Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko azaroaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2022. urteko Turismoko, Merkataritzako eta Kontsumoko Euskadi Sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5048
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/11
  • Argitaratze-data: 2022/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko irailaren 27ko Aginduaren (2022ko irailaren 30eko EHAA, 188. zk.) I. eranskineko 7. artikuluan, II. eranskineko 8. artikuluan eta III. eranskineko 8. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta agindu horren bidez arautzen dira Turismoko, Merkataritzako eta Kontsumoko Euskadi Sarien 2022. urteko deialdiaren oinarriak, eta horretarako izendatutako epaimahaiak emateko proposamena ezagutu ondoren, honako hau

Turismo-berrikuntzaren Euskadi Saria 10 langile arteko enpresentzat: Gastrolopithekus sukaldaritza-eskola.

Turismo-berrikuntzaren Euskadi Saria 10 langile baino gehiagoko enpresentzat: Puente Colgante Boutique Hotel.

Helburu arduratsu eta jasangarriaren Euskadi Saria: Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea.

Ibilbide profesionalaren Euskadi Saria: Maria Cristina San Sebastián hotela.

Bat etorriz 2022ko irailaren 27ko aipatu aginduaren I. eranskineko 8. artikuluan ezarritakoarekin, erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa jasoko dute hartarako deitutako ekitaldian.

Ibilbide profesionalari emandako Merkataritzako Euskadi Saria: Joyería Casa Munoa SL.

Euskal merkataritza-enpresentzako Euskadi Saria:

  1. 10 langile arte dituzten merkataritza-enpresei zuzendutako Euskadi Saria: Tostadero nossi be heladería.

  2. 10 langile baino gehiago dituzten merkataritza-enpresei zuzendutako Euskadi Saria: Eroski S. Coop.

    Ekintzailetzaren Euskadi Saria: Polos locos SL.

    Merkataritza Arloak Dinamizatzeko Euskadi Saria: Laudioko merkatari eta industrialari txikien elkartea (appil)

    Era berean, epaimahaiak, eta aparteko izaerarekin, erabaki du 2022ko ekitaldi honetarako aipamen berezia egitea honako enpresa hauei: Los encajeros, hijos y sucesores de Manuel Mendoza SA, bere ibilbide profesionalagatik; Gama bicicletas SL eta Hawaii-Gros beach. SL, garapen komertzialari eta enpresa-modernizazio eta -berrikuntzari laguntzeagatik; Princess court, ekintzailetza-lanagatik; eta Ness by Esti García, EAEn merkataritza-sektorea dinamizatzen egindako ekarpen garrantzitsuagatik.

    Bat etorriz 2022ko irailaren 27ko aipatu aginduaren I. eranskineko 8. artikuluan ezarritakoarekin, erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa jasoko dute hartarako deitutako ekitaldian.

Kontsumoko Euskadi Saria 1. kategorian: OMIC Erandio.

Kontsumoko Euskadi Saria 2. kategorian: Koopera.

Kontsumoko Euskadi Saria 3. kategorian: Eroski Consumer.

Bat etorriz 2022ko irailaren 27ko aipatu aginduaren I. eranskineko 8. artikuluan ezarritakoarekin, erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa jasoko dute, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrea; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.