Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko urriaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2022ko Joxe Mari Korta sariak ebazten baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 4680
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/10/18
- Argitaratze-data: 2022/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ekonomia; Instituzional
Testu legala
Kontuan harturik zer dioen Joxe Mari Korta sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.), zeina 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu baitzen; azterturik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 4ko Agindua, zeina-ren bidez 2022ko ekitaldirako deialdia iragartzen baita; eta ezaguturik 2022ko irailaren 27ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak egin duen esleipen-proposamena, honako hau
Gonzalo Antón San Juan jauna.
Mariano Ucar Angulo jauna.
Ana Belén Juaristi Urdangarin andrea.
María Josefa Errazkin Artetxe andrea.
Aipatutako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek saria, aipamena edo aintzatespen publikoa, hartarako deituko den ekitaldian.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.