Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ez duela parte hartuko 2022ko deialdiko Elkartek programaren I. fasea ebazten, eta erabakitzen baita Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela hura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3154
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/30
  • Argitaratze-data: 2022/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du, eta haren lehenengo xedapen gehigarrian, ordezkapenen araubideari buruzkoan, honako hau ezartzen du: dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu bada ere, honako ordezkapen-arau hauek beteko dira, titularrak berariazko ebazpenik eman ezean:

  1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea Industriako sailburuordeak ordezkatuko du, eta alderantziz.

2022ko ekainaren 24an, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi zuen ez duela parte hartuko 2022ko deialdiko Elkartek programaren I. fasea ebazten, uste baitu interes-gatazka egon daitekeela, Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Ondorioz, honako hau

Deklaratzea Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ez duela parte hartuko 2022ko deialdiko Elkartek programaren I. fasea ebazten, eta Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela hura.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 30a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.