Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Egibide» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 3660
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/14
  • Argitaratze-data: 2022/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

«Egibide» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren titularrak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean baimena eskatzen baitu Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaro bat gehitzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekreturen bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); 479/2020 Errege Dekretua, apirilaren 7koa, Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna espezializazio-ikastaroa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena (maiatzaren 13ko BOE), apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretuaren bidez aldatua (maiatzaren 7ko BOE) eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 01001531 eta 010248.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Egibide».

Titularra: Fundaciones Diocesanas Jesus Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia 32 eta Nieves Cano 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena:

Lanbide heziketako goi-mailako espezializazio-ikastaro bat gehitzeko, «Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna».

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.

Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

Zuzendaritzari laguntza ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.

Merkataritza-zerbitzuak, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: eraikuntza eta obra zibila.

Eraikuntza-proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Instalazio elektroteknikoak eta mekanika, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Telekomunikazio eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.

Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.

Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Jatetxe-arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Sukaldaritza-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: irudi pertsonala.

Estetika eta edergintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ile-apainketa eta kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Estetika integrala eta ongizatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: elikagaien industriak.

Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.

Informatika eta komunikazioak, oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna, goi-mailako espezializazio- ikastaroa. Edukiera: kurtso 1.

Lanbide-arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.

Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Mekanika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Lanbide-arriskuen prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: kimika.

Laborategiko eragiketak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ingurumen-kimika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: osasungintza.

Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: segurtasuna eta ingurumena.

Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta erkidegoarentzako zerbitzuak.

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Genero-berdintasuna sustatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik