Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2022ko ediziorako deialdia egiteko dena, jarduera zientifikoa sustatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5412
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/08
  • Argitaratze-data: 2022/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko; dekretu hori urtarrilaren 11ko 4/2022 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez bitarteko elektrikoak erabiltzeko betebeharra arautzen baita ikerketa-arloko laguntzetarako eta sarietarako eskabideetan eta gainerako izapideetan.

Dekretu horren 1.3 artikuluan zehazten denez, Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deialdia urtero egingo da, Hezkuntzako sailburuaren agindu baten bidez. Agindu horrek honako hauek jasoko ditu: xedea eta hautagaiak aurkezteko epea inolaz ere ez, hilabete baino gutxiago.

Oinarritzat hartu da Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa.

Hori dela eta, honako hau

Agindu honen xedea da Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2022ko ediziorako deialdia egitea, Zientzia eta Teknologia modalitatean abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren bidez arautzen da sari hori.

Hautagaien aurkepena, honako estekan sartuta egin beharko da: https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/2022/euskadisaria-2022/web01-tramite/eu

Hautagaiak aurkezteko epea hilabete natural bat izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskatzaileen datu pertsonalak tratamendu-jarduera honetan tratatu eta sartuko dira: Laguntzak eta dirulaguntzak (ikerketarako). Informazio hau jasoko da:

Arduraduna: Ikerketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: ikerketarako finantzaketa eta bultzada.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.

Hartzaileak:

Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

Ekonomia eta Ogasun Saila.

Patente eta Marken Espainiako Bulegoa.

Eskubideak: eskatzaileek eskubidea dute datuak irispidean izateko eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsultagai dago helbide honetan: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-a2datuba/eu/

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan zehazten diren ondorioetarako, deialdi honetako sariak ebazteko baldintza izango da 2023. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan kreditu egokia eta nahikoa egotea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan aurreikusi ez diren alderdietarako, abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak xedatutakoa beteko da, bertan arautzen baita Ikerkuntzako Euskadi Saria, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)