Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Pía Aguirreche izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3510
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/14
  • Argitaratze-data: 2022/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

2022ko apirilaren 1ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación Pía Aguirreche izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.

Estatutuen 2. artikuluak, fundazioaren helburuak ezartzen dituenak, honako hau dio:

Fundazioaren helburua interes orokorrekoa da, eta arreta berezia jartzen du zainketa aringarrien arloko prestakuntzan eta zabalkundean, eta zuzenean edo zeharka, babes-etxe proiektuetan, egoitzetan edo zainketa aringarrien unitateetan parte hartzean edo finantzaketan.

Fundazioak eremu horretan jarduten duten beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan jardungo du.

Hasierako zuzkidura 30.000 euroko diruzko ekarpena izango da. Fundatzaileek erabat ordainduta dago. José María Galíndez Zubiría jaunak 1.000 euro jarri ditu, eta Beraunberri, S.L. merkataritza-sozietateak, berriz, 29.000 euro.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa izango da, eta egoitzaren helbidea honako hau izango da: Areeta etorbidea 10, behea, ezk., 48930 Getxo.

Fundazioaren hasierako patronatuak honako kargu eta kide hauek ditu, eta haien izendapena eta onarpena eratze-egintzan jasotzen da:

Presidentea: José María Galíndez Zubiría.

Presidenteordea: María Galíndez Aguirre.

Kidea: Sofía Vallejo Garay.

Kidea: Jacinto Bátiz Cantera.

Kidea: María Burgos Galíndez.

Idazkaria (patronoa izan gabe): Ignacio Imaz Ocharan.

Lehen patronatu hori 5 urterako izendatzen da, eta, ondoren, eraketa-eskrituran jasotako estatutuen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2022ko ekainaren 3an bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta, aho batez, aldeko txostena eman zuen, bileraren Aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2022ko ekainaren 3an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik