatzea hobetzeko eta merkatu berrietan (bereziki, nazioartean) sartzeko inbertsio-proiektuak.

          1. oinarria. Diruz lagunduko ez diren inbertsioak.

            Kapitulu honen esparruan, agindu honetako 8. oinarrian xedatutakoez gain, honako hauek ere ez dira lagunduko diruz:

          1. Indarrean dagoen bitartean edo proiektu berriak babesteko funtsak agortu bitartean 2019-2023 aldian Espainiako Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Programak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorean babesten dituen inbertsioak.

          2. Fruta eta Barazki Ekoizleen Elkarte (FBEE) bateko ustiategiei eragiten dieten edo FBEE batek sustatuko inbertsioak, baldin eta euren funts operatiboetatik eskatu bada dirulaguntza.

          3. Bigarren eskuko ekipamenduen erosketa. Nekazaritzako elikagaien artisau-eraldaketarako proiektuen barruan, ordea, diruz lagundu ahalko dira baldin eta titularrak lehen aldiz hasten badira sektorean eta ekipamendua titularrek eskuratzen duten ustiategikoa bada eta ez badu dirulaguntza publikorik izan azken 10 urteetan.

          4. Erosteko aukera dakarten errentamendu-kontratuekin zerikusia duten gainerako kostuak, 35. orrian jasotakoez bestelakoak, horien artean, errentatzailearen marjina, interesen birfinantzatze-kostuak, gastu orokorrak eta aseguru-gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko kostuak izango.

          5. Kapital zirkulatzailea ez da diruz laguntzeko moduko kostua izango.

          1. oinarria. Inbertsio-proiektuen balorazioa.

            Kapitulu honetan jasotako inbertsio-proiektuen balorazioa agindu honen 37. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da. Proiektu bakoitzari eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, betetzen diren hurrengo balorazio-irizpideetako bat edo batzuk eta horiei dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek laguntza eskatzeko unean bete eta egiaztatu behar dira, enplegua sortzeko irizpidean izan ezik. Irizpide hori ordaintzeko unean egiaztatuko da, eta laguntzaren baldintzei eusteko nahitaezko aldian berrikusiko da.

          1. Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 40 puntu emango zaizkie:

            1. Proiektuak edo inbertsioak izaera estrategikoa izatea eta sektorearentzako traktore izatea.

          2. Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 35 puntu emango zaizkie:

            1. Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko gaien eskumena duen sailak onartutako plan sektorialen arabera sektore edo azpisektore batekoak izatea.

            2. Enpresa berriak sortzeko proiektuak, baldin eta laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean gutxienez bost lanpostu sortzen badituzte eta lanpostu horiek bost urtez mantentzen badituzte, laguntzaren azken ordainketaren datatik aurrera. Irizpide honetako puntuazioa baztertzailea da 36.4 C oinarriko irizpidearekiko. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko urtekoa izango da.

            3. Erabiltzen diren lehengaien % 50 gutxienez EAEn ekoitzitakoak izatea.

          3. Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 30 puntu emango zaizkie:

            1. Lehentasunezko jarduketa-eremuetan egotea.

            2. Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen-sektorearekin lehengaiak hornitzeko kontratuzko harremanak sustatzea. Kasu honetan, ekoizpen-sektore horrek hornitu behar du lehengaien % 50 baino gehiago.

            3. Beren bazkideen produktuen gutxienez % 70 zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatibenak.

            4. Enpresa edo ekoiztegi berriak sortzea.

          4. Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 20 puntu emango zaizkie:

            1. Diruz laguntzeko inbertsioan, guztizko inbertsioaren % 50 baino gehiago makinak izatea.

            2. Mikroenpresen inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

            3. Laguntza-eskabidearen eta laguntzaren azken ordainketa-eskabidearen artean enpresako enplegua gutxienez % 10 igo eta laguntzaren azken ordainketatik kontatzen hasita 5 urtez mantentzea. Erreferentziako batez besteko enplegua laguntza-eskabidearen aurreko urtekoa izango da. Irizpide honetako puntuazioa baztertzailea da 36.2 B oinarriko irizpidearekiko.

          5. Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 15 puntu emango zaizkie:

            1. Enpresa txikien inbertsio-proiektuak izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat.

            2. Enpresa berriak sortzeko proiektuak, emakumeek sustatuak. Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

            3. Enpresa berriak sortzeko proiektuak, gazte ekintzaileek sustatuak (41 urtetik beherakoek). Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

            4. Inbertsio-proiektuan ekoizleen-partaidetzak gehiengoa izatea.

            5. Modu esklusiboan merkataritza-lana egiteko langile bat edo gehiago dituen merkataritza-saila ezarri duten enpresa-proiektuak izatea. Zeregin horiek egiteko ardura dutenak enpresa filialak badira, hori ez da kontuan hartuko.

            6. Eraldaketan, garapenean eta merkaturatzean integrazio bertikalaren maila altua duten inbertsio-proiektuak izatea. Merkaturatutako azken produktuaren % 70, gutxienez, eskatzaileak berak eginiko transformazioaren bidez lortuko da, eskatzaileak berak ekoitzitako lehengaiez.

          6. Baldintza hauetako bat betetzen duten proiektuei 10 puntu emango zaizkie:

            1. IKTak ezartzeko proiektuak, merkaturatzea areagotzea ekarriko duena; batez ere, esportazio-merkatuan. Kontzeptu honengatiko inbertsioak inbertsio guztien % 50etik gorakoak izango dira.

            2. Gutxienez ekoizpenaren % 10 esportatzen duten enpresenak izatea.

            3. Inbertsio-proiektuen bidez ekoizten den guztiaren % 70 baino gehiago EAEko elikagai-kalitateko bereizgarriren baten babeseko produktuak izatea.

              1. oinarria. Laguntzaren kuantifikazioa.

              1. Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.

              2. Inbertsio-proiektu bakoitzak aurreko oinarriarekin bat etorrita lortzen duen balorazioaren arabera, inbertsio-proiektu bakoitzari esleitu beharreko zuzeneko laguntza honela gauzatuko da:

                10 puntura arte: % 0 lagunduko da diruz.

                11 puntutik 19ra: % 5 lagunduko da diruz.

                20 puntutik 29ra: % 10 lagunduko da diruz.

                30 puntutik 59ra: % 15 lagunduko da diruz.

                60 puntutik 79ra: % 20 lagunduko da diruz.

                80 puntutik 99ra: % 30 lagunduko da diruz.

                99 puntu baino gehiago: % 40 lagunduko da diruz.

              3. Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaie emakumeek sustatutako proiektuei. Pertsona fisikoa ez bada, partaide gehiengoduna izatea hobetsiko da.

              4. Puntuazio-berdinketak jarraitzen badu, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.

              5. Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak ematen duen definizioarekin bat enpresa txiki eta ertaintzat hartzen ez diren enpresen inbertsio-proiektuei dagokienez, gehienez ere diruz lagundu daitekeen balioa inbertsioaren % 20koa izango da.

Txostenak parametro hauek hartu beharko ditu barnean:

  1. Sustatzaileen identifikazioa (enpresaren aurrekariak).

  2. Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN zenbakiak.

  3. Ekoizpen-prozesuaren eta landutako produktuen deskribapena.

  4. Inbertsioaren aurretik landutako produktuen merkatua.

  5. Proiektuaren kokalekua.

  6. Gauzatu beharreko ekintza zehatzen deskribapena (obra zibila, makineria...).

  7. Ekoizpen-prozesu berrien eta lortu beharreko produktuen (halakorik bada) deskribapena.

  8. Ekintzak gauzatzeko gehieneko epeak.

  9. Inbertsioarekin aurreikusten diren emaitzak (ekonomikoak, modernizazioa, enplegu-sorkuntza...).

  10. Azken bi urteetako balantzea eta emaitza-kontua.

  11. Inbertsioak egiteko aurreikusitako aurrekontua.

  12. Bideragarritasun-plana, honako hauek barne:

    1. Egungo salmentak eta bost eta hamar urtetarako aurreikusitakoak.

    2. Inbertsioaren balioztapen ekonomikoa. Balio Eguneratu Garbia eta Barne Errendimenduaren Tasa.

Laguntzaren eskabide-inprimakia webgune honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus

Oinarrizko eduki hau du:

Handitu 2022.

Kodea.

Organo instrukzio-egileari zuzendua.

Identitate-datuak.

Titularra.

Ordezkaria.

Erakunde eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

Abisuak jasotzeko datuak.

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskatutako laguntza-lerroa, aginduaren kapituluen arabera.

Inbertsio-proiektuaren edo gastuaren titulua.

Gaur egun enplegatuta dauden langileak, emakumeen eta gizonen kopuruaren arabera banakatuta.

Kooperatiba edo elkartea izanez gero, adierazi elkartearen Kontseilu Gidariko kideen kopurua eta generoa.

Zerga-egoitza.

Parte-hartzaileak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NAN zenbakia, eta parte-hartzearen ehunekoa.

Enplegatu-kopurua, sexuaren arabera bereizita.

Sozietatearen kapitalaren egungo egitura.

Nekazaritzako ustiategia / abeltzaintzako ustiategia / basogintza.

Egun garatutako eta/edo aurreikusitako jarduerak.

Erabili eta/edo aurreikusi diren lehengaiak.

Fabrikatu eta/edo aurreikusi diren produktuak.

Inbertsioaren kokalekua.

Inbertsioaren deskribapena.

Inbertsioaren zenbatekoa, ekintzen eta urtearen arabera.

Proiektuaren finantzaketa.

Balorazio-irizpideak, aginduaren kapituluaren arabera.

Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direla.

Inbertsioak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izena emandako ekoiztegi batean egiten direla, edo erregistro horretan sar daitekeen establezimendu berri bat sortzeko.

Beteak dituela indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituztenak.

Bideragarritasun ekonomikoa duela, eta bere produktuek merkaturako irispide arrunta dutela.

Ezin hartu daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

Proiektuak bete egiten dituela ingurumenaren arloko arauak, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).

Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

Ez dagoela sartuta inongo itzultze- edo zehapen-prozeduratan, baldin eta halakorik hasi bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan.

Egunean dagoela kantitateen ordainketari dagokionez, baldin eta halakorik zehaztu bada EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruko itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean.

Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoen onuradun izateko aukera galdu, ez zigor- edo administrazio-arloko zehapen bidez, ez eta epai irmo bidez ere, eta ez dagoela horretarako desgaitzen duen inongo lege-debekuren mende, sexu-bereizkeriagatik legokiokeena barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean jasotakoarekin bat etorriz.

Ez duela eskatu konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela ezein prozeduratan kaudimengabetzat jota, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende edo ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

Ez duela ebazpen irmo baten bidez jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena.

Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Elkarteen kasuan, ez daudela sartuta Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

Ez dagoela berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.