Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko azaroaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtzin (Bizkaia) dagoen «Calasanz Lanbide Ikastegia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5327
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/11/17
- Argitaratze-data: 2022/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Calasanz Lanbide Ikastegia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren titularrak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 772/2014 Errege Dekretua, irailaren 12koa (urriaren 4ko BOE), Erradioterapia eta Dosimetria goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 59/2016 Dekretua, apirilaren 12koa (maiatzaren 6ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Erradioterapia eta dosimetria tituluari dagokion curriculuma; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakiak: 48007405 eta 014810.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Calasanz Lanbide Ikastegia».
Titularra: Calasanz Santurtzi, S.L.
Helbidea: Cuesta del Hospital Bajo 11.
Udalerria: Santurtzi.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
«Erradioterapia eta dosimetria» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
Merkataritza-jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Osasungintza.
Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Diagnosi-irudia eta medikuntza nuklearra, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Laborategi klinikoa eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Erradioterapia eta dosimetria, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Gizartea eta kultura zerbitzuak eta erkidegorako zerbitzuak.
Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504)
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.