Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 22ko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako bigarren jarduerako epaimahai medikoaren osaera aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 3119
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/22
  • Argitaratze-data: 2022/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko polizia kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako egoerara igarotzeari buruzko zenbait alderdi garatzen dituen urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.), Herrizaingo sailburuak izendatuko ditu idazkaria eta Auzitegi Medikoko kideak.

Herrizaingo sailburuaren 1998ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (abuztuaren 19ko EHAA, 156. zk.), Auzitegi Medikoko kideak eta epaimahai horretako idazkaria izendatu ziren.

Herrizaingo sailburuaren 2000ko otsailaren 28ko Aginduaren bidez (martxoaren 9ko EHAA, 48. zk.), aldatu egin zen bigarren jarduerarako Auzitegi Medikoaren osaera.

Herrizaingo sailburuaren 2003ko apirilaren 4ko Aginduak (ekainaren 4ko EHAA, 109. zk.) Auzitegi Medikoaren osaera aldatu zuen.

Herrizaingo sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Aginduaren bidez (2010eko otsailaren 3ko EHAA, 22. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduaren bidez (2010eko uztailaren 5eko EHAA, 125. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaerari buruzko aldaketa bat egin zen.

Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez (2014ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1. zk.), bigarren jarduerako epaimahai medikoaren osaera aldatu zen.

Segurtasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 27ko Aginduaren bidez (2017ko azaroaren 7ko EHAA, 212. zk.), bigarren jarduerako epaimahai medikoaren osaerari buruzko aldaketa bat egin zen.

Segurtasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Aginduaren bidez (EHAA, 214. zk., 2021eko urriaren 27koa), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaerari buruzko azken aldaketa egin zen.

Epaimahai medikoko kide batek eskatuta, epaimahai medikoko kideak aldatu behar dira berriro.

Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako egoerara igarotzeari buruzko zenbait alderdi garatzen dituen urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.), eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arabera, honako hau,

Lehenengoa. Bigarren jarduerako epaimahai medikoko kide titular eta ordezko hauek kargutik kentzea:

Titularra: Alfredo Goitia Gorostiza jauna.

Ordezkoak: Javier Grijelmo Mintegui jauna.

Bigarrena. Bigarren jarduerako epaimahai medikoko kide titular eta ordezko izendatzea:

Titularra: Ana Jauregui Díaz de Cerio Andrea.

Ordezkoa: Alfredo Goitia Gorostiza jauna.

Hirugarrena. Alejandro Barreiro Asensio jauna Bigarren jarduerako epaimahai medikoko ordezko idazkariaren kargutik kentzea.

Laugarrena. Bigarren jarduerako epaimahai medikoko Ordezko idazkari izendatzea Leire Aguirre Aurre andrea.

Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 22a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.