Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko urriaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira 2022-2023 aldian Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzak, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4514
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/11
  • Argitaratze-data: 2022/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Sormen Industriak (aurrerantzean, KSI) azeleratzea funtsezkoa da Espainiako ekonomiaren susperraldirako eta erresilientziarako. Sormena eta berrikuntza (KSIen ezaugarri bereizgarriak) funtsezko elementuak dira susperraldi ekonomikorako. Etengabeko berrikuntzak eta negozio-aukera ugariek abagunez betetako egoera bat dakarte. Hala, proiektu honen helburua KSIak azeleratzea da, sektore horrek Espainiako ekonomia digital eta jasangarriaren eragile gisa eta gizarte- eta lurralde-kohesiorako elementu gisa duen eginkizuna indartzeko.

Azeleratzaileek eta azelerazio-programek malgutasun eta moldagarritasun handia ematen dute enpresa-proiektuak garatzen laguntzeko orduan. Horien espezializazioa ez da soilik hazi-inbertsioen bidez kapitala txertatzea, baizik eta, gainera, hazkunderako potentzialtasun handia duten proiektuei laguntzea, eta hainbat motatako jarduerak garatzen dituzte: mentoretza eta laguntzako tutoretza, prestakuntza intentsiboko programak, finantzaketa bilatzeko laguntza ematea, inbertsioak egitea, edo kontaktu-sareak garatzea.

Jarduera-ildo honen asmoa da azelerazio-prozesuen mende jarritako kultura- eta sormen-enpresek diziplina anitzeko laguntza jasotzea. Hain zuzen ere, enpresa horietako profesionalek ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak eskuratuko lituzkete, eta, horrela, aipatutako enpresek hazteko eta potentziala garatzeko aukera izango lukete, hartara erakarpen ekonomikorako eta enplegua sortzeko gune ere bihur daitezen.

Era berean, inkubagailuen parte-hartzearen bidez, kultura- eta sormen-sektorearen arteko komunikazioa eta lankidetza sustatu nahi dira, bai eta kultura- eta sormen-sektorearen eta beste sektore ekonomiko batzuen artekoa ere, eta, era berean, sektore barruko eta sektore arteko lankidetza sustatu nahi da, sormenak eta kulturak beste sektore batzuentzat duten balio erantsia azpimarratuz.

Hala, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretua da errealitate berri horri erantzuna ematen hasi den lehen lege-esparruetako bat.

Era berean, une honetan, kulturaren eta sormenaren sektoreak, beren jarduera-esparruetan, 2030 Agendan eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) sartuko dira; izan ere, aukera ematen dute berrikuntzaren bidez zerbitzu berriak sortzeko, bai eta lankidetza-, kooperazio- eta finantzaketa-bide berriak aurkitzeko ere, GJHak aplikatzearekin bat datozen proiektuei lotuta, betiere.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen du. Mekanismo horrek indartu egiten du Batasunaren eta haren estatu kideen susperraldia lortzeko eta erresilientzia sendotzeko ideia, sei zutabetan egituratutako Europa mailako eremu politikoei dagozkien neurriak babestuz: trantsizio ekologikoa; eraldaketa digitala; hazkunde adimenduna, jasangarria eta integratzailea, barnean hartuko dituena kohesio ekonomikoa, enplegua, produktibitatea, lehiakortasuna, ikerketa, garapena eta berrikuntza, eta enpresa txiki eta ertain sendoekin (ETE) behar bezala funtzionatuko duen barne-merkatua izango duena; gizarte- eta lurralde-kohesioa; osasuna; eta erresilientzia ekonomikoa, soziala eta instituzionala. Mekanismo horren helburu espezifikoa izango da estatu kideei finantza-laguntza ematea; horretarako, EBk lankidetza estua eta gardena lortu nahi du estatu kide horiekin.

Hori guztia dela eta, ezinbestekoa eta premiazkoa da inbertsio- eta erreforma-plan hau abian jartzea, hiru helbururekin: epe laburrean, laguntza ematea osasun-krisiaren osteko susperraldiari; epe ertainean, egiturazko eraldaketa-prozesu bat bultzatzea; eta, epe luzera, garapen jasangarriago eta erresilienteago bat garatzea, ekonomiaren, finantzen, gizartearen, lurraldearen eta ingurumenaren ikuspegitik. Testuinguru horretan, Europar Batasuneko finantzaketa-tresna berriek (Next Generation EU) aparteko aukera ematen dute plan hori hedatzeko eta, modu horretan, pandemiak inbertsioan eta jarduera ekonomikoan izan duen eraginari aurre egiteko, bai eta susperraldia bultzatzeko eta Espainiako ekonomiaren modernizazioari ekiteko ere. Hala, helburu horiek lortzeko, Batasunak mekanismo bat diseinatu du, zeinaren helburu espezifikoa baita estatu kideei laguntza finantzarioa ematea, «NextGenerationEU» funtsen bidez. Funts horiek aukera aparta ematen dute suspertze-plan espezifikoak hedatzeko eta pandemiak inbertsioan eta jarduera ekonomikoan izan duen eraginari aurre egiteko.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan funtsak eskuratu ahal izateko, estatu kideek suspertze eta erresilientzia plan bat aurkeztu behar izan zuten, eta, espainiar Estatuak aurkeztutako planaren kasuan, 2021eko ekainaren 16an onartu zuen Europako Batzordeak.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana zeharkako lau ardatzen inguruan egituratzen da: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, genero-berdintasuna, eta gizarte- eta lurralde-kohesioa. Lau ardatz horiek, era berean, hamar palanka-politikatan eta hogeita hamar osagaitan zehazten dira, eta horiek egituratzen dute 2023. urteari begirako erreformen eta inbertsioen programa. Osagai bakoitza erronka edo helburu zehatz batean zentratzen da, eta aipatutako helburuak lortzen laguntzen duten erreformak eta inbertsioak ere jasotzen dira. Horietarako guztietarako, erdibideko jomugak eta mugarriak identifikatzen dira, bai eta espero diren emaitzak, onuradunen kopurua, eta elementu bakoitzaren kostu xehatua ere.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 24. osagaiari dagokionez («Kultura-industriaren balioa handitzea»), 2021eko uztailaren 13an, Ministro Kontseiluaren bileran, Kultura eta Kiroleko ministroak proposatuta, erabaki bat onartu zen, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio autonomia-erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrekontuaren kargura kudeatutako kredituen lurralde-banaketarako eta banaketa-irizpideetarako proposamenari. Hala, 2021eko irailaren 9an, Kulturaren Konferentzia Sektorialean, EAEk bat egin zuen «Next Generation» kredituak banatzeko proposamena eta horiek banatzeko irizpideak baimentzen dituen erabakiarekin.

Azkenik, SEM laguntzen inguruko Estatuko corpus legegilea honako bi arauen bitartez osatzen da: batetik, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua, zeinaren bitartez Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen baita; eta, bestetik, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Agindua, zeinaren bitartez ezartzen baita Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien mugarri eta helburuen betetze-mailari eta neurrion aurrekontu- eta kontabilitate-betearazpenari jarraipena egiteko.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak, 2020-2024 gobernu-programan, lehen aipatutako eraldaketak ere jasotzen ditu, legegintzaldiko estrategia osoa markatzen duten lau ardatzetan kokatuta: oparotasuna (enplegua eta suspertze ekonomikoa); pertsonak (osasuna, hezkuntza, zerbitzu publikoak, berdintasuna, gizarte- eta kultura-politikak, bizikidetza eta giza eskubideak); planeta (bidezko trantsizio energetiko eta klimatikoa); eta autogobernua (autogobernu gehiago eta hobea).

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskumenekoak dira arte- eta kultura-jardueren eta horien zabalkunde-jardueren inguruko zereginak eta jardun-arloak. Eskumen horiek musikaren, arte eszenikoen, liburuen, ikus-entzunezkoen, arte bisualen eta sormen- eta kultura-industrien arloetan betearaztea Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren bidez.

Era berean, dirulaguntzen eta laguntzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia honako xedapen hauetan dago jasota: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen VI. tituluan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako testu bateginaren arabera; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean (DLO); eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan, zeinaren bidez onartzen baita aipatutako Legearen (DLO) Erregelamendua.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitzat jotzen du dirulaguntzen lerro bat arbitratzea, 2022-2023 epealdian Euskadiko kultura- eta sormen-arloko azeleratzaileei laguntzeko. Dirulaguntza horiek Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira, eta Next Generation EU funtsek finantzatzen dute. Jarduketa hori aipatutako sailaren eskumen-eremuan sar daiteke, eta, horretarako, dirulaguntzak emango dira kultura- eta sormen-arloetan mota horretako jarduerak antolatzeko.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko KSIetarako azelerazio-proiektuei zuzendutako laguntza-lerro honen deialdia egiten da, 24. osagaiaren barruan: «Kultura-industriaren balioa handitzea». Osagai hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan Nazionalaren barruan dago jasota, eta, zehatzago esanda, Kultura Industria eta Kirola Sustatzeko IX. palanka-politikaren barruan, zeinaren helburu nagusia baita Espainiako kultura-industrien balio-katea indartzea, horien gaitasunak eta erresilientzia sendotuz. Hain zuzen ere, «Kultura-industrien lehiakortasuna indartzea» (C24.I1) izeneko inbertsioaren proiektuetako bat da, eta bere helburua da laguntza ematea hazkunde-potentzial handiko kultura- eta sormen-proiektuak ahalik eta gehien garatuko dituzten kultura-azeleratzaileei.

Era berean, Agindu hau honako plan hauetan dago sartuta: alde batetik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (Kultura eta Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Agindu bidez onartutakoa), eta, bestetik, 2022ko Dirulaguntzen Urteko Planean (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 16ko Agindu bidez onartutakoa). Biak daude aipatutako sailaren webgunean argitaratuta, eta esteka honen bitartez kontsultatu daitezke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2021-2024/

Hori dela eta, honako hau

  1. Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) azelerazio-proiektuetarako dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta horietarako deialdia egitea 2022-2023 aldirako. Horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalek ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak lortu ahal izango dituzte.

  2. Dirulaguntza C24.I1.P1.2 azpiproiektuan sartuta dago («Kultura-azeleratzaileei laguntzea»), eta, hain zuzen ere, azpiproiektu hori Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 24. osagaiaren barruan dago.

    Onuradunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen kargura jasotako zenbatekoen bitartez garatutako proiektuek bete egin beharko dute Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren (Council Implementing Decision CID) kultura industrien lehiakortasuna indartzeko 354. helburua.

  3. Oinarri hauen arabera emandako dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko dira (aurrerantzean, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamendua). Europako funtsekin finantza daitezkeen dirulaguntza horiek izapidetzeko eta emateko, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzeko abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuko da, aplikatzekoa den gainerako araudiari kalterik egin gabe.

Dirulaguntza hauetara 1.994.383,28 euroko zenbatekoa bideratuko da; horietatik, 1.187.203,98 euro 2022. urteari dagozkio, eta 807.179,30 euro 2023. urteari.

  1. Deialdia egiten duen administrazioko enplegatu publikoek eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura finantzatutako funtsen onuradun diren erakundeko langileek Etika eta Jokabide Kodea bete beharko dute (I. eranskina), 22., 9.3 eta 17.2 artikuluetan arautzen den bezala.

  2. Alde horretatik, egiaztatuko balitz II. eranskinean identifikatutako kasuren bat gertatu dela, egoera hori iruzur-zantzu gisa hartu ahal izango litzateke.

  1. Honakoak izan daitezke onuradun: Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatutako pertsona fisiko profesionalak, egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan badute; eta kultura- eta sormen-sektoreetako ETE eta mikroenpresak, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute; era berean, enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoak, laguntzaren onuradun badira.

  2. Eskabidea aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako dagokion epigrafean alta emanda egotea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako batekin lotutako xede edo helburu soziala izatea, hau da: Arte eszenikoak, Arte bisualak, Ikusentzunezkoak, Edizioa eta baliabide inprimatuak, Musika, Kultura ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sormen-gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak; era berean, onuradun izan daitezke KSI sektorea zeharka hartzen duten erakundeak ere, hots: kultura- eta sormen-arloko bitartekaritzako eta/edo aholkularitzako/kontsultarako enpresak. Enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoek baldintza hori bete beharko dute agindu honen 18. artikuluan jasotako azken justifikaziorako epea amaitu baino lehen.

  3. Aurreko apartatuetan adierazitakoaz gain, pertsona edo erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte, eta betekizun horiek beren horretan mantendu beharko dituzte, laguntza-eskabidea aurkezten denetik hasi eta emandako dirulaguntza likidatu arte.

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordaintzen denean ere.

      Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza eskatu duten erakundeek egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta horretarako ez du haien oniritzia beharko, halaxe xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak. Hala ere, erakunde interesdunek modu arrazoituan egin ahal izango diote uko egiaztapen hori egiteari, eta, kasu horretan, dagokion egiaztagiri eguneratua aurkeztu beharko dute.

    2. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

  4. Pertsona eta erakunde onuradunak izango dira proiektua garatzearen eta gastua betearaztearen arduradunak, aurkeztutako aurrekontuaren arabera.

  5. Honako hauek ezin izango dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzak jaso:

    1. Erakunde publikoek, eta, edozein kasutan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek. Horiek guztiak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 7.4 artikuluan daude definituta.

    2. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zehapen administratibo edo penalen bat duten edo dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko legezko debekuren bat duten erakundeek, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

    3. Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten baina halakorik ez duten enpresek, eta 50 langiletik gorako enpresek, baldin eta azken horiek ez badute egiaztatzen neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako moduan, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan zehaztutako egoeretako batean dauden erakundeek.

    5. Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, bete gabe dagoen berreskuratze-agindu baten mende dauden erakundeek.

    6. Krisian dauden enpresek. Horretarako, definizio hau hartuko da kontuan: krisian dauden enpresa ez-finantzarioen salbamendurako eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko Gidalerroen definizioa (EBAO, C249, 2014ko uztailaren 31koa).

  6. Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian (Council Implementing Decision CID) jasotakoaren arabera, C24.I1 neurrirako, soilik eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntza hauek Espainiako eta EBko ingurumen-legeria betetzen duten jarduerak egiten dituzten pertsonek edo erakundeek. Hori dela eta, berariaz baztertuko dira jarduera hauetakoren bat egiten dutenak:

    1. erregai fosilekin lotutako jarduerak, erregai horien ondorengoko erabilera barne;

    2. EBko isurketa-eskubideen merkataritza-araubidearen esparruko jarduerak (IEMA), baldin eta, jarduera horiekin lotuta, aurreikusten bada eragingo dituzten berotegi-efektuko gasen isuriak ez direla kokatuko dagozkien erreferentzia-parametroen azpitik;

    3. hondakinen zabortegiekin, erraustegiekin eta tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioekin lotutako jarduerak;

    4. hondakinak desagerraraztearen ondorioz, epe luzera ingurumenari kalte egin diezaioketen jarduerak.

  7. Laguntza-eskabidea aurkezten denetik bete beharko dira eskakizun horiek, eta beren horretan mantendu beharko dira, emandako dirulaguntza likidatzen den arte.

  1. Laguntza hauen xede diren proiektuek helburu hauek izango dituzte:

    1. KSIen enpresa- eta lanbide-sarearen hazkundea azeleratzea.

    2. Kultura digitalerako eraldaketa bultzatzea eta KSIetan teknologia berriak sartzea.

    3. KSIen arteko eta KSIen eta beste sektore ekonomiko batzuen arteko loturak ahalbidetzea.

    4. KSIen finantzaketa-aukerak hobetzea.

  2. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du. Proiektu horrek bi lerroetako jarduerak jaso behar ditu:

    1. lerroa. Kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalen ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak lortzeko laguntza, mentoretza, eta komunikazioaren, nazioartekotzearen edo finantzaketaren esparruko prestakuntza.

    2. lerroa. Kapital-inbertsioa. 1. laguntza-lerrotik sortutako enpresa-proiektu berrietarako laguntza. Besteak beste, laguntza-eremu hauek jasotzen dira: ibilgetu materiala, ukiezinak eta beste batzuk.

  3. Diruz lagunduko diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean garatu beharko dira, eta agindu honen 5.1 artikuluan adierazitako helburuetara egokituko dira.

  4. Proiektuaren plan ekonomikoak jarraibide hauek bete beharko ditu:

    1. Aurreikusitako gastu eta sarreren arteko aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da, eta, azken horien artean, deialdi honetan eskatutako zenbatekoa jasoko da.

    2. Gastuen atalean:

      1. Proiektua garatzeko beharrezkoak diren elementu edo ekintzen kostua banakatuko da. Deialdi honen 6. artikuluan ezartzen da zer gastu lagundu daitekeen diruz.

      Laguntza-lerro honek diruz lagundu ezin dituen partidak harekin zerikusirik ez duten diru-sarrerekin finantzatu behar dira, eta hala jaso behar da esplizituki aurrekontu-proposamenean.

      2. Aurreikusitako gastuek ezin izango dute inola ere gainditu merkatuko balioa, eta artikulu honen hirugarren puntuan adierazitako denbora-epearen barruan gauzatu beharko dira.

    3. Diru-sarreren atalean:

      1. Proiektua garatzeko aurreikusitako diru-sarrera guztien jatorria banakatuko da.

      2. Eskatutako laguntzak ezin izango du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta 7.1 artikuluan aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20 gutxienez funts propioekin edo beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, eta, betiere, ekarpen horiek Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuekiko desberdinak izango dira.

      3. Deialdi honetan eskatutako laguntzarekin zerikusirik ez duten ekarpen publiko edo pribatuak gauzatan egin ahal izango dira, salbuespen gisa, baldin eta ekarpena egin duen erakundearen ziurtagiria aurkezten bada, non zehaztuko baita emandako ondasunen eta zerbitzuen izaera eta merkatuko prezioen araberako balorazio ekonomikoa. Ez dira gauzazko ekarpentzat hartuko erakunde onuradunak berak edo talde bereko beste edozein enpresak egiten dituenak.

      4. Laguntza honetatik kanpoko finantzaketaren zatia beste laguntza edo babes batzuk jasotzeko aukeran oinarritzen bada, hori ez lortzeak ez du esan nahi ez denik proiektua garatu beharko, eskaeraren unean aurreikusita dauden baldintzetan.

  5. Proiektuek honako hauek errespetatu beharko dituzte: alde batetik, ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta, bestetik, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarritako etiketatze berde eta digitalaren baldintzak (III. eranskina).

    Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasotakoaren arabera, kultura-industriaren balioa handitzeari buruzko C24 osagairako, etiketatze berde eta digitaleko koefiziente hauek esleitu dira: % 0 eta % 29,5, hurrenez hurren.

1. 1. lerroaren barruan (Laguntza), honako gastu hauek sartzen dira, besteak beste: enpresa-prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa, aholkularitza-gastuak, kanpoko laguntza teknikoa, prospekzio- eta dokumentazio-azterlanak, azoketara joatea, merkataritza-prospekzioko bidaiak, maketak eta prototipoak egitea, eta beste zenbait.

  1. lerroaren barruan (Kapital-inbertsioa), honako gastu hauek sartzen dira, besteak beste:

    1. Ibilgetu materiala, salbu eta lursailak eta eraikinak.

      1. Lokalak eraberritzea eta egokitzea.

      2. Makineria.

      3. Ekipo-ondasunak.

      4. Erremintak.

      5. Ibilgailuak.

      6. Instalazio teknikoak.

      7. Altzariak.

      8. Aktibo finko materialetan egindako beste inbertsio batzuk.

    2. Ibilgetu ukiezina.

      1. Aplikazio informatikoak (plataformak eta lizentziak).

      2. Jabetza industriala.

      3. Jabetza intelektuala, eta administrazio-pizgarrien kanonak edo frankiziak.

      4. Bestelako inbertsioak.

      Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, baldin eta eskabidean kuantifikatu badira eta laguntzaren xede diren jarduerak egitearekin lotuta badaude, betiere proiektua gauzatzeko epean, hau da, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean.

      1. Azpikontratazioa: pertsona eta erakunde onuradunek hirugarrenekin itundu ahal izango dute diruz lagundutako jarduera gauzatzea, zenbatekoaren % 100eraino, azpikontratu guztien prezioak batuta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Azpikontratazioak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, aldez aurreko baimena beharko da eta kontratua idatziz egin beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan adierazitakoaren arabera. Ez da azpikontrataziotzat hartuko onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak.

      2. Hala badagokio, hirugarrenekin itunduko den eta diruz lagunduko den gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoak, hiru eskaintza eskatu beharko dira.

        Organo emaileak kontratista eta azpikontratista posibleen identifikazio-datuak gorde beharko ditu, hala badagokio, funtsen azken hartzaile gisa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, kontratistak edo azpikontratistak egonez gero, erakunde onuradunek IGEAk aurkeztu beharko dituzte, hala dagokionean.

      3. Nolanahi ere, onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan aurreikusitakoa bete beharko dute. Horretarako, egiaztatu beharko dute diruz lagundu daitezkeen gastuak erabat beharrezkoak direla diruz lagundutako jarduerarako, gastu horiek merkatuko balioarekin bat datozela, eta, onuradunak Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31.3 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean egonez gero, aurreikuspen horiek beteko dituztela.

  1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa, eskatutako kopuruaren arabera, honako muga hauen araberakoa izango da:

    1. Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa: 100.000 euro.

    2. Gehieneko zenbatekoa 1. lerroan (Laguntza): 30.000 euro. Laguntza-planaren kostuaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a 2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.

    3. Gehieneko zenbatekoa 2. lerroan (Kapital-inbertsioa): 70.000 euro. Inbertsioaren kostu osoaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a 2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da.

  2. Eskatutako laguntzak ezin izango du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren (KSEO) 53.8 artikuluak laguntza-mota horretarako xedatzen duen bezala.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hiru astekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskabideak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira, apartatu honetan adierazitako helbidetik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora sartuta.

    Eskabide-inprimakia eta tramitazioari buruzko azalpenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragai: http://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1221701

    Eskabide elektronikoaren osteko izapideak bide elektronikoz egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://euskadi.eus/nirekarpeta

  3. Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutakoak, helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  4. Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da. Pertsona hori aldez aurretik egon daiteke inskribatuta Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan (helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/), edo ordezkari gisa egiaztatu daiteke prozeduran.

  5. Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta atxikitzen diren egiaztagiriak. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko Oinarrizko Legearen (azaroaren 24ko 10/1982 Legea) 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  6. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.

  7. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du gehienez. Pertsona edo erakunde berak eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, aurkeztu duen lehen eskabidea ebaluatuko da, erregistro-dataren arabera, eta gainerakoak baztertutzat joko dira. Halaber, lerroren bateko jarduerarik jasotzen ez bada, eskaera baztertu egingo da.

  8. Aurkeztutako dokumentu elektronikoek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dauden eta jaisteko modukoak diren ereduak erabiliko dira, eta ereduaren formatu berean aurkeztuko dira.

    2. Gainerako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal izanez gero.

  1. Pertsona edo enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa.

    1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartuta izatea.

    2. Gainera, pertsona juridikoen kasuan, erakunde eskatzaileek honako agiri hauek egiaztatu edo aurkeztu beharko dituzte, profilaren arabera:

      1. Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako enpresek eskabidean adierazi beharko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez da beharrezkoa izango horren egiaztagiririk aurkeztea.

      2. Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako enpresek honako hauek egiaztatu beharko dituzte: erakundearen legezko eraketa, haren izaera juridikoaren arabera; ordezkariaren identitatea; ordezkaritza-ahalmen nahikoa izatea, eraketa-eskrituraren eta estatutuen bidez; eta kasuan kasuko erregistro publikoetan inskribatuta egotea.

      Eratze-eskritura eta estatutuak, bai eta kasuan kasuko erregistro publikoetan inskribatuta daudela adierazten duen egiaztagiria ere.

      Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta haren ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria ere.

    3. Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela, eta horretarako ez du oniritzirik beharko, halaxe xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak. Egiaztapen hori dirulaguntza emateko unean eta dagozkion ordainketak egiteko unean egingo da.

    4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, pertsona edo erakunde interesdunek eskubidea dute Administrazio jardulearen esku dauden edo bestelako Administrazio batek egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Horrela, Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu eta eskuratu ahal izango ditu, pertsona edo erakunde interesdunak aurka egin ez badu behintzat.

  2. Proiektuari buruzko dokumentazioa:

    1. Proiektuaren memoria zehatza, euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen eskabide-ereduaren arabera.

    2. Proiektuaren aurrekontua, partiden arabera banakatuta eta zehaztuta, euskadi.eus webgunean ezarritako ereduaren arabera.

      Eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, honako betebehar hauek bete direla egiaztatu ahal izango da:

      Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatu zaizkien eta, hala badagokio, haiengandik jaso diren dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea.

      Erakunde eskatzailea ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratibo edo penalen baten eraginpean edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.

      Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako gainerako debekuen eraginpean.

      Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta betetzen direla laguntza hauen erakunde onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak.

      Adieraztea betetzen direla Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.5 artikuluan ezarritako baldintzak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuak, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenak emandako idazketan.

      Ez egotea itzultzeko eta zehatzeko inolako prozeduratan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.

  3. Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko dokumentazio gehigarria.

    Aurreko apartatuetan adierazitako dokumentuez gain, pertsona eta erakunde eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte (eredu normalizatuak euskadi.eus webgunean daude eskuragarri, agindu honen eranskinen arabera).

    1. «Kalte nabarmenik ez eragiteko» («Do Not Significant Harm DNSH») printzipiora egokitu izanaren erantzukizunpeko adierazpena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 2. artikuluko 6) apartatuan xedatzen den moduan (III. eranskina).

    2. Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) (IV. eranskina).

    3. Dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana baldintzarik gabe eta inolako erreserbarik gabe onartzeko adierazpena (2022ko apirilaren 13ko EHAA, 74. zk.), Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren arabera (V. eranskina).

    4. Auditoretza egiteko eta funtsen erabilera kontrolatzeko inplikatutako administrazio publikoen artean datuak lagatzea eta tratatzea onartzeko adierazpena, indarrean dagoen araudiaren arabera (VI. eranskina).

    5. Europako Batzordearen, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoaren (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiaren, Europako Fiskaltzaren eta Estatuko agintaritza eskudunen sarbiderako berariazko baimena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren (aurrerantzean, Finantza Erregelamendua) 129. artikuluko 1. apartatuan aitortutako eskubideak balia ditzaten, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz (VII. eranskina).

      Horri dagokionez, ohartarazi behar da erakunde onuradunen datuak Titulartasun Errealen Erregistroan jasoko direla. Arlo horretan eskumena duten administrazioek erregistro horretara sartzeko aukera izango dute, eta informazio hori Europako Funtsen sistemari laga ahal izango zaio.

  1. Eskabidearen izapidetzea onartzeko beharrezkoa den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela ikusten bada, edo baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio pertsona edo erakunde interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela.

  2. Pertsona interesdunek eskabidea aurrez aurre aurkezten badute, Administrazio Publikoek eskatuko diete eskabidea elektronikoki aurkezteko. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

  3. Zuzenketa-fasea amaitu ondoren, organo kudeatzaileak aztertu egingo ditu aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak, kasu bakoitzean egiaztatuko du 4. artikuluan ezarritako deialdiaren baldintza orokorrak betetzen direla, eta Balorazio Batzordearen esku jarriko du aurkeztutako eskabideen zerrenda, onarpen-irizpideak betetzen direla adierazita, eta gauza bera egingo du baloratu beharreko proiektuei dagozkien dokumentuekin ere.

  1. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan jasotako dirulaguntzak kudeatzea.

  2. Organo kudeatzaileak egokitzat jotzen dituen egiaztapen guztiak egingo ditu, prozedura osoan iruzurrik ez dagoela bermatzeko. Hala, beste zenbait jarduketa posibleren artean, kudeatzaileek Interes Gatazkarik Ezaren Deklarazioa (IGEA) sinatuko dute; ebaluazioa, inpaktua eta arrisku-probabilitatea egingo dituzte (interes-gatazkaren testa); eta adierazleen katalogoko egiaztapen-zerrenda egingo dute, iruzurrik ote dagoen zehazteko (23. artikulua eta II. eranskina bandera gorriak).

  1. Laguntza hauek norgehiagoka araubidearen bidez emango dira, objektibotasun, gardentasun, berdintasun, bereizkeriarik eza eta publizitate printzipioen arabera.

  2. Baldin eta 6. artikuluan diruz lagundu ezin daitezkeen gastuak biltzen badira eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan, kendu egingo dira, onartutako guztizko aurrekontua zenbatekoa izango den zehazteko, eta hori izango da dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria.

  3. Esleipen-prozedura puntuazio altuena lortu duen proiektuarekin hasiko da, 14. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta eta lehentasun-ordenari jarraituz. Dirulaguntza bakoitzaren behin betiko zenbatekoak ez ditu inoiz gaindituko agindu honen 7. artikuluan ezarritako mugak. Kalkulatutako zenbatekoak muga horiek gainditzen baditu, emaitza gutxituko da, muga guztiak errespetatzen dituen zenbatekorik altuena lortu arte. Deskribatutako prozesua errepikatu egingo da, harik eta hautatutako proiektu eta jarduera guztiei erantzun arte edo deialdiari esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortu arte, 2. artikuluan jasotzen denez.

  4. Laguntza jaso dezaketen proiektuetan azkena ezin bada gehieneko zenbatekoarekin diruz lagundu kontsignazio ekonomiko nahikorik ez dagoelako, dirulaguntza emango da soilik baldin eta esleitu daitekeen zenbateko ekonomikoak proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu Balorazio Batzordearen iritziz.

  1. Balorazio Batzorde batek ebaluatuko ditu deialdi honetara aurkeztutako proiektuak. Honako kide hauek osatuko dute aipatutako batzordea:

    1. Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria. Hura ez badago, batzordekide zaharrenak ordeztuko du.

    2. Batzordekideak: aztertu beharreko irizpideekin zerikusia duten 3 aditu-profesional.

      Imanol Cuétara Camiruaga; ez badago, Carmen Sánchez Martínezek ordezkatuko du.

      Rubén Otero Garcia; ez badago, Ruth Mayoral Lópezek ordezkatuko du.

      Marisa Luisa Arriola Nieto; ez badago, Ainhoa Unamuno Aramburuk ordezkatuko du.

    3. Idazkaria: Itziar Redondo Dominguez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaritzako lanez arduratuko da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

  2. Batzordea balio osoz eratuko da, batzordeburua, idazkaria eta, gutxienez, gainerako hiru batzordekide bertan direla.

  3. Hauek izango dira Balorazio Batzordearen zereginak:

    1. Proiektuek deialdiaren xedea eta 5. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen ote dituzten egiaztatzea, eta aurkeztutako proiektuak 14. artikuluan araututako irizpideen arabera baloratzea, konparatiboki.

    2. Kulturako sailburuordeari balorazio-txosten bat aurkeztea, eduki honekin:

      Baloratutako proiektuen zerrenda eta balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa, diruz lagunduko diren pertsonak, erakundeak eta proiektuak identifikatuz eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuz.

      Ukatutako pertsonen, erakundeen eta proiektuen zerrenda, eta ukatu izanaren arrazoiak; bai eta onartu ez diren pertsonak, erakundeak eta proiektuak, eta onartu ez izanaren arrazoiak ere.

  4. Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da batzordea eratu aurretik, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, interesdunek errekusaziorako eskubidea baliatu ahal izan dezaten, legez ezarritako kasu eta baldintzetan.

  5. Balorazio Batzordeko kideen osaketan, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izateko ahalegina egingo da, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean zehaztutako irizpideen arabera.

  6. Balorazio Batzordearen funtzionamendua bat etorriko da Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoentzat ezarritako araubidearekin. Nolanahi ere, Balorazio Batzordeak egokitzat jotzen dituen txostenak eta iritziak eskatu ahal izango ditu, esleituta dituen eginbeharrak bete ahal izateko.

Aurkeztutako proiektuak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

  1. Proiektua zenbateraino egokitzen den deialdiaren helburuekin (35 puntu).

    1. Proiektuaren planifikazioa eta diseinua (20 puntu).

    1. 1 Proiektua zenbateraino egokitzen den deialdiaren helburuekin (10 puntu).

      7 eta 10 puntu bitartean. Proposamena maila altuan egotea egokituta azelerazio-prozesuetara.

      4 eta 6 puntu bitartean. Proposamena maila ertainean egotea egokituta azelerazio-prozesuetara.

      1 eta 3 puntu bitartean. Proposamena maila baxuan egotea egokituta azelerazio-prozesuetara.

      0 puntu. Proposamena ez egotea egokituta azelerazio-prozesuetara.

    1. 2 1. lerroaren planifikazioa (Laguntza) (5 puntu).

      3 eta 5 puntu bitartean. Laguntza-proposamenak kalitate tekniko handia izatea.

      1 eta 2 puntu bitartean. Laguntza-proposamenak kalitate tekniko baxua izatea.

      0 puntu. Laguntza-proposamenak ez izatea inolako kalitate teknikorik.

    1. 3 2. lerroaren planifikazioa (Inbertsioa) (5 puntu).

      3 eta 5 puntu bitartean. Inbertsio-proposamenak kalitate tekniko handia izatea.

      1 eta 2 puntu bitartean. Inbertsio-proposamenak kalitate tekniko baxua izatea.

      0 puntu. Inbertsio-proposamenak ez izatea inolako kalitate teknikorik.

    1. Bideragarritasun teknikoa eta antolakuntzarako gaitasuna (15 puntu).

    1. 1 Bideragarritasun teknikoa eta antolakuntzarako gaitasuna 1. lerroan (Laguntza) (7,5 puntu).

      4 eta 7,5 puntu bitartean. Bideragarritasun tekniko eta antolakuntza-bideragarritasun handia duten proposamenak.

      1 eta 3 puntu bitartean. Bideragarritasun tekniko eta antolakuntza-bideragarritasun txikia duten proposamenak.

      0 puntu. Inolako bideragarritasun teknikorik eta antolakuntza-bideragarritasunik ez duten proposamenak.

    1. 2 Bideragarritasun teknikoa eta antolakuntzarako gaitasuna 2. lerroan (Inbertsioa) (7,5 puntu).

      4 eta 7,5 puntu bitartean. Bideragarritasun tekniko eta antolakuntza-bideragarritasun handia duten proposamenak.

      1 eta 3 puntu bitartean. Bideragarritasun tekniko eta antolakuntza-bideragarritasun txikia duten proposamenak.

      0 puntu. Inolako bideragarritasun teknikorik eta antolakuntza-bideragarritasunik ez duten proposamenak.

  2. Proiektuaren izaera berritzailea (10 puntu).

    7 eta 10 puntu bitartean. Proiektuak oso berritzaileak izatea beren ingurune espezifikoan.

    4 eta 6 puntu bitartean. Proiektuak berritzaile samarrak izatea beren ingurune espezifikoan.

    1 eta 3 puntu bitartean. Proiektuak ez izatea berritzaileak beren ingurune espezifikoan.

    0 puntu. Proiektuek ez izatea inolako berrikuntza-mailarik.

  3. Proiektuaren planteamendua eta bideragarritasun ekonomikoa (25 puntu).

    1. Proiektua zenbateraino egokitzen den ekonomikoki deialdiaren helburuekin (10 puntu).

      7 eta 10 puntu bitartean. Proposamenak maila altuan egotea ekonomikoki egokituta azelerazio-prozesuetara.

      4 eta 6 puntu bitartean. Proposamenak maila ertainean egotea ekonomikoki egokituta azelerazio-prozesuetara.

      1 eta 3 puntu bitartean. Proposamenak maila baxuan egotea ekonomikoki egokituta azelerazio-prozesuetara.

      0 puntu. Proposamenak ez egotea ekonomikoki egokituta azelerazio-prozesuetara.

    2. Planifikazio ekonomikoa eta xehetasun-maila (10 puntu).

    1. 1 Laguntza-lerroaren planifikazio ekonomikoa eta xehetasun-maila. (5 puntu).

      3 eta 5 puntu bitartean. Planifikazio ekonomiko eta xehetasun-maila altua duten proposamenak.

      1 eta 3 puntu bitartean. Planifikazio ekonomiko eta xehetasun-maila txikia duten proposamenak.

      0 puntu. Inolako planifikazio ekonomikorik eta xehetasun-mailarik ez duten proposamenak.

    1. 2 Inbertsio-lerroaren planifikazio ekonomikoa eta xehetasun-maila. (5 puntu).

      3 eta 5 puntu bitartean. Planifikazio ekonomiko eta xehetasun-maila altua duten proposamenak.

      1 eta 3 puntu bitartean. Planifikazio ekonomiko eta xehetasun-maila txikia duten proposamenak.

      0 puntu. Inolako planifikazio ekonomikorik eta xehetasun-mailarik ez duten proposamenak.

    1. Autofinantzaketa-maila (5 puntu).

      3 eta 5 puntu bitartean. % 30etik gorako autofinantzaketa-maila duen proiektua.

      1 eta 3 puntu bitartean. % 20 eta % 30 bitarteko autofinantzaketa-maila duen proiektua.

  4. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa txertatzea (5 puntu).

    3 eta 5 puntu bitartean. Proiektuaren diseinuan, hedapenean eta/edo ebaluazioan genero-ikuspegia txertatzen duten proiektuak.

    1 eta 2 puntu bitartean. Emakumeen eta gizonen partaidetza orekatua bermatzen duten proiektuak.

  5. Euskararen erabilera (5 puntu).

    3 eta 5 puntu bitartean. Proiektuaren jardueretan eta/edo edukietan euskararen erabilera txertatzen duten proiektuak, eta, era berean, proiektua sustatzeko eta horren berri emateko jardueretan euskararen erabilera bermatzen dutenak.

    1 eta 2 puntu bitartean. Proiektua sustatzeko eta horren berri emateko jardueretan euskararen erabilera orekatua bermatzen duten proiektuak.

  6. Inpaktua neurtzeko eta ebaluatzeko tresnak txertatzea (20 puntu).

    1. Proiektuaren jarraipena egiteko tresnen definizioa eta xehetasunak (10 puntu).

      7 eta 10 puntu bitartean. Prozesu- eta emaitza-adierazleen definizio handia duten proiektuak.

      4 eta 6 puntu bitartean. Prozesu- eta emaitza-adierazleen definizio ertaina duten proiektuak.

      1 eta 3 puntu bitartean. Prozesu- eta emaitza-adierazleen definizio txikia duten proiektuak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru trantsizioetakoren batean izandako inpaktua: teknologikoa-digitala, energetikoa-ingurumenekoa eta soziala-sanitarioa. (10 puntu).

      7 eta 10 puntu bitartean. Hiru trantsizioetakoren batean inpaktu handia duten proposamenak.

      4 eta 6 puntu bitartean. Hiru trantsizioetakoren batean inpaktu ertaina duten proposamenak.

      1 eta 3 puntu bitartean. Hiru trantsizioetakoren batean inpaktu txikia duten proposamenak.

      Irizpide horien arabera, lortu ahal izango den balorazio osoa 100 puntukoa izango da gehienez; eta gutxienez 60 puntu lortzen ez dituzten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezin izango dituzte laguntza hauek jaso.

  1. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egindako proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedurari buruzko ebazpena.

  2. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie pertsona interesdunei. Aipatutako jakinarazpenak egiteaz gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Lehenik egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat. Ebazpena elektronikoki jakinaraziko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

  3. Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, 5.1 artikuluaren araberako eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro, eta ebazpenik jakinarazi ez bada, pertsona interesdunek ulertu beharko dute dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin zaiela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

  4. Lehenengo puntuan aipatutako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

  5. Pertsona edo erakundea izapidetze-prozesuan dagoen itzulketa-prozeduraren batean sartuta badago, dirulaguntza eman ahal izateko, prozedurak amaituta egon beharko du, eta itzulketa-prozedura amaitu ondoren pertsonak edo erakundeak itzulketa egin behar badu, dirulaguntza eman ahal izateko, betebehar hori duen pertsonak edo erakundeak borondatezko aldian erantzun beharko dio zorrari, edo geroratu edo bermatu egin beharko du, edo zorra akordio bidez geldiarazi beharko da, itzultze-ebazpena aurkaratu izanaren ondorioz.

    Kasu horietatik kanpo, pertsonak edo erakundeak ezin izango du onuradun izan, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordaindu gabe baditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin bat etorriz.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak bateragarriak dira helburu bera duen eta kostu berberak finantzatzen dituen beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baina ez Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuekin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 9. artikuluaren arabera.

  2. Nolanahi ere, ezin izango da gainfinantzaketarik sortu; hau da: laguntza horrek, beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin batera, ezin izango du gainditu onuradunak egiten duen jardueraren kostua.

    Beste erakunde batzuek emandako laguntzen edo finantzaketaren ondorioz gainfinantzaketarik badago, murriztu egingo da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, dagokion gehieneko mugaraino.

  3. Gainera, kategorien araberako salbuespen-erregimenari lotutako laguntzetarako aurreikusitako metatze-arauak ere errespetatu beharko dira, hau da, honako baldintza hau errespetatu beharko da: deialdi honen ebazpenaren ondorioz emango den laguntzaren gehieneko zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80koa izango da.

  1. Betebehar hauek izango dituzte agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek:

    1. Esleitutako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela dioen ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean Kulturako sailburuordeak emango du ebazpen hori, pertsona edo enpresa onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

    2. Diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztu den baldintzetan egikaritzea.

    3. Beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batek emandako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu badira, eta jasotako laguntza horrek helburu bera badu, horren berri ematea dirulaguntza eman duen organoari.

    4. Deialdi honen kargura emandako dirulaguntzekin finantzatutako esku-hartzeen xede diren ondasunak bost urtez bideratzea dirulaguntza horien helburu zehatzera, erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, eta bi urtez, gainerako ondasunen kasuan. Inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, egoera hori eskritura publikoan jaso beharko da, emandako dirulaguntza adierazita, eta egoera hori erregistroan inskribatzeko eskatu beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.4 artikuluaren b) letran xedatutako baldintzetan.

    5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritakoak.

    6. Laguntza eman duen administrazioak nahiz Estatuko eta Europako gainerako agintariek finantzaketaren jatorriagatik ezar ditzaketen betebeharrak betetzea, eta, bereziki, hurrengo paragrafoan jasotako berariazko betebeharrak.

    7. Pertsona fisikoak onuradun gertatu badira eta enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazi badute, agindu honen 4.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, pertsona fisiko horiek, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute, enpresa edo autonomo gisa eratu direla egiaztatzeko, agindu honen 18. artikuluan jasotako azken justifikazio-epea amaitu baino lehen.

  2. Onuradunen betebehar espezifikoak, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa finantzatzeari dagokionez.

    1. «DNSH Printzipioa Do Not Significant Harm» (ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa) erabat betetzen dela bermatzea, honako hauek ezarritakoarekin bat: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana; Kontseiluaren Exekuzio Erabakia, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoa (Council Implementing Decision CID); Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamendua; eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikulua, zeinaren bitartez Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eta hura garatzeko araudia eratzen baita, proiektuak gauzatzeko diseinuaren fase guztietan eta jarduera bakoitzerako modu indibidualean.

      Gainera, onuradunek printzipio hori betetzen dela egiaztatzeko mekanismoak eta neurri zuzentzaileak aurreikusiko dituzte, eta horren berri emango dute dirulaguntza justifikatzeko memorian.

    2. Bermatzea ez dagoela interes-gatazkarik, iruzurrik eta ustelkeriarik, eta baldintzarik eta erreparorik gabe onartzea dirulaguntza eman duen administrazioak onartutako Iruzurraren aurkako Neurrien Plana (iruzurrak, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeari, aurkitzeari eta zuzentzeari dagokionez). Hala, horren xedapenen mende egongo da erabat, eta guztiz beteko ditu autonomia-erkidegoko, Estatuko eta Europako araudiak, bai eta Europar Batasuneko erakundeek beren finantza-interesak babesteari buruz hartzen dituzten erabakiak ere.

    3. Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak eta Europako Fiskaltzak ezarritako kontrolak onartzea. Horretarako, dirulaguntzari buruz eskatutako informazio guztia emango zaie organo horiei, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

    4. Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari (OLAF), Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari, Finantza Erregelamenduko 129. artikuluaren 1. apartatuak aitortzen dizkien eskubideak egikaritzeko baimena ematea; eta Suspertze eta Erresilientzia Planean sartutako erreformak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzea, edo aplikazioan esku hartzen duten gainerako pertsona edo erakunde guztiak behartzea.

    5. Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak zaintzea eta gordetzea bost urtez, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-jarduerak egin ahal izan daitezen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluan eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    6. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema zehazten duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluak ezarritako komunikazio-betebeharrak betetzea. Bereziki, inbertsioak garatzen dituzten jarduketen informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazio-kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, web-orriak, iragarkiak eta prentsako iragarkiak, ziurtagiriak, eta abar), logo hauek jarri beharko dira:

      Europar Batasunaren ikurra;

      Europar Batasunaren ikurrarekin batera, testu hau jarriko da: «Europar Batasunaren NextGenerationEUk finantzatua»;

      821/2014 Exekuzio Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako arau grafikoak eta kolore normalizatuak hartuko dira kontuan.

    7. Identifikazio-datuak datu-base bakarrean sartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoaren arabera.

  1. Ematen diren laguntzen azken justifikazioa Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean egingo da, jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta, betiere, 2023ko abenduaren 31 baino lehen.

    Era berean, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako proiektuari buruzko informazioa eskatuko die pertsona edo erakunde interesdunei, funtsen jatorriaren araberako jarraipena egiteko. Higiezinetan egindako inbertsioen kasuan, jarraipen horien artean, higiezina bisitatzeko aukera egongo da, finantzatutako obrek benetan aurrera egin ote duten egiaztatzeko.

  2. Laguntzen onuradun izan diren pertsona edo erakundeek proiektuko gastu guztiak justifikatu beharko dituzte, eta ez soilik jasotako laguntzari dagokion zatia.

  3. Erakunde onuradun guztiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    1. Jardueraren amaierako memoria: diruz lagundutako proiektuan aurreikusitako jarduerak gauzatzeari buruzko txostena eta horiek egin direla egiaztatzen duten materialak edo elementuak. Era berean, deialdi honen 1. artikuluan aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko ebaluazioa ere aurkeztu beharko da. Proiektuaren garapenean izandako edozein aldaketa jaso beharko da memorian.

      Aldaketa jakin batzuk baino ezin izango dira egin: hasi aurretik, organo emaileak berariaz baimendu dituenak, hain zuzen ere. Gainera, aldaketak egiteko baimena soilik proiektua amaitu baino hilabete lehenago eskatu ahal izango dute onuradunek. Aldaketa horien ondorioz, emandako laguntza berrikusi ahal izango da, eta, hala badagokio, ordaindu beharreko azken zenbatekoa egokitu ahal izango da.

      Diruz lagundutako proiektuan aldaketak egin badira, dagokion baimen-ebazpena erantsi beharko zaio justifikazio-memoriari.

    2. Memoria ekonomikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen ereduaren arabera. Memoria horrek honako hauek jasoko ditu:

      1. Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen eta sarreren balantzearen erantzukizunpeko adierazpena.

      2. Diruz lagundutako proiektua gauzatzearen ondoriozko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda sailkatua, bai eta proiektua garatzeko egon diren diru-sarreren zerrenda sailkatua ere. Gastu bakoitzari dagokionez, honakoak identifikatu beharko dira: hartzekoduna, dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data.

    3. Proiektuaren garapenean egindako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiriak eta fakturak.

    4. Erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen ereduaren araberakoa, arauzko betekizun guztiak ziurtatzeari buruzkoa (kontuan hartuta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik eratorritako funtsak direla).

    5. Dokumentu edo sustapen-elementu grafikoak, non berariaz aipatuko baita Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Next Generation EU funtsen babesa, agindu honen 17.2 artikuluan zehazten den moduan.

  4. Laguntza 60.000 eurotik beherakoa bada, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 75. artikuluan (justifikazio-kontu sinplifikatuaren modalitateari buruzkoa) aurreikusitako moduan justifikatuko da, hargatik eragotzi gabe aurreko apartatuko d) letran adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar izatea.

  5. Justifikazioak elektronikoki aurkeztu beharko dira, agindu honen 8.2 artikuluan aipatutako helbide elektronikoaren bitartez. Horretarako zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, artikulu horretan adierazitako helbidean.

  6. Era berean, artikulu honen 1. apartatuan adierazitako xederako, proiektuen jarraipena egiteko dokumentazio nahikoa eskatuko da hiru hilean behin, modu honetan:

    1. Proiektua gauzatzeari, neurriak ezartzeari eta mugarriak eta helburuak lortzeari buruzko informazioa.

    2. Desbideratzeei buruzko informazioa: kostu errealak zenbatetsitako kostuarekiko izan ditzakeen desbideratzeak, inbertsio osoarekiko izan ditzakeenak, eta hura osatzen duten neurrietako bakoitzarekiko izan ditzakeenak.

  7. Bereziki, administrazio emaileek datu-kategoria harmonizatuak bilduko dituzte formatu elektronikoan, funtsen erabilera ikuskatu eta kontrolatzeko, hala xedatzen baitu Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Erregelamenduaren 22.2 d) artikuluak.

Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere dirulaguntzaren xedea bete bada edo beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik beste dirulaguntzaren bat edo laguntzaren bat jaso bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Ondorio horietarako, Kulturako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena egingo du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokitzeko.

  1. Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

    1. Lehen ordainketa aurreratua, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 59,52koa, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 17.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

    2. Gainerako zenbatekoa proiektuaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da, agindu honen 18. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

  2. Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zerga horren araudia aplikatzearen ondorioz dagozkionak.

  3. Ez da inolako ordainketarik egingo pertsona edo erakunde onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo, itzulketa-ebazpen baten ondorioz, zordun bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Era berean, pertsonak edo erakundeak itzultzeko prozeduraren bat badu tramitazioan, prozedura hori amaitzearen mende egongo da ordainketa, eta itzultzeko prozedura amaitu eta itzultzeko betebehar bat badu, ordainketa egin ahal izateko ezinbestekoa izango da zorra borondatezko epean ordaintzea, edo atzeratu eta bermatzea, edo eten egingo dela erabakitzea, itzultzeko ebazpena inpugnatu delako.

    Kasu horietatik kanpo, pertsona edo erakundea ezingo litzateke pertsona edo erakunde onuradun izan, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean ez baditu, hala xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak.

  4. Pertsona edo erakunde onuradunak bere banku-datuak aurkeztu edo eguneratu beharko ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

    21 artikulua. Ez-betetzeak eta itzulketak.

  1. Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan xedatutako betebeharrak ez betetzea.

    3. Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa ez itzultzea dagokion epean.

    4. DNSH printzipioa edo etiketatze berdea ez betetzea.

    5. Dirulaguntzei buruzko xedapenetan oro har ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

  2. Betetze partzialen kasuan, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioa aplikatuko da, eta kontuan hartuko da aipatutako betetzea nabarmen hurbildu ote den erabateko betearazpenera, eta pertsona edo erakunde onuradunen aldetik egiaztatu ote den konpromisoak betetzeko joera argia izan dutela.

  3. Horrelako kasuren bat egon dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, honako bi araudi hauetan xedatutakoa betez: alde batetik, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

  1. Balizko onuradunak hautatzeko prozesuan edo baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozesuetan parte hartzen duten pertsonek adieraziko dute osorik eta inolako erreserbarik gabe ezagutzen eta onartzen dituztela 2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluaren Erabaki bidez onetsitako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko eskatzen diren iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzko betekizunak eta ingurumenari kalte nabarmenik ez egitekoak betetzeko neurrien planaren baldintzak.

  2. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, dirulaguntza emateko eskumena duen organoaren arduradunak, dirulaguntzaren oinarriak eta/edo deialdia idazten dituzten langileek, eskaerak ebaluatzen dituzten aditu eta batzordekideek, baita jarduera horietan Administrazioari laguntza eta aholkularitza ematen dioten erakunde pribatuetako pertsona fisiko guztiek ere, iruzurraren aurkako neurrien plana ezagutu eta onartu beharko dute.

  3. Aurreko apartatuetan adierazitako pertsonek Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA) beteko dute, hala ezartzen baita Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan (V. eranskina).

  4. Interes-gatazka eragin dezakeen kausaren batean dauden agintariek eta langileek ez dute prozeduretan parte hartuko. Norbaitek uste badu interes-gatazkaren bat egon daitekeela, hierarkian gorago dagoenari jakinaraziko dio, idatziz; zerbitzu juridikoek txostena egingo dute, eta hartu beharreko erabakia hartuko da.

  5. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, bere kabuz edo Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiarekin lankidetzan (III. maila), interes-gatazkak prebenitzeko, antzemateko eta zuzentzeko neurri egokiei buruzko auditoretza espezifikoak egin ahal izango ditu.

  6. Interes-gatazka bat hautematen denean, kasuan kasuko legezko arau eta barne-erregelamendu aplikagarrien araberako neurriak hartuko dira. Era berean, interes-gatazkaren egoeraren berri eman beharko da gardentasun-printzipioa betetzeko.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Kultura- eta sormen-arlora bideratutako laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Xedea: Kultura- eta sormen-sektoreko laguntza ekonomikoak eta dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin beharreko eginkizun bat betetzeko.

Hartzaileak: arlo honetan eskumena duten administrazioak.

Eskubideak: datuak kontsultatzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure webgunean kontsultatu dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024300-capa2-eu.shtml

Araudia: Datuak Babesteko Araudi Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Deialdi honetan jasotako laguntzak Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko EB 651/2014 Erregelamenduaren mende geratzen dira (erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla aitortzen da, Batasunaren Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak betez), eta, zehazki, kulturari zuzendutako laguntzei buruzko 53. artikuluaren mende.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, pertsona edo erakunde interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko enplegatu publikoak zein dirulaguntzen programa honen onuradun izan diren onuradunak eta/edo enpresak enplegatutako langileak zein dirulaguntza gauzatzeko azpikontratatu ditzaketen langileak (deialdiaren oinarriek horretarako aukera ematen badute) konprometituta daude herritarrei zerbitzua ematearekin eta interes orokorrak defendatzearekin eta esleituta dituen zereginak arduraz betetzearekin, gainerako konstituzioa eta ordenamendua errespetatuz.

Bere jardunaren printzipio gidariak honako hauetan oinarritzen dira:

  1. Konstituzioa eta antolamendu juridikoa osatzen duten gainerako arauak errespetatzea.

  2. Herritarren interes orokorrak betetzea, inpartzialtasuna eta guztiontzako interesa lortzera doazen jarraibide objektiboetan oinarrituta, printzipio horren aurkakoak izan daitezkeen jokabide guztiak erabat alde batera utzita, pertsonalak, familiartekoak, korporaziokoak nahiz bezeroei dagozkienak izan.

  3. Leialtasuna eta fede ona, lanean diharduten administrazioarekiko, enplegatu publikoen kasuan, edo hautatua izan den proiektua egikarituko duten administrazioarekiko, onuradunaren kasuan, bai eta nagusiekiko, lankideekiko eta herritarrekiko ere.

  4. Oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen errespetuan oinarritzea, eta era guztietako bereizkeriak saihestea, jaiotza, arraza edo etnia, generoa, sexua edo orientazio sexuala, erlijioa edo sinesmenak, iritzia, desgaitasuna, adina edo bestelako egoera edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak direla-eta sor litezkeenak.

  5. Abstenitzea interes pertsonala duten gaietan, bai eta jardun pribatu eta gainerako interes guztietan ere, interes-gatazka sor badezakete lanpostu publikoaren interesekiko, enplegatu publikoen kasuan, edo, onuradunaren kasuan, proiektuaren xedearen prestazioarekiko.

  6. Enplegatu publikoen kasuan, lanpostu publikoaren betebeharrekiko, edo, onuradunaren kasuan, proiektuaren exekuzioarekiko, interes-gatazka sortzeko arriskua dagoenean, ez hartzea betebehar ekonomikorik, eta ez parte hartzea pertsona nahiz entitateekin finantza-eragiketetan, ondarezko betebeharretan edo negozio juridikoetan, enplegatu publikoen kasuan,

  7. Pertsona fisiko nahiz entitate pribatuengandik mesede-traturik ez onartzea, ezta arrazoirik gabeko pribilegioa edo abantaila dakarren egoerarik ere.

  8. Efikazia, ekonomia eta efizientzia jarduera guztietan, eta interes orokorra eta erakundearen helburuen betearazpena zaintzea.

  9. Bidezko arrazoirik izan gabe, administrazio-prozedurak edo izapideak azkartzeko edo ebazteko eraginik ez izatea; are gutxiago, horrek pribilegioa badakar interes partikularren alde, edo kaltea badakar hirugarren batzuen interesen aurka.

  10. Arretaz betetzea zereginak, dagozkienak nahiz agindutakoak, eta epe barruan ebaztea eskumenean dituzten prozedurak eta espedienteak.

  11. Enplegatu publikoen kasuan, zerbitzu publikorako dedikazioa, eta, onuradunaren kasuan, interes orokorreko misio bat betez proiektuaren xedea betetzeko dedikazioa, interes publikoaren aurkako jokabideei uko eginez, bai eta zerbitzu publikoak betetzean neutraltasuna arriskuan jar dezakeen beste edozein jokabide ere.

  12. Sekretupean gordetzea sailkatuta dauden gaiak edo legez zabalkundea debekatuta dutenak, eta behar besteko zuhurtasunez jokatzea beren kargua dela-eta dakizkiten gaiei buruz; eta eskuratu duten informazio hori ez erabiltzea ez beren mesederako, ez hirugarren batzuen mesederako, ezta interes publikoaren kalterako ere.

    Printzipio horiek guztiak administrazio publikoen zerbitzura diharduten funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen estatutu-araubidea arautzen duten lege-testuetan jasota daude: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legea, eta uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

    Horrez gain, goi-kargudunei dagokienez, haien ekintzek Publikoek zein pribatuek Bat etorri beharko dute gobernu onaren balioekin, printzipioekin eta estandarrekin. Horrek esan nahi du, aurreko paragrafoetan zehatz-mehatz jasotako printzipioez gain, ez dagoela ustelkeriarik, iruzurrik, arbitrariotasunik, eskumenik eza, xahutzerik eta era guztietako ez-eraginkortasunik eta ez-eraginkortasunik, eta erabakiak hartzeko prozesuak artikulatu eta parte-hartze demokratikoan, gardentasunean, kontuak ematean eta legeekiko errespetuan oinarritutako politikak ezarri behar direla.

    Azken batean, goi-kargudunen jarduera guztietan eredugarritasuna lortu nahi da, eta erakundeen irudia zaindu, herritarrek haiengan duten konfiantza indartzeko bide gisa. Bikaintasuna lortu nahi du, etengabeko hobekuntzarako inplikazioa eta ahalegin etengabea eskatzen duena, herritarren eskakizunak guztiz betetzeko helburuarekin, erabaki publikoak hartzean eta zerbitzu publikoak hornitzean eta ematean. Eraginkortasunez jardun behar da, erakundean lan egiten duten eta erakundearentzat lan egiten duten pertsonen helburuetan lerrokatzea bilatuz.

    Erakundeen kalitatea hobetzea lortu behar da, politikaren eta kudeaketaren arteko lankidetza estuaren bidez. Horretarako, estrategiak, helburuak eta baliabideak behar bezala hedatzea eskatzen da goi-zuzendaritza exekutiboaren egituraren maila politikoen eta zuzendaritza- eta erdi-mailako mailen artean, bai eta Administrazioan nahiz Administrazioarentzat lan egiten duten gainerako pertsonekin ere, dirulaguntza honen xedea gauzatzeko, adibidez. Horrela, proiektuak eta informazioa partekatu beharko dira, konfiantzazko eta talde-laneko espiritua garatu beharko da, eta Gobernu Programa garatzeko ideiak eta ekintza bultzatu beharko dira, interes orokorreko beharrak asebetetzeko.

Bandera gorriak alarma-seinaleak, pistak edo balizko iruzurraren zantzuak dira. Bandera gorria izateak ez du nahitaez esan nahi iruzurra dagoenik, baina jarduera-eremu jakin batek arreta gehigarria behar duela adierazten du, iruzur potentzial bat baztertzeko edo baieztatzeko.

  1. Iruzurra dirulaguntzetan edo laguntzetan.

  1. Ustelkeria, eroskeriak eta legez kanpoko komisioak.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Gizarte-harreman estua dago Ebaluazio Batzordeko kide baten eta laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun baten artean.

    2. Dirulaguntza eman duen langilearen ondarea azalpenik gabe edo bat-batean handitzen da.

    3. Onuradunak eroskeriak ordaintzeko ospea du sektorean.

    4. Dirulaguntza ematen duen enplegatuak uko egiten dio dirulaguntzak edo laguntzak ematearekin zerikusirik ez duen lanpostu batera igotzeari.

    5. Dirulaguntzak edo laguntzak ematen dituen enplegatuak ez du interes gatazkaren adierazpenik aurkezten edo betetzen.

  2. Interes gatazka.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Laguntzaren hartzaile batek azaldu gabeko edo ohiz kanpoko faboritismoa du.

    2. Langile emaileak ez du interes-gatazkaren adierazpenik aurkezten edo betetzen.

    3. Enplegatu emaileak uko egiten dio dirulaguntzak edo laguntzak ematearekin zerikusirik ez duen lanpostu batera igotzeari.

    4. Badirudi enplegatu emaileak aparteko negozio bat zuzentzen duela edo lehiatzeko moduko sozietate batean lan egiten duten senideak dituela.

    5. Laguntzak emateaz arduratzen den enplegatuaren aberastasunaren edo bizimailaren igoera ulertezina edo bat-batekoa.

    6. Deialdiaren dokumentuak idazteaz arduratzen den pertsonak edo goi-mailako funtzionario batek kanpoko enpresa bat kontratatu nahi du dokumentazioa idazten laguntzeko, beharrezkoa ez bada ere.

  3. Hitzartutako zehaztapenak.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Eskatzaile bakar batek edo gutxi batzuek erantzuten diote eskaintzen deialdiari.

    2. Beste eskatzaile batzuek erreklamazioak aurkezten dituzte.

    3. Zehaztapenak aurreko antzeko deialdietan baino nabarmen zorrotzagoak edo orokorragoak dira.

    4. Ohikoak ez diren edo arrazoizkoak ez diren zehaztapenak daude.

    5. Onuradun bati emakida asko eman zaizkio.

    6. Emate-prozesuan zehar, harreman edo lotura pertsonalak daude laguntza ematen duten langileen eta eskatzaile batzuen artean.

  4. Datuen filtrazioa.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Emate-prozeduren kontrola eskasa da; adibidez, epeak ez dira aplikatzen.

    2. Epez kanpoko eskaerak onartzen dira.

    3. Eskaera egiteko aldian, onuraduna posta elektronikoz edo beste bideren baten bidez komunikatu da emakidaren ardura duten langileekin.

    4. Emate-prozeduraz arduratzen ez den enplegatu baten ezohiko jokabidea, prozeduraren inguruko informazioa behin eta berriz eskatuz.

  5. Aurkeztutako eskaintzak manipulatzea.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Beste eskatzaile batzuek erreklamazioak aurkezten dituzte.

    2. Emate-prozedurek prozedura urriak eta desegokiak dituzte.

    3. Jasotako eskaerek, dokumentu ofizialek edo harrera-ziurtagiriek aldatu izanaren zantzuak dituzte.

    4. Eskabide batzuk baliogabetzen dira akatsak dituztelako.

    5. Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bat baztertzen da, zalantzazko arrazoiak direla medio.

    6. Ebaluazio-batzordeko kideek ez dute aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko behar den ezagutzarik, eta pertsona bakar batek menderatzen ditu.

  6. Gehigarritasun-printzipioa ez betetzea.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Deialdiak ez du zehazten laguntzak beste finantzaketa-mota batzuekin duen bateraezintasuna.

    2. Ez dago hirugarrenengandik jasotako finantzaketaren euskarri den dokumentaziorik.

    3. Onuradunak ez du gastu-kontrolik eragiketari egotzitako gastuak eta sarrerak identifikatzeko.

    4. Gehiegizkoa da eragiketen baterako finantzaketa.

    5. Proiektu bera finantzatzen duten hainbat finantzatzaile daude.

    6. Hirugarrenek emandako finantzaketaren izaera finalista falta da, eta ez dago finantzaketa banatzeko irizpiderik.

    7. Onuradunak ez ditu kontrolatzen proiektuari esleitutako mugarriak eta/edo helburuak.

  7. Kostuak bidegabe igotzea.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Gehiegizko edo ohiz kanpoko lan-kargak adierazten dira;

    2. Proiektuaren aurrerapenarekin koherentziarik ez duten lan-kargak adierazten dira;

    3. Ordutegi-fitxetan aldaketa nabariak daude;

    4. Ezinezkoa da ordutegi-fitxak aurkitzea;

    5. Material-kostu berak proiektu bati baino gehiagori dagozkio;

    6. Zeharkako kostuak zuzeneko kostuak bezala adierazten dira.

  8. Prezioak modu desegokian finkatzea.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Onuradunak uko egiten dio kostuen egiaztagiriak aurkezteari, entregatzea atzeratzen du edo ez da aurkezteko gai;

    2. Onuradunak dokumentazio desegokia edo osatugabea aurkezten du.

    3. Prezioak ezartzeari buruzko informazioa zaharkitua dago;

    4. Badirudi prezioak altuak direla antzeko kontratuekin, prezio-zerrendekin edo sektoreko batez besteko prezioekin alderatuta.

  9. Oinarrien zehaztapenak ez betetzea.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Proben eta ikuskapenen emaitzak ez datoz bat proiektuaren zehaztapenekin;

    2. Frogak eta ikuskapenak ziurtatzen dituzten dokumentuak falta dira;

    3. Kalitatea eta emaitzak txarrak dira, eta erreklamazio-kopuru handia dago;

    4. Onuradunen gastuen erregistroetan egiaztatzen da, adibidez, kontratistak ez dituela erosi obretarako behar diren materialak, ez daukala eta ez duela errentan eman beharrezko ekipamendua edo ez zuela behar besteko eskulanik lantokian.

  10. Faktura faltsuak, puztuak edo bikoiztuak.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Eskabideetan agiri faltsuak aurkeztea.

    2. Zenbateko bera, faktura-zenbaki bera eta data bera duten faktura ugari egotea.

    3. Kaskadan egindako azpikontratazioak, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako gehieneko ehunekoa gainditzen dutenak.

    4. Eskudirutan edo paradisu fiskaletan inskribatutako enpresei ordaintzea.

    5. Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartutako ondasun edo zerbitzuen berri emateko edo errealitate hori handitzeko ezintasuna.

  11. Konkurrentzia mugatzea.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Ez dira oinarri arautzaileak edo deialdia zabaltzen, legez eskatutako publizitate eta gardentasun printzipioak bete gabe.

    2. Onuradunek bete behar dituzten baldintzak ez dira argi geratzen edo anbiguoak dira; horren ondorioz, onuradun izan daitezkeenek ez aurkeztea erabaki dezakete edo onuradun jakin bat nahita hautatzea.

    3. Ustezko epez kanpo entregatutako eskabideak atzera botatzen dira, baldin eta epearen barruan aurkeztu badira edo epez kanpo aurkeztu badira eta onartu badira.

    4. Deialdia arautzen duten oinarriak argitaratzean, ez dira adierazten eskaerak baloratzeko baremoak.

  12. Auditoria-aztarna galtzea.

    Iruzurraren adierazleak:

    1. Auditoretza-pista bermatzeko aukera emango duen eragiketaren dokumentazio okerra.

    2. Diruz lagun daitezkeen gastuak nola dokumentatu behar diren ez adieraztea, ezta deialdiaren oinarrietan kostuak kalkulatzeko metodoa ere.

      1. Faltsututako dokumentuak detektatzea.

      1. Dokumentuen formatua.

        Iruzurraren adierazleak:

        1. Sozietatearen logotiporik gabeko fakturak eta gutunak.

        2. Paperean inprimatutako fakturak, ezarritako formularioez bestelakoak.

        3. Dokumentuaren letraren motan, tamainan, egituran, kolorean eta abarretan ageriko desberdintasunak.

        4. Ezabatutako edo zirriborratutako zifrak, baimendutako pertsonen sinadurarik gabeko baliogabetzeak.

        5. A priori justifikatuta ez dauden baimendutako pertsonen sinadurarik gabeko eskuz idatzitako zenbatekoak edo elementuak dokumentu inprimatu batean.

        6. Letrarik eza edo letra gehiegi, jarraitutasunik eza testuaren lerroetan.

        7. Zigilu ofizialen ezohiko koloreak edo ertz biziegiak, ordenagailu-inprimagailu baten erabilera adierazten dutenak.

        8. Pertsonen sinadurak guztiz berdinak (formatuan eta tamainan) hainbat dokumentutan, ordenagailuz egindako faltsifikazioa iradokitzen dutenak. Eskuz idatzitako antzeko sinadurak, edo boligrafo berdinarekin egindakoak, aldi desberdinekin lotutako dokumentuetan.

      2. Dokumentuen edukia.

        Iruzurraren adierazleak:

        1. Ezohiko datak, zenbatekoak, oharrak, telefono-zenbakiak eta kalkuluak.

        2. Falta diren erregistroak (kontrol sekuentzialetan).

        3. Kalkulu okerra faktura batean edo ordenagailu bidez egindako hartzekoen orri batean: adibidez, eragiketen baturarekin bat ez datozen guztizko zenbatekoak.

        4. Faktura batean nahitaezko elementurik ez izatea: data, identifikazio fiskaleko zenbakia, faktura-zenbakia, etab.

        5. Zigilu baten eta sinadura pertsonal baten posizio erlatibo bera dokumentu batzuetan, eta horrek irudi bat erabili dela iradokitzen du (eta ez benetako sinadura bat): ordenagailuz sortutako eta dokumentuak faltsutzeko erabilitako irudi bat izan daiteke.

        6. Sozietateen edo pertsonen harremanetarako daturik ez izatea, telefono-zenbakia adibidez.

        7. Fakturetan eta salgaiak entregatzeko oharretan serie-zenbakirik ez egotea.

        8. Ondasunen edo zerbitzuen deskribapen lausoa.

        9. Desadostasunak eta anomaliak banku-kontuko zenbakietan (adibidez, ohikoak baino digitu gutxiago, zenbaki hori ez dator bat banku baten sukurtsal espezifiko batekin, beste inkoherentzia ageriko batzuk).

      3. Dokumentuen xehetasunak.

        Iruzurraren adierazleak:

        1. Kontratistaren helbidea eta langilearen helbidea berdinak dira.

        2. Hornitzailearen edo onuradunaren helbidea sozietateak helbideratzen dituen erakunde batean dago.

        3. Onuradun bati edo helbide bati egindako ezohiko ordainketa-kopurua.

        4. Enpresa-jardueren erregistroan erregistratu gabeko entitateek jaulkitako fakturak eta salmenta-harremanak.

        5. Informazioa entregatzeko ezohiko atzerapenak.

        6. Onuradunak ez ditu jatorrizko dokumentuak aurkezten eskatzen zaizkionean.

        7. Dokumentuan jasotako datuak ez datoz bat erakunde berak emandako antzeko dokumentu batekin.

        8. Sozietateen erregistro publikoetan erregistratuta ez dagoen edo baliabide publikoetan aurkiezina den sozietate baten aipamena.

        9. Sozietate sortu berri batek jaulkitako fakturak.

        10. Sozietatearen posta elektronikoko helbideak, atzerriko Interneteko zerbitzari batean faktura bat jaulkitzen dutenak.

      4. Dokumentazioaren eta eskuragarri dagoen informazioaren arteko koherentzia eza.

        Iruzurraren adierazleak:

        1. Koherentzia eza erakunde berak jaulkitako fakturen daten eta haien kopuruaren artean;

        2. Kontabilitatean erregistratu gabeko fakturak;

        3. Aurrekontuekin bat ez datozen fakturak, prezioari, kantitateari eta kalitateari, produktu-motari eta/edo emandako produktuaren edo emandako zerbitzuaren deskribapenari dagokienez;

        4. Gutuna/kontratua/dokumentua, sozietatearen ordezkari gisa diharduen pertsona batek sinatua, enpresen erregistro nazionalean ordezkari gisa izendatu ez dutenean.

(Irailaren 29ko HFP/1030 Aginduaren IV.C eranskina).

............................................................ NAN zenbakia duen........................................................................... jaunak/andreak........................................................................... IFZ eta.......................... eta helbide fiskala duen........................................................................... erakundeko kontseilari delegatu/gerente gisa , PRTRtik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuradun gisa, C24.I1.P1.2 azpiproiektuan zehaztutako helburuak lortzeko, ordezkatzen duen pertsonak/erakundeak arau juridiko, etiko eta moralak betetzeari dagokionez estandar zorrotzenekin duen konpromisoa adierazten du, eta, horrez gain, beharrezkoak diren neurriak hartzen ditu iruzurra prebenitzeko eta detektatzeko, eta, hala badagokio, korritu ez direla jakinarazten.

Horrez gain, PRTRren edukia kontuan hartuta, konpromisoa hartzen du ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko eta ingurumenean inpaktu negatibo adierazgarriak saihesteko («DNSH», ingelesezko «do no significant harm» siglengatik) plan horren esparruan gauzatutako jarduketak gauzatzean, eta adierazten du ez duela finantzaketa bikoitzik egiten eta, hala badagokio, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekin bateraezintasun-arriskurik.

Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioari dagokionez, konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. (EB) 2020/852 Erregelamenduaren 17. artikuluko ingurumen-helburuei kalte nabarmenik ez eragitea. Hona hemen helburuak:

    1. Klima aldaketa arintzea.

    2. Klima-aldaketara egokitzea.

    3. Baliabide hibridoen eta itsas baliabideen erabilera iraunkorra eta babesa.

    4. Ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioa eta birziklapena barne.

    5. Atmosferaren, uraren edo lurzoruaren kutsadura prebenitzea eta kontrolatzea.

    6. Biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta lehengoratzea.

  2. Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko erregelamenduaren arabera, «Ez gara jarduera baztertuak» printzipioa aplikatzeari buruz Gida Teknikoak adierazitakoaren arabera.

  3. Ez da aurreikusten jardueraren ondoz ondoko faseek ingurumenean eragin zuzenik izango dutenik, ez eta zeharkako ondorio primariorik ere, hau da, diruz lagundutako jarduera burutu ondoren gauzatu daitezkeenak.

    Deklarazio honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, jasotako laguntza eta berandutze-interesak itzuli beharko dira, itzulketa-prozedura egokia egin ondoren.

    XXX (e) n, sinadura elektronikoaren egunean.

Kultura azeleragailuak 22/23 deialdia

Proiektuaren izena xxx

xxxxx, PRTRtik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna, C24.I1.P1.2 azpiproiektuan zehaztutako helburuak lortzeko Kultura-azeleragailuei laguntzea

ADIERAZTEN DUT:

Lehenengoa. Honako hauen berri izatea:

  1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Araudiaren (EBren Finantza-araudia) «Interes-gatazka» 61.3 artikuluak ezartzen du «interes-gatazka egongo dela funtzioen jardun inpartzial eta objektiboa arriskuan jartzen denean familia-arrazoiengatik, arrazoi afektiboengatik, afinitate politiko edo nazionalagatik, interes ekonomikoagatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik».

  2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen «Ustelkeriaren aurkako borroka eta interes-gatazken prebentzioa» 64. artikuluaren helburua lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna ziurtatzea da.

  3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen «Abstentzioa» 23. artikuluak ezartzen du prozeduran ez dutela esku hartu beharko «hurrengo atalean adierazitako inguruabarretako bat duten Administrazioetako agintariek eta langileek». Honako hauek dira:

    1. Interes pertsonala izatea kasuan kasuko gaian edo haren ebazpenak eragin diezaiokeen beste batean; sozietate edo erakunde interesdunaren administratzailea izatea, edo interesdunen batekin konpondu gabeko auziren bat izatea.

    2. Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta laugarren mailako odol-ahaidetasuna edo bigarren mailako ezkontza-ahaidetasuna izatea interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunetako administratzaileekin eta prozeduran parte hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin, bai eta bulego profesionala partekatzea edo horiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo agintaldirako.

    3. Aurreko paragrafoan aipatutako pertsonaren batekin adiskidetasun estua edo ageriko etsaitasuna izatea.

    4. Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartu izana.

    5. Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoarekin zerbitzu harremana izatea, edo azken bi urteetan edozein motatako eta edozein egoera edo lekutan zerbitzu profesionalak eman izana.

      Bigarrena. Ez nagoela/gaudela Europar Batasunaren Finantza Araudiaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat jo daitekeen ezein egoeratan, eta ez nagoela/gaudela lizitazio-/emakida-prozedurari eragin diezaiokeen Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluko abstentzio-arrazoirik.

      Hirugarrena. Konpromisoa hartzen dudala kontratazio-organoari, ebaluazio-batzordeari edo hierarkian gorago dagoenari jakinarazteko, luzamendurik gabe, egoera hori sortzen duen edo eragin lezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa, eta ebaluazio prozesuan eta prozedura honekin lotutako jarduera guztietan parte hartzeari utziko diodala.

      Laugarrena. Konfidentzialtasunez tratatuko ditudala prozedura horien esparruan garatzen diren gaiak eta dokumentazioa, eta ez dudala desegoki erabiliko prozedura horietan parte hartzeagatik ematen zaidan informazioa.

      Bosgarrena. Ezagutzen dut interes-gatazkarik ez dagoela dioen adierazpen bat faltsua dela frogatzen bada, aplikatzekoa den araudiak ezartzen dituen diziplina-ondorioak, ondorio administratiboak eta judizialak ekarriko dituela.

      (Data eta sinadura, izen osoa eta NAN)

............................................................ NAN zenbakia duen........................................................................... jaunak/andreak........................................................................... IFZ eta.......................... eta helbide fiskala duen........................................................................... erakundeko kontseilari delegatu/gerente gisa PRTR planetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuradunak, C24.I1.P1.2 azpiproiektuan zehaztutako helburuak lortzeko, adierazten du baldintzarik gabe eta inolako erreserbarik gabe onartu nahi duela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, 2022ko martxoaren 29an egindako bilkuran, Eusko Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren apirilaren 6ko 40/2022 Ebazpenaren bidez, Errekuperazio, Eraldatzeko eta Erresilientziarako Plana eta Iruzurraren aurka Borrokatzeko Adierazpen Instituzionala gauzatzean eskatzen diren iruzurraren aurkako, interes-gatazkaren, finantzaketa bikoitzaren eta estatu-laguntzen baldintzak betetzeko neurrien Plana baldintzarik gabe eta inolako eragozpenik gabe onartzeko borondatea adierazten du.

XXX (e) n, sinadura elektronikoaren egunean,

(Irailaren 29ko HFP/1030 Aginduaren IV.B eranskina)

............................................................ NAN zenbakia duen........................................................................... jaunak/andreak........................................................................... IFZ eta.......................... eta helbide fiskala duen........................................................................... erakundeko kontseilari delegatu/gerente gisa C24.I1.P1.2 azpiproiektuan zehaztutako helburuak lortzeko PRTRtik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna. Adierazten du ezagutzen duela aplikatzekoa den araudia, bereziki Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko honako atal hauek:

1. 2. paragrafoko d) idatz-zatia: «berreskuratze- eta erresilientzia-planaren esparruan inbertsio-erreformak eta -proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoria eta kontrola egiteko, honako datu-kategoria harmonizatu hauek biltzea, bilaketak egin ahal izateko formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean:

  1. Funtsen azken hartzailearen izena.

  1. Kontratistaren eta azpikontratistaren izena, funtsen azken hartzailea botere esleitzailea denean, Batasuneko Zuzenbidearekin bat etorriz, edo nazionala, kontratazio publikoaren arloan.

  1. Funtsen hartzailearen edo kontratistaren benetako titularren izen-abizenak eta jaiotze-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan zehaztutakoaren arabera.

  1. Leheneratze- eta erresilientzia-planaren esparruan erreformak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren zenbateko osoarekin batera, eta mekanismoaren esparruan ordaindutako funtsen eta Batasunaren beste funts batzuen zenbatekoa adierazita».

    3. paragrafoa: «Artikulu honetako 2. paragrafoko d) idatz-zatian aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatzen den finantza-informazioaren eta kontu-emate integratuaren esparruan, eta, bereziki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean, Batzordearen kudeaketa onartzeko prozeduraren esparruan, EBFTren 319. artikuluarekin bat etorriz».Azaldutako esparru juridikoaren arabera, datuak lagatzeko eta tratatzeko aukera duela adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuekin.

    xxx (e) n, sinadura elektronikoaren datan.

............................................................ NAN zenbakia duen........................................................................... jaunak/andreak........................................................................... IFZ eta.......................... eta helbide fiskala duen........................................................................... erakundeko kontseilari delegatu/gerente gisa C24.I1.P1.2 dokumentuan zehaztutako helburuak lortzeko PRTRtik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna. Adierazten du ezagutzen duela aplikatzekoa den araudia, bereziki Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren hurrengo atala:

  1. paragrafoko e) idatz-zatia: «Berariaz baimena ematea Batzordeari, OLAFi, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduko 129. artikuluko 1. paragrafoak aitortzen dizkien eskubideak baliatzeko, eta ordaindutako funtsen azken hartzaile guztiak behartzeko berreskuratze- eta erresilientzia-planeko berrikuntzak eta inbertsio-proiektuak aplikatzeko neurrietarako, edo plan hori aplikatzen parte hartzen duten gainerako pertsona edo erakunde guztiei, eta berariaz baimentzeko Batzordeari, OLAFi, Kontuen Auzitegiari eta, hala dagokionean, Europako Fiskaltzari Finantza Erregelamenduko 129. artikuluko 1. paragrafoak aitortzen dizkien eskubideak baliatzeko, eta funtsen azken hartzaile guztiei antzeko betebeharrak ezartzeko».

    Azaldutako esparru juridikoaren arabera, aipatutako organo eta erakundeei berariazko baimena ematen die eskubide horiek baliatzeko.

    xxx (e) n, sinadura elektronikoaren datan.