Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Tximist Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3494
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/14
  • Argitaratze-data: 2022/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

2022ko maiatzaren 15ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación Tximist Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.

Estatutuen 3.1 artikuluak, fundazioaren helburuak ezartzen dituenak, honako hau dio:

Fundazioak interes orokorreko helburu hauek dituela: kirol-, kultura- eta gizarte-jarduerak zabaltzea, sustatzea eta bultzatzea. Ondorio horietarako, eta adierazpen-izaerarekin eta mugarik gabe, fundazioaren helburuen artean sartzen dira honako hauek:

  1. Egokitzat jotzen duen eta fundazioaren helburuak garatzea eta betetzea ahalbidetzen duen beste edozein erakunde sozial, kultural, kirol, artistiko edo ongintzakorekin lankidetzan aritzea.

  2. Aukera-berdintasuna sustatzea, emakumearen prestakuntza, garapen, lidergo eta ahalduntzerako jarduerak eta espazioak sortuz.

  3. Kirola eta jarduera fisikoa gizartera hurbiltzea, kategoria eta adin guztietan egitea erraztuz.

  4. Haurtzaroan eta gaztaroan kirola egitea sustatzea eta zabaltzea, eta, horretarako, pertsona guztiei kirola egiteko erraztasunak ematea eta kirola egitea gazteen prestakuntza integralarekin lotuta egotea.

  5. Prestakuntza, komunitatearen errespetua eta balioak sustatzen dituzten prozesu komunitarioekin lotutako jardueren sustapenaren bidez.

  6. Fundazioaren helburuekin zerikusia duten topaketak, jardunaldiak, tailerrak, mintegiak, hitzaldiak eta antzeko ekintzak antolatzea.

  7. Prozesu komunitario parte-hartzaileak eta iraunkorrak bultzatzea, gizarteratzea sustatzen dutenak eta pertsonen arteko laguntza-sare sozialak indartzen dituztenak.

  8. Aniztasuna kudeatzea eta gizarte-bitartekotza egitea, gatazka sozialak eta komunitarioak prebenituz, sustatuz eta konponduz.

  9. Fundazioaren jarduera eta xede dituen gaiak zabaltzeko aldizkariak, liburuak, buletinak, webguneak eta antzeko beste edozein euskarri argitaratzea.

  10. Fundazioaren xedeen esparruan ikerketa-ekintzak burutzea.

  11. Kirolariei, erakundeei, erakundeei eta administrazio publikoei berdintasunaren eta kirolaren arloan laguntza eta aholkularitza ematea.

Hasierako zuzkidura 30.000 euroko diruzko ekarpena izango da. Fundatzaileak, Gaben Club Deportivo izeneko kirol-erakundeak, erabat ordainduta dago.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa izango da, eta egoitza Donostiako (20015) Julimasene kaleko 59. zenbakian izango du.

Fundazioaren hasierako patronatuak honako kargu eta kide hauek ditu, eta haien izendapena eta onarpena eratze-egintzan jasotzen da:

Presidentea: Aintzane Encinas Gómez.

Idazkaria: María Manuela Gómez Morán.

Diruzaina: Francisco Encinas Pérez.

Gaben Club Deportivo fundatzailearen presidentea patronatuko berezko kargua izango da, patronatuko presidente gisa. Gainerako karguen izendapena mugagabea da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2022ko ekainaren 3an bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bileraren Aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2022ko ekainaren 3an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik