Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren deialdia, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragin duen inpaktu ekonomikoari aurre egiteko (uztailaren 5eko 83/2022 Dekretuan arautzen da programa hori).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3408
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/21
  • Argitaratze-data: 2022/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2022ko programa garatzen duen eta inpaktu ekonomikoari aurre egiten dion uztailaren 5eko 83/2022 Dekretuaren xedea da jarraian aipatzen diren bi dekretuen esparruan 2020an eta 2021ean formalizatu ziren eta gaur egun indarrean dauden maileguen nobazio aldarazlea ahalbidetzea:

50/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko; dekretu hori maiatzaren 19ko 67/2020 Dekretuaren bidez aldatu zen.

106/2021 Dekretua, martxoaren 9koa, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen baita, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko.

Maileguen nobazio aldarazleak berekin ekarriko du galdatu beharrekoak diren amortizazio-kuotak 12 hilabete atzeratzea, aurretiaz emandako finantzaketaren amortizazio-egutegiaren arabera.

Dekretuan zera arautzen da: indarrean dauden maileguen nobazio aldarazlea eskuratzeko bete beharreko baldintzak; pertsona eta entitate onuradunak; maileguen eta abalen finantza-baldintzak, eta Elkargi elkar bermatzeko sozietatean (EBS) eta finantza-erakunde laguntzaileetan egin behar diren izapidetze-prozedurak. Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden finantza-erakundeekin.

Dekretu horren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, laguntza-deialdia egin behar da, eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak eman behar dira. Horrenbestez, honako hau

Agindu honen xedea da uztailaren 5eko 83/2022 Dekretuak aurreikusitako laguntza-lerroaren deialdia egitea (dekretu horren bidez, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2022ko programa garatzen da, energiaren eta lehengaien prezioen igoerak eragin duen inpaktu ekonomikoari aurre egiteko).

  1. eranskinean jasotzen denez, Elkargi EBS da entitate laguntzailea, eta hari bidali behar zaizkio eskabideak. II. eranskinean, berriz, finantza-erakunde laguntzaileak zehazten dira.

  1. Eskabideak eta gainerako dokumentazioa telematikoki aurkeztu behar dira Elkargi EBSn, honen bidez: https://www.elkargionline.com/

  2. Interneteko helbide honetan eskura daitezke eskabide-ereduei eta formularioei buruzko informazioa eta Elkargi EBSren esteka, eskabideak bete eta aurkeztu ahal izateko: www.euskadi.eus

  3. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2022ko urriaren 30ean bukatuko da.

  4. Finantza-laguntza emateko programarako eskabideak Elkargi EBSn sartzen diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira.

Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 21a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Elkargi EBS www.elkargi.es

https://www.elkargionline.com/ (eskabideak telematikoki aurkezteko)

Bankuak:

Kutxabank SA.

Banco Sabadell SA.

Bankinter SA.

Banco Santander SA.

BBVA SA.

Caixabank SA.

Abanca SA.

Arquia Bank SA.

Fiare Banca Etica.

Kreditu-kooperatibak:

Laboral Kutxa KKE.

Nafarroako Rural Kutxa KKE.

Finantzen Euskal Institutua.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik