Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 24koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Bilbao BSR Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3218
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/24
  • Argitaratze-data: 2022/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko maiatzaren 5ean, Bilbao BSR Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea 2022ko ekainaren 3an bildu zen, fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta aldeko txostena eman zuen.

Estatutuen 7. artikuluan ezartzen denez, Bilbao BSR Fundazioa izeneko fundazioaren helburua da edozein desgaitasun fisiko duten pertsona fisiko guztiak gizarteratzea, aisialdiko eta denbora libreko kirol-jarduera egokituetan hezkuntza-balioak praktikatuz, hedatuz eta sustatuz.

Estatutuen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Bilbon dago (Lehendakari Agirre etorbidea 5, behea), eta fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak, estatutuen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Fundazioaren hasierako dotazioa hogeita hama mila (30.000) eurokoa da, eta honela osatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12. artikuluaren bigarren atalean ezarritakoari jarraituz:

Fundación Saiatu Rehabilitación y Deporte izeneko fundazioak hamabi mila eta bostehun (12.500) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2022ko apirilaren 29an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Asociación Bidailan Lan Integraziorako Elkartea izeneko elkarteak hamabi mila eta bostehun (12.500) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2022ko apirilaren 29an egindako ziurtagiriaren bitartez.

C.D. Baloncesto en Silla de Ruedas Bilbao elkarteak bost mila (5.000) euro sartu ditu Kutxabank banketxean. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2022ko apirilaren 29an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Estatutuen 12. artikuluaren arabera, patronatua honela osatuko da: gutxienez hiru lagun, eta gehienez bost. Estatutuen 12. artikuluaren arabera, patrono-karguaren iraupena mugagabea izango da.

Eraketaren eskritura publikoan jasota dagoenez, lehenengo patronatua honako kide hauek osatuko dute:

Presidentea: Gaizka Solas Marquínez jauna.

Idazkaria: Asier García Pereiro jauna.

Kidea: Felipe Gómez Dominguez jauna.

Izendatutako pertsona guztiek onartu dute beren kargua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eratzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Pertsona legitimatu batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan eskatutakoa, eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 24a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik