Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2023ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzak emateko (INKER).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4399
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/15
  • Argitaratze-data: 2022/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-ahalbideak areagotu beharra dago, eta ikertzaile taldeek arrakastaz eta gaitasunez parte hartu behar dute Europako ikerketa-espazioa eraikitzen. Horregatik, sail honek kudeatzen duen programan aurrera segitu behar da; alegia, ekipamendu zientifikoko laguntzen programan.

Agindu honen bidez, azpiegitura handien erabilera errazten zaie horrelakoak behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko talde zientifiko guztiei, ikerketa-taldeek sarean jardun dezatela sustatuz.

Administrazio publikoen dirulaguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioen arabera ebatziko da deialdi hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako eran, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudiarekin eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin bat.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezartzen denaren babespean, deialdi hau elektronikoki izapidetuko da.

Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretua kontuan hartu da (2021eko martxoaren 5eko EHAA, 47. zk.).

Azkenik, aintzat hartu da Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa.

Sailaren 2022rako dirulaguntzen plan estrategikoa onartzen duen Hezkuntzako sailburuaren otsailaren 4ko Aginduan sartzen dira agindu honetan araututako laguntzak. Horrenbestez, honako hau

  1. Deialdi honen xedea da 2023an 18.001 eta 700.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko dirulaguntzak ematea.

    Deialdi honen ondorioetarako, ekipamendu zientifikotzat hartzen da I+G+B jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoen) multzoa.

  2. Eskatutako ekipamenduaren kostuaren (BEZik gabe) arabera, eskaera modalitate hauetakoren batean sartuko da:

  1. modalitatea: ekipamendu txikia. 18.001 eta 250.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).

  2. modalitatea: ekipamendu ertaina. 250.001 eta 700.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).

  1. Agindu honen xede diren laguntzetarako 1.100.000 euro erabiliko dira, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako xedatutako partidaren kargura. Aurrekontu hori honela banatuko da, aipatutako modalitateen arabera:

  1. modalitaterako 400.000 euro erabiliko dira guztira.

  2. modalitaterako 700.000 euro erabiliko dira guztira.

  1. Emandako laguntzek, guztira, ez dute kredituaren zenbatekoa gaindituko.

  2. Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta 13.2 artikuluan eskatutako gutxieneko balorazioa gainditzen badute eta, ondoriozko lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-zuzkidura nahikorik ez zegoelako.

  1. Deialdiaren eskaera baten erakunde onuradun izango da eskaera aurkezten duen erakundea; betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta badago (aurrerantzean, ZTBES) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa, honako kategoria hauetakoren batean:

    Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.

    Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).

  2. Erakunde onuradunek justifikatu egingo dute ekipamendu hori beharrezkoa dutela beren proiektuak gauzatzeko.

  3. Erakunde onuradunek, laguntza jasotzen duten aldian, baldintza hauek bete behar dituzte:

    1. Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten erakundeek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten erakundeek ere ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.

    2. Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

    3. Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Gainera, erakunde onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan behar dituzte.

      Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.

    4. Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.

  1. Deialdiko eskaera baten laguntza-erakunde izango da erakunde eskatzailearen alde agertzen dena, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) Erregistroan akreditatuta badago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa kategoria hauetakoren batean:

    Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.

    Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).

    Ikerkuntza kooperatiboko zentroak.

    Teknologia-zentroak.

    Ikerkuntza sanitarioko zentroak.

  2. Laguntza-erakundeek eskaeran parte hartuko dute; alegia, ikerketa-taldeak utziko dituzte eta taldeok eskaeraren xede den ekipamendu zientifikoa erabiliko dute beren ikerketa-proiektuetan.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, agindu honen 1. artikuluan definitutako ekipamendu zientifikoak izango dira diruz lagun daitezkeen gastuak, baldin eta inongo zalantzarik gabe behar-beharrezkoak badira eta eskaera aurkezten den unetik 2023ko abenduaren 31ra arte egiten badira.

    Ekipamenduaren eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

  2. Ekipamenduek eskaeran parte hartzen duten erakundeetako ikerketa-taldeen oraingo zein etorkizuneko ikerketa-proiektuak egiteko egokiak eta beharrezkoak izan behar dute. Ekipamendua erabiliko duten proiektuak 2024ko abenduaren 31ra arte garatuko dira, ekipamendua erakunde onuradunean funtzionatzen hasten denetik.

    Ez dira diruz lagunduko eskaera aurkeztu aurretik eskuratutako ekipamenduen gastuak.

  3. Dirulaguntza eman den xede jakinera bideratuko dira agindu honen bidez diruz lagundutako ondasunak, gutxienez bost urtez erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunak badira, eta gutxienez bi urtez gainerako ondasunak direnean.

  4. Deialdi honetan eskatutako ekipamendua erabiliko duten proiektuak administrazio publikoek finantzatu beharko dizkiete espresuki eskaeran parte hartu duten erakundeei, lehiaketa bidezko deialdi publikoen bitartez.

    Ekipamendua eskatzen duen proiektua ez da onartuko proiektuko ikertzaile nagusiak ez badu parte hartzen.

  5. Eskatutako ekipamendua, funtsean, gailu bakarra izango da, teknologikoki oinarrizkoa edo ardatza, eta 18.001 euro eta 700.000 euro artekoa. Gailu horrekin batera, aukerako zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute. Aukerako osagaiak ez dira finantzatuko, gailu ardatzari edo oinarrizkoari lotzen ez bazaizkio.

    Ezin izango dira finantzatu firma komertzial baten baino gehiagoren gailuetarako eskaerak, guztien artean funtzionamendu-unitate bakarra osatzen ez badute. Era berean, ezin da ekipamendu bereko ale bat baino gehiago eskatu.

  6. Ekipamendu bat beste erakunde batekin kofinantzatzen bada, hori emateko ebazpenak erakunde horrek ekipamendua erosteko zer finantzaketa ematen duen adieraziko du. Ekipamendu horrek deialdi honetan eskatutakoaren berbera izan beharko du.

  7. 100.000 eurotik gorako ekipamenduak langile espezializatuek erabili behar dituzte, eta mantentze-lan zorrotzak eskatzen dituzte. Hori dela eta, eskaeran parte hartzen duten erakundeek ekipamenduaren eskuragarritasun eta errentagarritasun ahalik eta handienak egiaztatu behar dituzte. Horretarako, ekipamendua erabiltzeko operadore egokiak eta ekipamenduaren urteko mantentze-kontratua izateko konpromisoa hartuko dute.

  8. Eskaeran laguntza-erakunderen batek parte hartzen badu, eskatutako ekipamenduaren erabilera kudeatzeko araudi bat aurkeztu beharko da, eskaeran parte hartzen dutenek bete beharko dutena.

  9. Deialdi honetatik beren-beregi baztertzen dira hauek: eraikinak birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibilak; erabilera orokorreko (alegia, erabilera ez-zientifikoko) altzari, gailu eta tresnak, irakaskuntzarako edo kalitatea kontrolatzeko eta zerbitzu teknikoak emateko erabiltzen direnak; bulegoko altzariak, eta kudeaketako ekipo informatikoak. Aitzitik, prozesuak kontrolatzeko ordenagailuak eta kalkulu matematikoko ekipo bereziak onartu egingo dira.

  10. Artikulu honetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruz arautu ez denerako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan adierazitakoa beteko da.

  11. Laguntza hauei dagokienez, egindako gastutzat hartuko da betearazpen-aldian egin eta agindu honetan ezarritako gastuak justifikatzeko aldia amaitu baino lehen ordaindu dena.

  1. Ekipamenduak eskuratzeko laguntzen zenbatekoa finantza daitekeen gehieneko ehuneko-tarteen arabera zehaztuko da. Ehuneko-tarte horiek ekipamenduaren kostua oinarri hartuta lortuko da, taula honen arabera (1. artikuluan jasotako bi modalitateei aplika dakieke). Finantza daitezkeen gehieneko ehuneko-tarteak organo kudeatzaileak onartutako ekipamenduaren kostuari aplikatuko zaizkio. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalaren gomendioak eta dirulaguntzaren xede den eskaera bakoitzerako onartutako kofinantzaketak kontuan hartu ondoren, dirulaguntzari dagokion zenbatekoa zehaztuko da, formula hau aplikatuta. Zenbateko horietan BEZa ez dago barne.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

  2. Erakunde eskatzaileak deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko kopurua jartzeko konpromisoa hartuko du, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.

  3. Erosketak dakartzan zergak ordaintzeko kostuak, ordea, ez dira finantzatuko.

  1. Eskaeran gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-talde bat jasoko da. Eskaera aurkezten duen erakundeko ikertzaileak izan behar dira nahitaez. Eskaeran laguntza-erakunde batek edo gehiagok parte hartzen badute, gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-taldeak aurkeztuko dira erakunde bakoitzeko. Horiek ere dagokien erakundeko ikertzaileak izan behar dira nahitaez. Ikertzaile horien guztien multzoa izango da ekipamendu zientifikoa erabiliko duen edo duten proiektuetako ikerketa-taldea.

  2. Gailua erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamenduaren eskaeran parte hartu beharko dute, ikerketa-talderen batean: erakunde eskatzailea edo laguntza-erakundea.

  3. Ikertzaile bakoitzak, ikertzaile nagusiak barne, deialdi honetarako eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du, dela erakunde eskatzailearen kide gisa, dela laguntza-erakundearen kide gisa. Eskaera batean baino gehiagotan parte hartuz gero, horren berri emango da, horietako zeinetan parte hartuko duen aukera dezan, eta gainerako eskaeretan baztertuta geratuko da.

    Doktorego-tesia egiteko kontratatutako pertsonek ezingo dute ekipamenduen eskaeran parte hartu (prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera).

  4. Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen 2023. eta 2024. urteetarako emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die esleitu eta konprometitutako jarduerei.

  5. Ezin izango dute deialdi honetako ekipamendu-eskaeretan parte hartu 2022an deitutako dirulaguntzaren baten onuradun izan diren ikerketa-taldeetako ikertzaileak, ezta, hala badagokio, dirulaguntza jaso duen erakunde onuradunaren alde egin duten ikerketa-taldeetako ikertzaileek ere.

  6. Erakunde eskatzaileak edo laguntza-erakundeak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza, 2024ko abenduaren 31ra arteko aldirako, gutxienez, eta ekipamendua erabiliko duten proiektuetan aurreikusitako dedikazioaren berbererako, gutxienez.

  7. Ikertzaileak obra-kontratu bat badu, agiri bidez frogatu beharko du obraren iraupena eta kontratuaren luzapena, halakorik bada. Gainera, aipatutako obrari zenbat ordu eskaini behar dizkion adierazi beharko du, argi gelditu dadin nahiko ordu eskain diezazkiela proiektutan konprometitutako jarduerei.

  8. Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da; betiere, atxikipen-agiria aurkezten badute.

Hezkuntza Saileko Ikerketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan azaltzen diren laguntzak kudeatzea.

  1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita. Aurkeztu ondoren, ezingo dira aldatu.

    Datuak larriki ezkutatzeak edo aldatzeak, edo eskatutako informazioa edo eskabidearen aplikazio telematikoan sartutako agiriak manipulatzeak eskaera ezestea ekarriko du.

  2. Agindu honen I. eranskinean jasotzen da eskabidearen edukia. Eskaera egiteko inprimakia III. eranskinean dago jasota eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1018709

    Eskabidea bi urratsetan egin beharko da:

    Lehenik, laguntza eskatuko duen ikertzaile nagusiak alta eman beharko du aplikazioan erabiltzaile gisa, dagoeneko ez bada, edo ziurtapen elektroniko pertsonalaren bitartez sartu (esate baterako, NAN elektronikoa erabiliz). Hori egin eta gero, aipatu aplikazioan zehaztutako jarraibideak jarraitu beharko ditu, harik eta eskaera erabat bete arte.

    Ondoren, eskabidea aplikazioan bete eta gero eta agindu honen I. eranskinean azaldutako dokumentazio osagarria gehitu ondoren, erakundeak edo legezko ordezkariak eskabidea elektronikoki sinatu beharko du; horrela soilik geldituko da erregistratuta. Horretarako, erakunde eskatzaileak eskabidea elektronikoki sinatzeko erakundearen txartela eduki beharko du, edo, bestela, legezko ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan alta emanda egon beharko du (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua), esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari, beste organismo publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide elektroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  4. Parte hartuko duten gainerako ikertzaileek beren NAN edo AIZ zenbakia adierazi beharko dute eskabidean. Administrazio eskudunak automatikoki egiaztatuko du zenbakia aipatutako aplikazioan, elektronikoki.

  5. Eskaerak honako hauetan aipatutako egoerei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak jaso beharko ditu: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikulua Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartua.

  6. Erakunde batek baino gehiagok erabiliko dituen ekipamenduen kasuan, 3. eta 4. artikuluetan adierazitako erakundeak izan beharko dira. Horietako bat eskatzailea izango da, eta gainerakoak laguntza-erakundeak. Erakunde eskatzailea eskaeraren koordinatzailea izango da: ekipamendua eskuratzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da, eta administrazioarekin harremanetan egongo da. Berariaz adieraziko da hori eskaeran, bai eta horren alde egingo duten eta, beraz, ekipamendua erabiltzeko eskubidea izango duten erakundeak zeintzuk diren ere.

  7. Agindu honen bidez diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako zehaztutako zenbatekoak gainditzen dituenez, erakunde eskatzaileak ekipamendua eskuratzeko hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez eskaeran. Ez du halakorik egin beharko, dena dela, ekipamenduak hornituko dituen erakunde kopuru nahikorik ez badago merkatuan, ekipamenduaren ezaugarri bereziak direla eta. Halakorik gertatuz gero, behar bezala egiaztatu beharko da eskaeran.

  8. Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten erakundeek zergekiko obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak; dekretu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.

    Dena dela, erakunde eskatzaileak aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.

    Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Zorrotz bete beharreko epe bat adieraziko duten jakinarazpenak (esaterako, hutsak zuzentzea eskatzea) prozedura honen arabera egingo dira:

  1. Dirulaguntzaren eskabideak oso-osorik beteta etorri ezean edo aginduzko agiri guztiekin batera aurkeztu ezean, hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko errekerimendua egingo zaie erakunde eskatzaileei. Epe horretan ez badituzte akatsak zuzentzen, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Hutsak zuzentzeko jakinarazpena elektronikoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera bidaliko zaio eskatzaileari (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

  2. Aurrekoa eragotzi gabe, organo kudeatzaileak eginiko jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak helaraziko dizkie interesdunei, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere egindako jakinarazpenaren ondoriorik izango.

  1. Hautaketa Batzordearen zeregina laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egitea izango da, agindu honetan xedatutakoa zuzen aplikatzen dela begiratuz, bereziki ebaluazio-irizpideei dagokienez. Aurrez erabaki beharko dute zein eskabide onartu izapidetzeko eta zein ez.

  2. Batzorde hori hauek osatuko dute: Amaia Esquisabel Alegria, Ikerketako zuzendaria (batzordeburua izango da); Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria; eta Mikel Rivero González, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria (idazkaria izango da).

  3. Proiektuen ebaluazioak bi urrats izango ditu: onartu den eskaera bakoitzari buruzko txostenak eskatuko dizkio Hautaketa Batzordeak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalari, zeinak 12. artikuluan aipatzen diren irizpideetarako puntuazioa ezarri beharko baitu, 7 zenbakia duen irizpiderako izan ezik. 7 zenbakia duen irizpide horrek proiektuen kofinantzaketa du hizpide, eta Hautaketa Batzordeak berak baloratuko du. Ebaluatzeko bi esku-hartze horien emaitza izango da puntuazio orokorra.

  1. Dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena prestatu ahal izateko, Hautaketa Batzordeak jarraian aipatzen diren irizpideak izango ditu kontuan, eskaerak ebaluatu, aukeratu eta lehentasunen arabera ordenatu ahal izateko:

    (Ikus .PDF)

  2. Salbuetsitako irizpideen balorazioa.

    Aurreko zerrendako 7. irizpidea baloratzeko, zeina eskatzen diren ekipamenduen kofinantzaketari buruzkoa baita, honako kalkulua egingo du Hautaketa Batzordeak:

    Kofinantzaketa-irizpidearen balioa = [(kofin. koef.)/0,80]*10

    Gehienez 10 puntu, non:

    Kofinantzaketaren koefizientea (kofin. koef.) = egiaztatu eta onartutako ekipamenduaren kofinantzaketa / eskatutako ekipamenduaren zenbateko garbia.

  3. Ebaluazio-sistema homogeneizatu eta irizpideak aplikatzerakoan objektibotasun handiagoa lortze aldera, deialdiaren II. eranskinean jaso dira irizpideak zehatzago baloratzeko aspektuen xehetasunak, ebaluatzaileei euren lanean laguntzeko eta ebaluazio-prozedura gardenagoa izan dadin.

  4. Puntuazio orokorrean berdinketarik egonez gero, 1. irizpidearen arabera lortu den kalifikazio handiena hartuko da aintzat, lehenik; berdinketak jarraitzen badu, 5. irizpidearen araberakoa. Guztiarekin ere, berdinketak jarraitzen badu, eskaerak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbakia erabiliko da ebazpena emateko irizpide gisa. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabide-inprimakian agertuko da.

  1. Hautaketa Batzordeak egingo du laguntzak esleitzeko proposamena, aurkeztutako eskaeren ebaluazioa oinarri hartuta. Dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira, eta eskaera bakoitzak dagokion modalitatean balorazio-fasean lortu duen puntuazioaren araberako lehentasun-ordenari jarraikiz zehaztuko dira. Dirulaguntzaren zenbatekoa 6. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat etorriz esleituko da, bi modalitateetan horretara bideratutako kreditu erabilgarria agortu arte, 2.1 artikuluaren arabera.

  2. Ebaluazioan 50 puntu edo hortik gorako balorazioa lortzen duten eskaerak bakarrik lagun daitezke diruz.

  3. Agindu honetan ezarritako laguntzak emateko bi prozedura independente baliatuko dira, bi modalitateetako bakoitzerako bat.

  4. Deialdi honetan eskatutako ekipamendua eskuratzeko beste erakunde baten kofinantzaketa badago, irmoki esleituta, esleituko den zenbatekoa Hautaketa Batzordeak ekipamendurako onartutako kostuari beste erakunde horrek emandako kofinantzaketaren zenbatekoa kenduta ateratzen den emaitza baino txikiagoa izango da.

  1. Hautaketa Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena, eta sailburuordeak esleitu egingo ditu, eskuragarri dagoen kreditua agortzeagatik dirulaguntzarik jaso ez duten eskaerekin erreserba-zerrendak egingo ditu, eta, hala badagokio, eskabideak ukatu egingo ditu eta bazterketak zehaztuko ditu, ebazpen arrazoitu baten bidez. Ebazpen horren berri artikulu honetako 3. zenbakiaren arabera jakinaraziko da.

  2. Ebazpenean erreferentzia hauek jaso behar dira:

    Eskaera guztietarako:

    Eskaeraren kodea.

    Erakunde eskatzaileko ikertzaile nagusiaren izena.

    Erakunde eskatzailea.

    Laguntza-erakundea, halakorik badago.

    Finantzatutako eskaeretarako:

    Ekipamendu zientifikoaren izena edo deskribapen laburra.

    Erakunde eskatzaileari esleitutako laguntzaren zenbatekoa.

    Ukatutako edo baztertutako eskaeretarako:

    Ukatzeko edo baztertzeko arrazoia.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jakinarazpen elektroniko bat igorriko da (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), eta ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko da bertara. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, adierazteko nortzuk diren onuradunak eta zenbateko dirulaguntza ematen zaien, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo bi hilabeteetan.

    Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak aukera izango du interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak helarazteko, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere egindako jakinarazpenaren ondoriorik izango.

  4. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

    Deialdi hau argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean berariazko ebazpenik ematen edo jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira administrazioaren isiltasunagatik. Ebazpena emateko epe hori eten egin ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.d artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalari 11.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz igorri beharreko txostenak direla bide, txosten horiek eskatu eta jaso bitarteko aldian. Etenaldi hau ezin izan daiteke hiru hilabetekoa baino luzeagoa.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren egoitza elektronikoan ebazpena argitaratzen denetik hasita 10 eguneko epean erakunde eskatzaileak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egiten duela ulertuko da.

  6. Aurreko apartatutan adierazitako epe horretan laguntza ez bada onartzen edo laguntzari uko egiten ez bazaio, artikulu honetako 1. apartatuan xedatutako erreserba-zerrendan dagoen erakundeari edo erakundeei emango zaie laguntza hori, zerrenda horretan duten postuaren arabera. Laguntzaren edo laguntzen zenbatekoak ez du uko egin duen erakunde onuradunari emandakoa gaindituko, ezta deialdian kreditu nahikoa egon izan balitz, erakundeak balorazio-fasean puntuazio-irizpidea aplikatuta lortuko zukeen zenbatekoa ere.

    Uko-egitea aurreko apartatuan ezarritako epea amaitu ondoren egiten bada, era berean jardungo da.

  7. Deialdi honetan parte hartu duen erakunde eskatzaileren batek beste erakunderen baten kofinantzaketa lortu badu ekipamendu berbera erosteko eskaera aurkeztu edo ebazpena eman eta gero, Ikerketa Zuzendaritzari eman beharko dio horren berri, gainfinantzaketa baldin badago, deialdi honen bidez emandako finantzaketa behar beste murrizteko.

Dirulaguntza hau bateragarria da beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratzearekin. Onuradunak beste erakunde baten edo Eusko Jaurlaritzako beste sail baten deialdi batean parte hartu badu eta ekipamendu beraren erosketa zati batean finantzatu bada, gelditzen den zatia finantzatu ahal izango da deialdi honen bidez. Nolanahi ere, finantzaketa osoak ezingo ditu eskatutako beharrak gainditu. Gainfinantzaketarik detektatuz gero, dagokion diru-kopurua murriztuko da deialdi honen bidez emandako finantzaketan. Nolanahi ere, eskatzaileak argi eta garbi azaldu beharko du zein diren kanpoko finantzaketaren xedea, jarduerak, zenbatekoa eta banaketa.

Emandako dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, igorpen bakarrean ordainduko zaio erakunde eskatzaileari dirulaguntza osoa 2023an, betiere 17.1 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu eta gero.

  1. Dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, eta 2023. urtea amaitu baino lehen, finantzatutako ekipamendu zientifikoaren erosketaren jatorrizko fakturak aurkeztu beharko ditu erakunde eskatzaileak, bide telematikozko aplikazioa erabiliz eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.

    Halaber, erantzukizunpeko adierazpen bat ere aurkeztu beharko du eskatzaileak. Bertan adieraziko du ekipamendu zientifiko berbera eskuratzeko beste erakunde publiko zein pribaturen baten kofinantzaketa jaso duen ala ez. Hala bada, jasotako finantzaketaren akreditazioa aurkeztu behar du.

  2. Dirulaguntza onartu eta urtebete igaro ostean, eskuratutako ekipamendua jaso, martxan jarri eta erabiltzeari buruzko txostena aurkeztu beharko du erakunde onuradunak bide telematikoz eskura daitekeen aplikazioarekin eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin; txosten horrek, gutxienez, atal hauek jasoko ditu:

    1. Ekipamenduaren behin betiko kokapenaren deskribapena.

    2. Eskuratutako ekipamenduaren kalitatearekiko adostasuna, aurreikusitako helburuetarako egokia dela, eta harrera-proben emaitza.

    3. Laguntzako beste erakunde batekin partekatutako eskaera bat bada, talde eskatzaileen artean ekipamendua batera erabiltzeko programa.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek artikulu hauetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua. Zehazki, betebehar hauek bete beharko dituzte:

  1. Erakunde onuradunak, ikerketa-taldearen bitartez, agindu honetan zehaztutakoari eta Ikerketa Zuzendaritzaren jarraibideei segituz egingo ditu gastuak. Proiektuaren dirulaguntzari egotzitako gastu guztia behar bezala justifikatu beharko da, onartutako horniduraren arabera.

  2. Gastua behar bezala egiaztatu beharko da, gastuen fakturak edo merkataritza-balioa duten agiriak aurkeztuta. Jatorrizko agiri horiek erakunde onuradunak gorde beharko ditu, eta organo kudeatzailearen esku egongo dira edozein egiaztapen egiteko.

  3. Erakunde onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dio beste edozein erakunde edo administraziotik publikotik zein pribatutik diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideak lortu dituela.

  4. Egindako gastuen fakturak eta gainerako egiaztagiriak gorde beharko dituzte erakunde onuradunek, laguntzaren xede badira, 17.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz fakturak aurkeztu eta gero eta egun horretatik zenbatzen hasita gutxienez bost urteko epean. Halaber, deialdiarekin zerikusia duen bestelako dokumentazio oro ere gorde beharko dute. Erakunde onuradunek deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz organo horiek beren zereginak gauzatzean eskatzen dieten dokumentazio eta informazio guztia emango diote Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

  5. Erakunde onuradunen urteko memorietan eta ekipamendua erabiltzen den proiektuetatik sortutako zientzia-argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza jaso dela adierazi beharko da.

  1. Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere dirulaguntzaren helburua bete bada, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, bestelako dirulaguntza edo laguntzarik eman badu, dirulaguntzak emateko ebazpena alda daiteke. Dirulaguntza jasotzeko baldintzen aldaketatzat joko dira, halaber, behar bezala justifikatzen edo egiaztatzen ez diren gastuak; kasu horretan, beraz, egokiro justifikatu edo egiaztatu ez diren gastuak laguntzeko diru-kopuruak aldatzeko ebazpena emango da.

    Horretarako, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak beharrezko likidazio-ebazpena eman beharko du, eta ebazpen horretan berriro doituko dira emandako dirulaguntzen zenbatekoak, honela:

    Dirulaguntzaren xede diren gastuak ez badira behar bezala justifikatzen, ebazpenaren zenbatekoa murriztu egingo da. Justifikatu ez den gastuaren zenbatekoan murriztuko da laguntza.

    Erakunde onuradunak ekipamendu berbera erosteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso baditu eta deialdi honen ebazpenean esleitutako zenbatekoak Hautaketa Batzordeak onartutako ekipamenduaren kostuari kofinantzaketaren bidez eskuratutako zenbatekoa kenduta geratzen dena gainditzen badu, emandako dirulaguntza behar beste murriztuko da.

  2. Aldaketa horiek bidezkotzat jo daitezke, betiere agindu honen bitartez lagundutako proiektuek honako gutxieneko baldintza hauek betetzen badituzte:

    1 artikuluan deskribatutako ikertzaile-taldeen osaera.

    Aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuetan parte hartu duten ikertzaileen bateraezintasuna, 7.5 artikuluan deskribatua.

    Proiektuaren guztirako gastuaren % 40 egin izana, gutxienez, eta 17.1 artikuluan adierazitako moduan justifikatzea.

    Baldintza horietako edozein betetzen ez bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoak gehi bidezkoak diren berandutze-interesak ordaintzeko betebeharra sortuko da.

  1. Dirulaguntza ematea arrazoitu zuten baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta agindu honetan ezarritakoaren arabera, eta zehazki, ondoren adierazten diren ez-betetzeen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako zenbatekoak eta dagozkien berandutze-interesak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena) ezarritakoari jarraituz.

  2. Arau-hauste administratiboa gertatzen bada, laguntza eta dirulaguntza publikoen alorreko arau-hauste eta zehapenen araubidea aplikatuko da, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan jasotakoa.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aipatutakoaz gainera, hauek izango dira dirulaguntza itzultzeko edo dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzeko arrazoiak:

  1. Ikertzaile nagusiak edo dirulaguntza eskatu duen erakunde onuradunaren legezko ordezkariak ekipamenduari uko egiten badiote, edo ikertzaile nagusia jatorrizkoaz bestelako erakunde batera joaten bada, edo EAEtik kanpo lanera joaten bada, emandako ekipamendu zientifikoari dagokion proiektuen zuzendaritza arriskuan jarriz.

  2. Talde bera osatzeko, beste iturri batzuetatik jasotako finantzaketak metatzen badira edo, ekipamenduaren aldakiak, aski justifikatu gabeak, beste erakunde publiko edo pribaturen bati aurkezten bazaizkio finantzatzeko laguntza eske, aurrez Ikerketa Zuzendaritzari horren berri eman gabe eta horren onarpena jaso gabe.

  3. Deialdi honetako oinarrien eta administrazio-agirien ez-betetzea (osorik edo zati batez).

  4. Dirulaguntza agindu honetan ezarritako epeetan ez erabiltzea, justifikatuta ez badago behintzat.

  5. Dirulaguntza eman zen ekipamendua ez, beste bat erostea, justifikaziorik gabe.

  6. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesa ez adieraztea erakunde onuradunen urteko memorietan eta ekipamendua erabiltzen duten proiektuen esparruan egiten diren argitalpen zientifikoetan.

  1. Nolanahi ere, aurreko ataletan adierazitakoak ez du eragotziko ekipamendu zientifiko berbera erosteko beste erakunde publiko zein pribatu baten kofinantzaketa jasotzea, dirulaguntza ordaindu eta gero. Hori gertatzen bada, 13.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz murriztuko da emandako dirulaguntza, eta, hortaz, jasotako zenbatekoari dagokion zati proportzionala itzuliko da.

  2. Dirua itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedura beteko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Nolanahi ere, hori ez da eragozpena izango bideratu beharreko beste ekintza guztiak bideratzeko. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko: Laguntzak eta dirulaguntzak (ikerketa sustatzekoak).

Arduraduna: Ikerketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Ikerketa finantzatzea eta bultzatzea.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Ekonomia eta Ogasun Saila.

Patente eta Marken Espainiako Bulegoa.

Eskubideak: erakunde eskatzaileak eskubidea du datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: erakunde eskatzaileak datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea kontsultatu dezake gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/054300-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan aipatzen diren ondorioetarako, agindu honetako laguntzak emango dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023. urteko aurrekontu orokorretan kreditu egokia eta behar adinakoa badago.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

  1. Eskaeran honako informazio hau jasotzen da:

    1. Nortasuna: erakunde eskatzailearena, sinadura elektronikoaren bidez; ikertzaile nagusiarena, NANaren edo AIZren bidez; eta laguntza-erakundeena, IFKren bidez.

    2. Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzaren nortasuna, NANaren edo AIZren bidez; gainera, datu pertsonalak, titulazio akademikoa, kontratu-mota eta kontratatutako urteko ordu-dedikazioa.

    3. Aktiboan edo eskabide-fasean diren ikerketa-proiektuen identifikazioa, zeintzuetan, eskatutako proiektua garatzen ari delarik, ikertzaile-taldeak parte hartuko duen, baita ekipamendua erabiliko den proiektuena ere.

    4. Ekipamendu zientifiko hori erosteko beste erakunde batzuetatik jasotako finantzaketaren gaineko informazioa, finantza-bideak eman dituen erakundea eta eskatutako edo emandako zenbatekoa adieraziz, baldin eta hori dagoeneko ebatzita badago.

    5. Eskatutako ekipamenduaren ezaugarri tekniko eta ekonomikoen gaineko informazioa.

    6. Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, 3.3 artikuluan jasotako betekizunei buruzkoa.

    7. Erakunde eskatzailearen adierazpena, hauei buruzkoa:

      1. Ekipamenduaren erosketan, onuradunari dagokion zatia ordaintzeko konpromisoa, 6.2 artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, baldin eta dirulaguntza ematen bada.

      2. Erakundearen konpromisoa, 90.000 euroko edo gehiagoko ekipamendua erabiltzeko eta mantentzeko. Konpromiso horretan, adierazi beharko du ekipamendua erabiltzeko zein sistema erabiliko duen (langile operadoreak) eta ekipamendua mantentzeko zein sistema erabiliko duen, betiere eskatutako ekipamenduaren erabilgarritasuna eta errendimendua ahalik eta handiena dela ziurtatuz.

  2. Eskaerarekin batera, dokumentazio teknikoa zein administratiboa aurkeztu behar da:

  1. Dokumentazio teknikoa:

    Dokumentazio administratibotik bereizita, eta aplikazioak sortzen duen eskabidearekin batera, dokumentazio teknikoan jasotako informazioaren bidez, aurkeztutako proposamen zientifikoaren ebaluazio teknikoa egingo da.

    1. Proiektuetan ekipamenduaren premia dagoela justifikatuko duen memoria teknikoa. Orain arte erabili izan diren ekipamenduen ordez orain eskatzen diren teknika eta tresna horiek zergatik diren beharrezko azaldu behar da, beraz. Bere inguru zientifikoan ekipamendu hori dagoen edo ez.

    2. Ekipamendu zientifikoaren eta bere osagaien balorazio ekonomikoa.

    3. Ikerketa-taldeko ikertzaile bakoitzaren curriculum vitae laburtua (azken 6 urteei buruzkoa, deialdia egiten den egunetik zenbatzen hasita), ikertzaile bakoitzaren sinadurarekin eta horretarako txantiloia erabilita. Ezaugarri horiek betetzen dituzten CVak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ezaugarri horiek betetzen ez dituztenei agiriak zuzentzeko eskatuko zaie.

    4. Ekipamendua kofinantzatzeko eskaeraren kopia, hala dagokionean.

    5. Kofinantzatutako ekipamenduaren ebazpenaren kopia, hala dagokionean.

    6. Eskatutako ekipamenduaren proformako fakturak, gutxienez hiru firma komertzial ezberdinek emandakoak, 9.7 artikuluaren arabera, edo ezintasunaren justifikazioa.

    7. Ezaugarri teknikoetan oinarrituta proposamenaren balorazio zuzena egiteko egokitzat jotzen den dokumentazio teknikoa.

  2. Dokumentazio administratiboa:

    1. Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak sinatutako agiria (erantzukizunpeko adierazpena), 2023-2024 aldian aktibo dauden proiektuei zenbat denbora eskainiko dien adierazita; horrez gain, zehaztu behar da zenbat denbora eskainiko zaion kofinantzatutako proiektuari, 7.4 artikuluaren arabera.

    2. Erakunde eskatzailearekin edo laguntzakoarekin parte hartuko duen ikertzaile bakoitzaren lan-egoerari buruzko agiriak (kontratua), hauek zehaztuta: kontratuaren hasiera eta amaiera, iraupena eta urteko dedikazioa. Ikertzaileak obra-kontratu bat badu, gainera, agiri bidez frogatu beharko du obraren iraupena eta kontratuaren luzapena. Gainera, aipatutako obrari zenbat ordu eskaini behar dizkion adierazi beharko du, 7.6 eta 7.7 artikuluei jarraikiz.

    3. Ikerbasquek kontratatu badu, zentro eskatzaileari atxikitzeko agiria, 7.8 artikuluaren arabera.

    4. Eskaeran parte hartzen duten erakundeetan lehendik dauden ekipamenduak eskatzen badira, honako hauek aurkeztu beharko dira: ekipamendu horien erosketa-fakturak, egungo egoera, ekipamenduaren azken urteko erabileraren estatistika (erabileraren erregistroko liburuxkarekin bat etorriz) eta ekipamendu berriak aurrekoarekiko dituen abantailen deskribapena.

    5. Eskaeran laguntza-erakunde batek parte hartuko badu, erabilera kudeatzeko araudia aurkeztu behar da, sail honek abalaturik eta erakunde eskatzaileak sinaturik, eta araudi horrek bermatuko du ekipoaren erabilera beste ikerketa-talde batzuekin partekatuko dela.

    6. Hala badagokio, dirulaguntzak eta laguntzak lortzeko desgaitzeei eta zehapenei buruz 3.3.a artikuluan xedatutakoarekin lotutako dokumentazioa.

    7. Erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak, 3.3.b artikuluan aipatutakoak, horiek aurka egiteko eskubidea erabili dutenean, 9.8 artikuluan aurreikusi bezala.

    8. Betekizun administratiboetan oinarrituta, proposamenaren balorazio zuzena egiteko egokitzat jotzen den dokumentazio administratiboa.

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)