Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 4347
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/26
  • Argitaratze-data: 2022/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak (urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatua) Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako eskola-kontseiluen erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Itunpeko ikastetxe pribatuen eskola-kontseiluetako kideen azken hautespena 2020-2021 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da hurrengo berrikuntza.

Hezkuntzako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua gauzatzeko epea zabaltzea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

  1. Hauteskunde-prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duen urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuan (urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatua) xedatutako moduan egingo da.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.