Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenetarako sarien laugarren edizioaren deialdia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3081
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/20
  • Argitaratze-data: 2022/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

2009ko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen abian jartzea datu publikoak irekitzeko proiektua publikotzat ulertuz pribatutasun-, segurtasun- edo jabetza-murrizketarik ez dituzten datuak Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean xedatutakoa betetzeko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Ardatz 2030 Gobernantza, Berrikuntza Publiko eta Gobernu Digitalerako Plan Estrategikoa onartu zuen Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 14ko Erabakiaren bidez, zeinaren sustatzailea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila baita.

Plan horretan, administrazio elektronikoaren eta gobernu digitalaren aldeko apustua egiten da: «Administrazio elektronikoak eta gobernu digitalak informazioa eta datuak modu efikaz eta efizientean ematen dituzte. Batzuetan, indartu egin behar da herritarrek informazio eta datu horiek berrerabiltzea, eta adierazi den bezala, funtsezkoa da berrikuntza publikoan».

Ardatz 2030 planaren helburuak lortzeko, funtsezkoa da datu publikoak irekitzea eta haien berrerabilera sustatzea; izan ere, gardentasuna, kontu-ematea, herritarrek balio publikoaren eta berrikuntzaren sorreran parte hartzea eta laguntzea modu efektibo batez ahalbidetzen ditu, eta lagungarria da, orobat, EAEko gizarteari zerbitzu publiko edo pribatu berriak eskaintzeko, eta datu publikoen balioa nabarmenduta aberastasuna sortzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren informazio-gardentasuna handitzea da proiektuaren helburua, sektore publikoan elkarreragingarritasuna hobetzea, berrikuntza sustatzea eta aberastasuna sortzea, datu publikoei balioa emanez.

Formatu berrerabilgarrian eta Open Data Euskadi webgunean (https://opendata.euskadi.eus) irekitako erabilera-lizentzien bidez ematen ditu argitara datu horiek Eusko Jaurlaritzak, hirugarren pertsonek datu horietatik eratorritako zerbitzuak sortu ahal ditzaten.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-aldundiek eta hiru hiriburuetako udalek beren datu irekien atariak dauzkate (Open Data), eta atari horietan kontsulta daiteke herritarrek erabilgarri dauzkaten datu irekien sorten katalogoa:

Arabako Foru Aldundia: https://irekia.araba.eus/eu/open-data

Bizkaiko Foru Aldundia: https://www.opendatabizkaia.eus

Gipuzkoako Foru Aldundia: https://www.gipuzkoairekia.eus/

Bilboko Udala: https://www.bilbao.eus/opendata

Donostiako Udala: https://www.donostia.eus/datuirekiak

Vitoria-Gasteizko Udala: https://www.vitoria-gasteiz.org/opendata

Open Data Euskadik (https://opendata.euskadi.eus) balio ekonomiko eta sozial handiko katalogoa du, 8.000 datu multzo baino gehiagokoa; horien artean, honako datu hauek dira nabarmengarri: estatistikoak, geografikoak, administrazioaren arlokoak, ingurumenekoak, turistikoak eta meteorologikoak.

Open Data Euskadin argitaratzen diren datu publikoak irekitzeko proiektuaren estrategiak hiru ardatz hauek ditu:

  1. Erakunde publikoak eraldatzea, haien lan-dinamikan datu irekien kontzeptua sartzeko.

  2. Eskainitako datuen kalitatea handitu eta hobetzea.

  3. Datuak berrerabili eta kontsumitzen dituen pertsona talde bat sortzen laguntzea aberastasuna eta gizarte-balioa sortzeko.

    Aurreko ardatzetako hirugarrenarekin bat etorriz, Euskadiko Datu Irekiak Berrerabiltzeko Ideien Sarietarako deialdia egiten da. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-aldundien eta hiru hiriburuetako udalen laguntza izango dute sari horiek; horretarako, sarion epaimahaian hartuko dute parte, eta hautagaien eskura jarriko dituzte dauzkaten datu irekien katalogoak.

    Honako hau da funtsezko helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak) dituzten datu irekien katalogoak ezagutaraztea, horien ahalmena erakustea, datu irekien erabilera eta zerbitzu eratorrien sorrera sustatzea, datu-kontsumitzaileek gehien eskatzen dituzten datuak zeintzuk diren zehaztea, eta horiexek irekitzen ahalegin berezia egitea.

    Deialdiaren hartzaileak heterogeneoak dira; ez dute zertan aplikazio informatikoen garapenarekin lotuta egon, baina ohituta egon behar dira, ordea, informazioaren gizartearekin, eta, zehatzago, datu irekiekin. Sari horiei esker, datu publikoak berrerabiltzeko ideiak aurkeztu ahal izango dira, eta lanbide-arloan zein arlo sozialean aplikatzeko moduko tresna erabilgarriak bihurtuko dira. Deialdi honetan, guztira, 8.000 euro gordin erabiliko dira.

    Azaldutako guztia kontuan hartuta, eta urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena) 3. artikuluan emandako eskumenak baliatuz, honako hau

Sariak, duten izaeraren arabera egokia den guztian, xedapen hauen mende daude: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa) VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta 887/2006 Errege Dekretuan (aurreko lege orokorraren araudia onartzeko den horretan) jasotako oinarrizko araudia.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46 artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 20a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Lehenengoa. Xedea.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen datu irekien katalogoetako datu multzoak erabiliz zerbitzuak, azterlanak, bistaratzeak, web-aplikazioak edo gailu mugikorretarako aplikazioak sortzeko ideiak deskribatzen dituzten proiekturik onenak aurkezten dituzten pertsona fisikoak, juridikoak edo haien elkarteak saritzea da deialdi honen xedea.

Bigarrena. Sariak.

  1. Sari bana emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideien bi proiektu onenei:

    1. Lehen saria egiaztapen-diploma eta 5.000 euro gordin izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.

    2. Bigarren saria egiaztapen-diploma eta 3.000 euro gordin izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.

  2. Saria jasotzea bateragarria izango da bestelako administrazio publikoek eta erakunde pribatuek ematen dituzten sariak jasotzearekin.

  3. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena izango dute sariek.

    Hirugarrena. Proiektuak.

  1. Proiektu guztiek, inskribatzen diren egunean, honako baldintza hau bete beharko dute:

    Datu irekien katalogo hauetakoren batetik ateratako datu multzo bat, gutxienez, erabili izana proiektua egiteko:

    Eusko Jaurlaritza (Open Data Euskadi): https://opendata.euskadi.eus

    Arabako Foru Aldundia (Araba Irekia): https://irekia.araba.eus/eu/open-data

    Bizkaiko Foru Aldundia (Bizkaia Open Data): https://www.opendatabizkaia.eus

    Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa Irekia): http://www.gipuzkoairekia.eus/eu/datu-irekien-katalogoa

    Bilboko Udala (Bilbao Open Data): https://www.bilbao.eus/opendata

    Donostiako Udala (Donostiako Udalaren datu irekiak): https://www.donostia.eus/datuirekiak

    Vitoria-Gasteizko Udala (Open Data Vitoria-Gasteiz): https://www.vitoria-gasteiz.org/opendata

  2. Proiektu bat aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek gehienez 2.000 hitzeko testu-dokumentu bat erantsiko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028504) eskuragarri dagoen sarien deialdian, parte hartzeko eskabide-inprimakian, beren proiektua ahalik eta argien azalduz.

  3. Bi proiektu onenetako bakoitzeko sari bat emango da, proiektua egiten parte hartu duten pertsonen kopurua edozein dela ere. Pertsona bakar batek hainbat proiektu aurkez ditzake, bakarka edo talde bateko partaide gisa.

  4. Proiektua landu duten pertsona fisiko zein juridikoek baimena ematen diote Eusko Jaurlaritzari proiektuaren egilea aipatzeko deialdi honekin zerikusia duen edozein hedapen-jardueratan, baina horrek ez du sortuko pertsona horien aldeko inolako eskubide ekonomikorik, eta, hala egokituz gero, ez du ekarriko ematen den saria ez den beste inolako onurarik.

    Laugarrena. Eskatzaileak.

    Pertsona fisikoek, pertsona juridikoek, pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteek (publikoak zein pribatuak), ondasun-erkidegoek edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizik, zeinek dirulaguntza honen xede diren proiektuak egin ditzaketen, nahiz eta nortasun juridikorik izan ez, hala ezartzen baitu Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 11 artikuluan. Era berean, eta aipatutako elkarteetarako, lege-testu bereko 11.3 artikuluan xedatutakoa beteko da.

    Hori gorabehera, administrazio publikoek eta horien sektore publikoetako erakundeek ezin izango dute parte hartu deialdi honetan.

    Bosgarrena. Eskakizunak eta betebeharrak.

  1. Eskabidea aurkezten duten egunean eta sarien emakida izapidetzeko behar den denbora guztian, proiektuak aurkezten dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek, edo horien elkarteetako kideek, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea zigor- edo administrazio-bidean, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.

    2. Sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor- edo administrazio-bidean zigortuta ez egotea.

    3. Berdintasun-plana indarrean izatea, Estatuko araudiaren arabera nahitaez eduki behar duten enpresei dagokienez.

    4. 50 langile baino gehiagoko enpresei dagokienez, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana egiaztatzea, Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.

    5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

    6. Itzuli beharreko dirulaguntzen ordainketa egina izatea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusten diren gainerako egoeraren batean ez egotea.

  2. Pertsona fisiko edo juridiko eskatzaileak edo eskatzaileek sarien deialdian parte hartzeko inprimakian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dute a), b), c), d) eta f) letrei dagozkien eskakizunak bete izana. Inprimakia egoitza elektronikoko helbide honetan eskura dezakete: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028504

  3. Laguntza kudeatzen duen organoak ofizioz egiaztatuko du e) letrako eskakizuna betetzen den, elkarreragingarritasun-zerbitzuaren bidez, eskatzaileak berariaz kontrakoa adierazi ezean.

  4. Saria ematen zaien pertsonen betebeharrak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluaren araberakoak izango dira, sarien izaera bereziaren arabera aplikagarria ez den guztian izan ezik.

    Seigarrena. Epaimahaia.

  1. Aurkeztutako proiektuak epaimahai batek baloratuko ditu. Honela osatuko da:

    Imanol Argüeso Epelde jauna, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren web-kudeatzailea; bera izango da buru.

    Diego David Álvarez Meaza jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritzako aholkularitza teknikoaren atalburua. Idazkari jardungo du.

    Andoni Martín Santamaría jauna, Arabako Kalkulu Guneko Eraldaketa Digitaleko Unitateko arduraduna; lehendakaria ez badago, haren ordezkoa izango da.

    Loreto Susperregui Zabalo andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Modernizazio Zerbitzuko goi-mailako teknikaria.

    Nora Folguera Martínez andrea, Vitoria-Gasteizko Udaleko Informazioaren Kudeaketako teknikaria.

    Estíbaliz Yagüe Zatón andrea, DonostiaTIKeko GIS eta datuen arduraduna.

    Ainhoa Franco García de Cortázar andrea, Bilboko Udaleko Zerbitzu Digitalen eta Open Dataren Azpisailaren arduraduna.

  2. Epaimahaiko kideren bat ezin bada epaimahaiburuak deitutako bilkuraren batera joan, beheko zerrendako pertsonetako batek ordeztuko du, zerrendako ordenari jarraituz:

    Pilar Pascual Castro andrea, EJIEko (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) teknikaria.

    Koldobike Uriarte Ruiz-Eguino andrea, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzako proiektu-arduraduna.

    Javier Aguirre Busteros jauna, Arabako Foru Aldundiko Zerbitzuen Zuzendaritzako Informatika Zerbitzuko burua.

    Javier Bikandi Irazabal jauna, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaria.

    Alejandro Lara Garatxana jauna, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko (EJIE) arduraduna.

  3. Proiektuak baloratzeko, epaimahaiak baremoa aplikatuko du, ondorengo oinarrian jasotako baldintzetan, eta sariak emateko proposamena aurkeztuko dio sariok emateko eskumena duen organoari.

  4. Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira.

  5. Epaimahaiko kide izateak eta epaimahaiaren bilkuretara joateak ez du inoiz ere eskubiderik emango ordainsari, bidaia-sari edo kalte-ordain gisa diru kopururik jasotzeko.

    Zazpigarrena. Baremoa.

  1. Epaimahaiak baloratu egingo ditu aurkeztutako proiektuak. Gehienez 20 puntu eman ahalko dizkie, honako baremo honen arabera:

    1. Balio publikoa eta soziala: baloratuko da zenbateraino sustatzen duen administrazio publikoen gardentasuna edo zenbateraino sortzen duen balio sozial eta publikoa, eta gizartearen ongizatean lagundu. 0 eta 3,5 puntu bitartean.

    2. Balio ekonomikoa: proiektutik abiatuta negozioa sortzeko edo errentagarritasun ekonomikoa lortzeko aukera. 0 eta 3 puntu bitartean.

    3. Izaera berritzailea: kontuan hartuko da proiektua disruptiboa edo ezezaguna den. Berrikuntzarik eragiten duen eta, horretarako, hobetzekotan, lehendik dauden elementuak aldatu; edo zerbitzuan guztiz berriak diren elementuak sartzen dituen. 0 eta 3 puntu bitartean.

    4. Bideragarritasuna: proiektutik abiatuta zerbitzu berri bat, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko erraztasuna. 0 eta 3 puntu bitartean.

    5. Baliagarritasuna: ebazten den arazoa zenbaterainokoa den eta hartzaile potentzialen kopurua hartuko dira aintzat. Arazoa zenbaterainokoa den baloratzeko, erabilitako datuen eskaria eta interesa hartuko dira kontuan, eta horri buruz egindako inkestak eta azterlanak hartuko dira kontuan. Adibidez, «Euskadiko Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzaren» «2. konpromisoaren» esparruan herritarrek hautatutako 27 datu-multzoak nabarmentzea (https://www.ogp.euskadi.eus/ogp-konpromisoak/-/open-data-euskadi-eta-linked-open-data/). Halaber, ebatzitako arazoaren garrantzia baloratzeko, kontuan hartuko da Garapen Jasangarriko Helbururen bat ebazten laguntzen duen. 0 eta 3 puntu bitartean.

    6. Kalitatea eta argitasuna: koherentzia- eta argitasun-maila ideia aurkeztu eta azaltzean, mezua ulerterraza izan dadin eta ordena logikoari jarrai diezaion. 0 eta 3 puntu bitartean.

    7. Publikoaren bozketa: Open Data Euskadiren webgunean eman ahal izango zaie botoa hautagaiei (https://opendata.euskadi.eus). Atal honetako puntuazioa honela kalkulatuko da: hautagaitza bakoitzak lortutako botoak zati boto gehien lortu duen hautagaitzak lortutako botoak. Horren emaitza izango da atal honetan lortutako puntuazioa. 0 eta 1,5 puntu bitartean.

  2. Saria lortzeko aukera izateko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira.

    Zortzigarrena. Prozedura.

  1. Prozedura osoan, pertsona fisiko eta juridiko orok bitarteko elektronikoak baliatu beharko ditu deialdi hau kudeatzen duen organoarekin komunikatzeko. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin bat etorriz, bitarteko elektronikoa ezarri da organo kudeatzailearekin komunikatzeko modu bakar gisa, baita prozeduran parte hartzen duten pertsona fisikoentzat ere, kontuan hartuta zelako gaitasun teknikoa izan behar duen lehiaketa honen xede den publikoak, ohituta egon behar baitu informazio-gizartearekin eta, zehatzago esanda, datu irekiekin.

  2. Deialdi honetako organo kudeatzailea Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza da.

  3. Pertsona fisikoek edo juridikoek bete behar duten eskabidearen inprimakia egoitza elektronikoko helbide honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028504

  4. Eskabidea aurkezten duen pertsona fisikoak sinatuko du eskabidea, edo dena delako pertsona juridikoaren edo elkartearen ordezkariak. Eskabidea ordezkari baten bidez izapidetuz gero, ordezkari hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  5. Zenbait pertsona fisikok edo juridikok edo denetarikoek batera aurkezten badute eskabidea, gainerako kideen ordezkari diharduenak bakarrik sinatuko du.

  6. Eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztuko dituzte eskabidea eta dokumentazioa, nahi duten moduan. Orobat, prozeduran zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legeak (azaroaren 24ko 10/1982 Legea) 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen duen moduan.

  7. Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla oinarri hauetan azaldutako baldintza eta betebehar guztiak.

  8. Eskabideak 20 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epez kanpo aurkeztutako eskabideak deialditik kanpo geratuko dira.

  9. Eskabidea aurkeztu osteko izapideak egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), hala pertsona juridikoei nola pertsona fisikoei dagokienez.

  10. Eskabidea izapidetzeko onar dadin aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela edo aurkeztutako dokumentuetan forma-akatsak daudela ikusiz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio pertsona fisiko edo juridiko interesdunari, edo dagokion elkartearen ordezkariari, akatsa zuzen dezan edo behar diren dokumentuak aurkez ditzan, eta jakinaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela; betiere, hartarako, aldez aurretik ebazpen bat emango da.

  11. Epaimahaiak aztertu egingo ditu aurkeztutako proiektuak, eta, bakoitzari baremoa aplikatu ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, erabaki dezan.

  12. Beharrezko bitartekoak jarriko dira proiektuak benetako erabiltzaileek eta Open Data Euskadiren webgunean (https://opendata.euskadi.eus) baliozkotuta daudenek bozkatzeko. Hala ere, anomaliaren bat azalduz gero, epaimahaiak eskubidea izango du emaitzak interpretatzeko eta iruzurrezko botoak ere kentzeko.

  13. Epaimahaiak aurkeztutako proiektuak aztertu aurretik, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, organo kudeatzaileak bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu behar dituen dokumentu guztiak, egiaztatzearren sarietarako aurkeztutako proiektuak aurkeztu dituzten pertsona fisiko edo juridikoek bosgarren oinarriko eskakizunak betetzen dituzten, baldin eta interesduna horren aurka azaltzen ez bada. Hala izanez gero, eskabide-inprimakian berariaz horretarako gaitutako laukia markatu beharko du interesdunak, eta horrela adieraziko du berariaz aurka dagoela; beraz, aurkakotasun horri loturiko dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

  14. Sarirako proposatutako pertsonak edo pertsonek uko egin badio edo badiote Administrazioak aurreko paragrafoan adierazitako egiaztapena egiteari eta horretarako behar den dokumentazioa aurkeztu ezean, edo egiaztatzen bada horietakoren batek ez dituela betetzen saria lortzeko eskakizunak, organo kudeatzaileak horren berri emango dio epaimahaiari, hautagaitza horiek saria emateko balorazio-prozesutik bazter ditzan.

  15. Epaimahaiak deialdia hutsik uzteko proposamena egingo du baldin eta aurkeztutako proiektuetako batek ere ez badu lortzen aurreko oinarrian azaldutako gutxieneko puntuazioa.

  16. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak ebazpena emango du sariak emateko edo deialdia hutsik uzteko; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta egoitza elektronikoan argitaratuko da ebazpena (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028504). Horretaz gain, ebazpen hori elektronikoki ere jakinarazi beharko da egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Aurrekoa gorabehera, deialdi honetako organo kudeatzaileak pertsona interesdunei jakinarazpenen abisuak igorri ahal izango dizkie SMS edo posta elektronikoko mezuen bidez, eskabide-inprimakian adierazitako telefono mugikorretara eta posta elektronikoko kontuetara. Abisu horiek inoiz ez dira jakinarazpentzat hartuko.

  17. Deialdia ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea ezin izango da 5 hilabetetik gorakoa izan, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori amaitu eta ebazpena jakinarazi ez bada, deialdia hutsik geratu dela ulertuko da.

  18. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak sariak emateko edo deialdia hutsik uzteko ematen duen ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio sail horretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Bederatzigarrena. Saria onartzea edo hari uko egitea.

  1. Sarirako izendatutako pertsonek 3 egun balioduneko epea izango dute, saria emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, berariaz adierazi ahal izateko sariari uko egiten diotela. Horrela eginez gero, ongien baloratutako hurrengo proiektuak aurkeztu dituzten pertsonei emango zaie saria. Horretarako, inprimaki bat izango dute eskuragarri egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  2. Ez bazaio sariari uko egiten aurreko paragrafoan adierazitako moduan, ulertuko da saridunak onartu egiten duela.

  3. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak ebazpena emango du, aditzera emango duena sariari uko egin zaiola eta ongien baloratutako hurrengo proiektuak aurkeztu dituzten pertsona fisiko edo juridikoei eman zaiela saria. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028504 helbidean argitaratuko da. Horretaz gain, ebazpen hori elektronikoki ere jakinarazi beharko da egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Saritutako pertsonek oinarri honetan xedatutakoaren arabera jardungo dute.

  4. Saritutako pertsona guztiek uko egiten badiote sariari, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak ebazpena emango du deialdia hutsik gelditu dela adierazteko. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1028504 helbidean argitaratuko da. Gainera, ebazpen hori deialdi honetan parte hartzen duten pertsona fisiko eta juridikoei ere jakinaraziko zaie, aurreko zenbakian adierazitako moduan.

    Hamargarrena. Sariak ematea.

  1. Sarituek Ekonomia eta Ogasun Saileko «Hirugarrenen Alta» zerbitzuan erregistratu beharko dituzte beren datuak, sari gisa lortutako zenbatekoa jaso ahal izateko. Egoitza elektronikoan dago eskuragarri, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  2. Sariak ekitaldi formal batean banatuko dira. Nahitaez bertaratu beharko da baloraziorik onena lortu duten proiektuak aurkeztu dituen pertsona fisikoa, edo pertsona juridikoaren edo taldearen ordezkaria. Ekitaldi horretan beren proiektuen aurkezpen laburra egingo dute. Deialdi honetako organo kudeatzaileak behar adina denbora lehenago jakinaraziko dizkie ekitaldia egiteko eguna, tokia eta ordua.

    Baldin eta, arrazoi justifikatuengatik, pertsona horietakoren bat ezin bada agertu sariak emateko ekitaldi formalera, hala jakinarazi beharko dio deialdi honetako organo kudeatzaileari astebete lehenago; ordezkoa izendatuko du, bere izenean saria jaso dezan, eta ordezko pertsona horren identifikazio-datuak organo kudeatzaileari jakinaraziko dizkio.

  3. Aurreko lerrokadan aipatutako pertsonaren bat edo hura ordezkatzeko izendatutako pertsona saria emateko ekitaldira ez joatea edo/eta bertaratuko dela ez baieztatzea sariari uko egitea dela ulertuko da. Halakoetan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeak ebazpena emango du, aditzera emango duena sariari uko egin zaiola eta ongien baloratutako hurrengo proiektua aurkeztu duen edo duten pertsonari edo pertsonei eman zaiola edo zaiela saria, eta aurreko oinarrian xedatutakoaren arabera jokatuko da.

    Hamaikagarrena. Datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa.

    Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Open Data Euskadi sariak.

    Arduraduna: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza.

    Helburua: Open Data Euskadi sarien deialdiak kudeatzea eta ebaztea.

    Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean misio bat egiteko edo tratamenduaren arduradunari aitortzen zaizkion ahalorde publikoak egikaritzeko.

    Hartzaileak: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak dituzu, bai eta informazio gehigarrian adierazten diren beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: Gure web-orrialdean begira dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren-erregistroa-tje/web01-aprat/eu/eu/contenidos/informacion/rat/eu_def/adjuntos/0951_eu.html

    Araudia: Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

    Datuen babesari buruzko informazio gehiago helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2022/ideiak/web01-tramite/eu/

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik