Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4711
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/24
  • Argitaratze-data: 2022/11/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez (2022ko apirilaren 4ko EHAA, 67. zk.), Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako deialdia egin zen, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2022ko martxoaren 22ko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, modalitate bakoitzean saritutako pertsona eta lanekin.

Lehenengoa. 2022ko Euskadi literatura-sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

Euskarazko literatura: Uxue Apaolaza Larrea, 2021ean Susa argitaletxeak argitara emandako Bihurguneko nasa izeneko literatura lanagatik.

Gaztelaniazko literatura: Miren Edurne Portela Camino, 2021ean Galaxia Gutenberg argitaletxeak argitara emandako Los ojos cerrados izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko haur eta gazte literatura: Leire Bilbao Barruetabeña, 2021ean Pamiela argitaletxeak argitara emandako Barruko hotsak izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko literatura itzulpena: Koro Navarro Etxeberria, 2021ean Erein&Igela argitaletxeek argitara emandako Ernest Hemingwayren Fiesta izeneko lanaren itzulpenagatik.

Literatura lanaren ilustrazioa: Maite Mutuberria Larrayoz, 2021ean Ikaselkar argitaletxeak argitara emandako Irrimola izeneko lanagatik.

Euskarazko saiakera: Irati Jimenez Uriarte, 2021ean Elkar argitaletxeak argitara emandako Begiak zabalduko zaizkizue izeneko lanagatik.

Gaztelaniazko saiakera: Teresa Maldonado Barahona, 2021ean Catarata argitaletxeak argitara emandako Hablemos claro izeneko lanagatik.

Saridunek, 2022ko martxoaren 22ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Horrez gain, beste 4.000 euro gordin ere jaso ahal izango dituzte (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik), adierazitako aginduan aurreikusitako egitekoak egin ostean.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 24a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.