Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) CPEIPS «Sagrado Corazón» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3021
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/10
  • Argitaratze-data: 2022/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatuz, Bermeoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakiak: 014602 eta 48001427.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Sagrado Corazón».

Titularra: «Bilboko Gotzaitegia».

Helbidea: Matxitxako bidea, 4.

Udalerria: Bermeo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 8 unitate.

Unitate bat 0-1 urte bitarteko ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

4 unitate 1-2 urte bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

3 unitate 2-3 urte bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, 204 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostu.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 11 unitate, 330 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia: 5 gela ireki.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik