Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena. Honen bitartez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluan eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraikiz, baimendu egiten da, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea, Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan etxebizitza transferentziak eginez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 4684
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/07
  • Argitaratze-data: 2022/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aztertu da Soraluze-Placencia de las Armasko Udalak egindako baimen-eskaera udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzeko. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.

GERTAKARIAK

2022ko irailaren 14an, sarrera-erregistroa egin zitzaion Soraluze-Placencia de las Armasko Udalak aurkeztutako eskaera-orriari. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, babes publikoko etxebizitzen estandarra Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko eremu batzuetatik beste batzuetara transferitzeko.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehen xedapen-aldaketaren espedienteak jaso zuen Gipuzkoako Hirigintza Plangintzarako Atalak, Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearenak, bere 2022ko apirilaren 6ko 2/2022ko bilkuran emandako txostena, behin betiko onarpena izan aurretik.

  1. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.7 artikuluan eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 11.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  2. Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren barruan.

  3. Organo honetara atxikitako zerbitzu teknikoek Udalak aurkeztu duen eskaria aztertu dute. Bizitegirako hiri-lurzoruan, babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzetarako 2/2006 Legeak ezarritako gutxieneko estandarra 7.320 m2t da. Babes sozialeko etxebizitzetarako, berriz, gutxienekoa 3.660 m2t da; eta gainerakoa, aipatutako 7.320 m2t-ra iritsi arte, etxebizitza tasatuetarako. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehen aldaketa egin ondoren, Planak 4.300 m2t jasotzen du babes sozialeko etxebizitzetarako, eta 4.300 m2t etxebizitza tasatuetarako.

  4. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, transferentzia hori baimentzeko ezinbestez bermatu beharko da babes publikoko etxebizitza kopuru bat aurretik edo aldi berean egikaritzea, hain zuzen ere transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen artean dagoen balioen aldearekiko proportziozkoa izango den kopurua.

  5. Neurri hori ez da aplikatzekoa lehen formulazioko espedienteetan edo planeamendu orokorraren erabateko berrikuspen espedienteetan, hala baitago xedatuta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 14.4 artikuluan.

    Kontuan hartuta Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere, honako hau

Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, baimena ematea aipatutako legearen 80.7 artikuluan eta aipatutako dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako transferentzia egiteko Soraluze-Placencia de las Armasko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean.

Agindu honen eranskinean jaso dira Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko eremu bakoitzari dagozkion babes sozialeko eta etxebizitza tasatuko erreserbak.

Bigarrena. Baimen hori baldintzapean izatea; izan ere, Soraluze-Placencia de las Armasko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehen xedapen-aldaketaren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa erantsi beharko zaio, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.

Hirugarrena. Baimen hori aurreko apartatuetan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango baldin eta behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzean inplikatutako esparruren baten (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik dakarten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena. Soraluze-Placencia de las Armasko Udalari ematea agindu honen berri.

Agindu hau behin betikoa da, eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, agindu hau argitaratzen den edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratzen den edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo errekurtso hori presuntzioz ezetsi arte.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 7a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik