Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Oyón-Oiongo (Araba) «San Bizente Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 3613
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/20
  • Argitaratze-data: 2022/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak

Testu legala

Oyón-Oiongo (Araba) «San Bizente Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako erabiltzen diren instalazioak eraberritzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode zenbakia: 010178 eta 01002600.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «San Bizente Ikastola».

Titularra: «San Vicente Ikastola Sociedad Cooperativa».

Helbidea: Foruak, 5.

Udalerria: Oyón-Oion.

Lurralde historikoa: Araba.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

Unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 150 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: gela ireki bat.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik