Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko otsailaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Etxebizitza Sailburuordetzaren «Goi-kargudunaren idazkari»aren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 792
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/07
  • Argitaratze-data: 2022/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3. c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta bat etorriz Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 20ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin (2022ko urtarrilaren 12ko EHAA), honako hau

Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Sailburuordetzakoa (520010 kodea; 145 dotazioa).

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira errekurtsoak aurkezteko epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 7a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.