Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 30ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Tutelar Ondoan izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa eta Fundación Ondoan / Ondoan Fundazioa izateko izen-aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4421
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/30
  • Argitaratze-data: 2022/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko uztailaren 11n, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat jaso zen, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2022ko maiatzaren 10ean.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa aurkeztu zen, zeina 2022ko maiatzaren 25ean egiletsi baitzen, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren aurrean, (protokolo-zenbakia: 1.549).

Eskritura publiko horrekin batera María Nieves Solupe Fernández andreak patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin 2022ko maiatzaren 11n emandako ziurtagiria aurkeztu zuen. Horretan, 2022ko maiatzaren 10ean patronatuak egindako bileraren berri eman zen, non bertaratutakoek aho batez onartu zuten estatutuen 1. artikulua aldatzea (izenari buruzkoa); 5. artikulua (fundazioaren helburuei buruzkoa); 7. artikulua (helbideari buruzkoa); 9. artikulua (onuradunei buruzkoa); 10. artikulua (jarduera- eta funtzionamendu-printzipioei buruzkoa), eta 20. artikulua (patronatuaren eskumenei buruzkoa). Horrez gain, 13., 15., 16. eta 17. artikuluetatik tutoretza-terminoa kentzea onartu zuten, Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatuz laguntzeko legeria zibil eta prozesala aldatzen duen ekainaren 2ko 8/2021 Legera egokitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 30a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik