Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko irailaren 7koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kentzeko eta berriro izendatzeko eta argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 180
- Hurrenkera-zk.: 4058
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/09/07
- Argitaratze-data: 2022/09/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolamendua, osaera, izendapen-sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak arautzen ditu. Batzorde hori kirol-justiziaren arloko administrazio-organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Araudi horrek 4.3 artikuluan adierazten duenez, Batzordeak idazkari baten laguntza izango du, eta Kultura sailburuak izendatuko du, Kultura Saileko funtzionarioen artetik. Ez badago, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, sailburuak ezaugarri bereko beste pertsona bat izendatu ahal izango du funtzionarioen artetik, hura ordezteko.
Era berean, dekretu horren 5.1 artikuluak ezartzen du Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatu, kargutik kendu, ordezkatu edo eginkizunez gabetuko dituela.
Sara Iribar Olabarri idazkariak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean zuen postua utzi duenez, Ainhoa Herran Reino izendatuko da Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari titular.
Ondorioz, hau,
Lehenengoa. Sara Iribar Olabarri Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ainhoa Herran Reino izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari.
Hirugarrena. Agindu honek hartutako egunetik aurrera izango ditu ondorioak, intereresdunei jakinarazteari utzi gabe.
Laugarrena. Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 7a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko maiatzaren 8koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta berria izendatzekoa.
- Ikus: AGINDUA, 2021eko apirilaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak eta idazkaria izendatu eta horien osaera argitaratzen duena.