Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira langileen ordezkari baten ordezkoa eta Administrazioaren ordezkari baten ordezkoa, eta berriak izendatzen baitira Lanpostuen Balorazio Batzordean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 144
  • Hurrenkera-zk.: 3406
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/14
  • Argitaratze-data: 2022/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea sortu zen, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikitako organo gisa. Batzorde horren helburua da baloratzeko bidaltzen zaizkion lanpostuak aztertzea eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea, atxikita dagoen antolamendu-egituraren barruan.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Lanpostuen Balorazio Batzordearen lehen osaera osatuko duten kideak izendatu ziren. Agindu hori hainbat aldiz aldatu da.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Juan Carlos Lander Gambra jauna izendatu zen ELA sindikatuaren ordezkaritzan ordezko kide.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2009ko azaroaren 10eko Agindu bidez, Marisa Jimenez García andrea izendatu zen Administrazioaren ordezkaritzan ordezko gisa.

Batetik, ELA sindikatuak jakinarazi duenez Francisco Javier Legorburu Faus jauna hautatu duela sindikatuak Lanpostuen Balorazio Batzordean duen ordezkariaren ordezko kide gisa, Juan Carlos Lander Gambra jaunaren ordez, eta, bestetik, Marisa Jiménez Garcíak erretiroa hartu duenez, eguneratu egin behar da apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordearen osaera.

Hortaz, dekretu horren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoa kontuan izanik,

Juan Carlos Lander Gambra jauna Lanpostuen Balorazio Batzordearen ordezko kide kargutik kentzea, eta, haren ordez, ELA sindikatuko Francisco Javier Legorburu Faus jauna izendatzea.

Marisa Jiménez García andrea Lanpostuen Balorazio Batzordeko Administrazioaren ordezko kide kargutik kentzea, eta, haren ordez, Alejandro Barreiro Asensio jauna izendatzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.