Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 21ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko abuztuaren 18ko Agindua, Lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioentzat: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4230
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/21
  • Argitaratze-data: 2022/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko abuztuaren 18ko Aginduaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioentzat: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Akats bat aurkitu da I. eranskinean (eskainitako lanpostu hutsen zerrenda). Hori dela eta, aldatu beharra dago I. eranskin hori, honako lanpostu hauek kenduz, funtzionario titularrek betetzen baitituzte. Sortzen diren erresultei eutsi egingo zaie Horrela, hurrenkera-zenbakia erresulta-zerrendan jasota dagoela ulertu behar da, eta, beraz, hura eskatu duten funtzionarioek erresulta gisara eskatu dutela joko da:

Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala 580056/17 Prozesu eta Administrazio Izapidetzea Donostia Gipuzkoa.

Dekanotza: Gobernu-Bulegoa eta Gainerako Zerbitzu Orokorrak Prozesu eta Administrazio Izapidetzea Bilbao.

Halaber, akats bat aurkitu da agindu horren testuan: Laugarren Oinarrian, azken paragrafoan, 6. puntua gehitu behar da; honela idatzita geratuko da:

  1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, aukera egongo da lehiaketan parte hartzeari uko egiteko, behin-behineko ebazpenari alegazioak aurkezteko epea amaitu baino lehen, Lehen Oinarriaren 7. puntuan adierazitakoari jarraituz.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.

    Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

    BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.