Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 3koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira agindu honetan egindako hutsak: Agindua, 2022ko martxoaren 11koa, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Azkoitiko udalerriko Floreagan babes ofizialeko (erregimen bereziko) 14 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 4949
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/03
  • Argitaratze-data: 2022/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko martxoaren 11ko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Azkoitiko udalerriko Floreagan babes ofizialeko (erregimen bereziko) 14 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari. Agindu hori 2022ko martxoaren 29an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (63. zk.). Hutsak atzeman dira aginduaren laugarren aurrekarian, eta aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu behar zaie.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

Azkoitiko udalerriko Floreagan babes ofizialeko (erregimen bereziko) 14 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko martxoaren 11ko Aginduaren laugarren aurrekaria zuzentzea, honela:

Hau dio:

Prozedura honen bitartez, alokairuan esleituko diren 14 etxebizitza horietatik, etxebizitza bat mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, hiru logelakoa da, eta 74,09 m2-ko azalera du. Gainerako 13 etxebizitzetatik, etxebizitza bat logela bakarrekoa da, eta 50,24 m2-ko azalera du; 5 etxebizitza bi logelakoak dira, eta 41,83 m2 eta 61,05 m2 bitarteko azalera dute; eta 7 etxebizitza hiru logelakoak dira, eta 58,94 m2 eta 78,22 m2 bitarteko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea errentamendua izango da. Etxebizitza hauek kupotan banatuko dira, laugarren ebazpenean ezartzen den bezala.

Baina hau esan behar du:

Prozedura honen bitartez, alokairuan esleituko diren 14 etxebizitza horietatik, etxebizitza bat mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, bi logelakoa da, eta 74,09 m2-ko azalera du. Gainerako 13 etxebizitzetatik, 4 etxebizitza logela bakarrekoak dira, eta 41,83 m2 eta 50,24 m2 bitarteko azalera dute; 5 etxebizitza bi logelakoak dira, eta 58,94 m2 eta 70 m2 bitarteko azalera dute; eta 4 etxebizitza hiru logelakoak dira, eta 67,27 m2 eta 78,22 m2 bitarteko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea errentamendua izango da. Etxebizitza horiek kupotan banatuko dira, laugarren ebazpen-zatian ezartzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 3a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.