Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko urriaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Saileko lanpostu bat -Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako Lurralde Ordezkaria- izendapen askez betetzeko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 4408
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/10/06
- Argitaratze-data: 2022/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 6ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2022ko ekainaren 22ko EHAA), hau
Lehenengoa. Pedro Rodriguez Diaz jauna izendatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzako Lurralde Ordezkari (kodea: 511786; dotazioa: 10; destino-osagarriaren maila: 29; berariazko osagarria: 0-A).
Bigarrena. Izendapen horrek 2022ko urriaren 26tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 6a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.