Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Fundación para la Dinamización Social a través de la Promoción del Futbol Base en Getxo-Getxo Futbola Fundazioa izeneko Fundazioa eratzeko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko urriaren 25eko Aginduaren hutsak zuzentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5168
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/08
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2018ko urriaren 25ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Fundación para la Dinamización Social a través de la Promoción del Futbol Base en Getxo-Getxo Futbola Fundazioa izeneko fundazioa eratzeko agindua eman zuen. Akats bat antzeman da: Patronatuaren hasierako osaeran, kirol-klub bakoitzaren ordezkari diren pertsona fisikoak ez baitira sartu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1 artikuluak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11.1 j) artikuluak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari ematen diote espediente hau ebazteko eskumena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak honako hau xedatzen du:

Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Hutsegitea seigarren aurrekarian gertatu da, Fundazioaren Patronatuaren hasierako osaera ezartzerakoan. Osaera horretan ez dira sartu Patronatua osatzen duten kirol-kluben ordezkari diren pertsona fisikoak. Hori, gainera, 2018ko azaroaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, inskribatzeko agindu horrekin batera. Honako hau

Presidentea: «Club Deportivo Getxo».

Diruzaina: «Club Deportivo Galea».

Bokala: «Iturgitxi Club de Fútbol».

Bokala: «Sociedad Deportiva de Neguri».

Bokala: «Club Bizkerre».

Idazkari ez patronoa: Gorka Zabala Lasa jauna.

Honela esan behar du:

Presidentea: «Club Deportivo Getxo». Pertsona fisiko ordezkaria: José Ignacio Guerediaga Goicolea jauna.

Diruzaina: «Club Deportivo Galea». Pertsona fisiko ordezkaria: Julio García Otero jauna.

Bokala: «Iturgitxi Club de Fútbol». Pertsona fisiko ordezkaria: Miguel Ángel Pardo García jauna.

Bokala: «Sociedad Deportiva de Neguri». Pertsona fisiko ordezkaria: Juan Luis Bilbao Armas jauna.

Bokala: «Club Bizkerre». Pertsona fisiko ordezkaria: José María Bravo Feijo jauna.

Idazkari ez patronoa: Gorka Zabala Lasa jauna.

Zuzenketa horren ondoren, honako hauek osatuko dute Fundazioaren Patronatua:

Presidentea: «Club Deportivo Getxo». Pertsona fisiko ordezkaria: José Ignacio Guerediaga Goicolea jauna.

Diruzaina: «Club Deportivo Galea». Pertsona fisiko ordezkaria: Julio García Otero jauna.

Bokala: «Iturgitxi Club de Fútbol». Pertsona fisiko ordezkaria: Miguel Ángel Pardo García jauna.

Bokala: «Sociedad Deportiva de Neguri». Pertsona fisiko ordezkaria: Juan Luis Bilbao Armas jauna.

Bokala: «Club Bizkerre». Pertsona fisiko ordezkaria: José María Bravo Feijo jauna.

Idazkaria ez patronoa: Gorka Zabala Lasa jauna.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Aipatutako datan egindako Aginduan jasotako patronatuaren osaera zuzentzea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.