Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duen 2022ko maiatzaren 13ko Agindua aldatzekoa dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3096
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/10
  • Argitaratze-data: 2022/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 13ko Aginduaren testuan (2022ko ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 106. zk.). Hezkuntzako sailburuaren agindu horren bidez, Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/2426 (2/2) orrialdean, honela dio:

Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa.

Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 1.zikloa.

Familia: Informatika.

Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 1.zikloa.

Baina honela esan behar du:

Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa eta Kudeaketa.

"Administrazio-kudeaketa" erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Informatika eta komunikazioak.

"Web-aplikazioen garapena" goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Gaztelaniazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/2426 (2/2) orrialdean, honela dio:

Formación Profesional:

Familia Administración:

Ciclo Formativo de Grado Medio de Gestión Administrativa. Capacidad: 1 ciclo.

Familia Informática:

Ciclo Formativo de Grado Superior de Administración de Sistemas Informáticos. Capacidad: 1 ciclo.

Baina honela esan behar du:

Formación Profesional:

Familia: Administración y Gestión.

Ciclo Formativo de Grado Medio de "Gestión Administrativa". Capacidad: 1 ciclo.

Familia: Informática y Comunicaciones.

Ciclo Formativo de Grado Superior de "Desarrollo de Aplicaciones Web". Capacidad: 1 ciclo.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.