Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 28koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita SustaBiz Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 4943
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/28
  • Argitaratze-data: 2022/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2021eko azaroaren 3an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, SustaBiz Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Eskabide-idazkiarekin batera, eskritura publikoa aurkeztu zen, 2021eko azaroaren 3an Bilbon emana, Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 910).

Eskritura hori osatu egin zen 2022ko otsailaren 8an, Bilbon, Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean egiletsitako beste eskritura batez (protokolo-zenbakia: 255).

2022ko apirilaren 19an, Fundazioen Erregistroak eskatu zuen aurkeztutako dokumentazioan atzemandako akatsak zuzentzeko. Dokumentazio hori 2022ko ekainaren 30ean zuzendu zuten interesdunek, Bilbon, 2022ko ekainaren 30ean, Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura aurkeztuz (protokolo-zenbakia: 1.422). Eskritura horrek aurreko biak osatzen ditu.

Estatutuen 3. artikuluak, fundazioaren helburuak ezartzen dituenak, honako hau dio:

Euskal Herriko kultura eta kirol tradizionalak sustatzea, bultzatzea eta zabaltzea arraunketa, pilota eta herri kirolak, batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Hasierako zuzkidura 30.400,04 euroko diruzko ekarpena izango da.

Fundatzaileek, Arkupe Pilota Taldea Club Deportivo izeneko kirol-erakundeak, Jesús Manuel Madariaga Magunagoicoechea jaunak, Endika Madariaga Olazar jaunak, Joseba Etxebarria Elgezabal jaunak eta Francisco Javier Gelbentzu Lopategui jaunak guztiz ordaindu dute.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Bizkaiko Lurralde Historikoa izango da, eta egoitza hau izango du: Aita Luis Villasante kalea 3-4 C, 48300 Gernika-Lumo.

Fundazioaren patronatuak honako kargu eta kide hauek ditu, eta haien izendapena eta onarpena eratze-egintzan jasotzen da:

Presidentea: Jesús Manuel Madariaga Magunagoicoechea jauna.

Presidenteordea: Joseba Etxebarria Elgezabal jauna.

Idazkaria: Endika Madariaga Olazar jauna.

Kidea: Francisco Javier Gelbentzu Lopategui jauna.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2022ko urriaren 20an bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta aldeko txostena eman zuen aho batez, bileraren Aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2022ko urriaren 21ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 28a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik