Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abuztuaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko dirulaguntzetarako 2022ko deialdiaren oinarriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 3943
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/31
  • Argitaratze-data: 2022/09/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

FAOren arabera, bioekonomia hauxe da: baliabide biologikoak lotutako ezagutzak, zientzia, teknologia eta berrikuntza barne ekoitzi, erabili eta kontserbatzea, sektore ekonomiko guztiei informazioa, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak emateko, ekonomia jasangarri baterantz aurrera egiteko helburuarekin.

Europako Batzordeak aditzera eman duenez, «Europa ahalegin betean ari da, baliabideen erabileraren arloan ekonomia jasangarri eta efizientea lortzeko. Helburua da emisio urriko ekonomia berritzaileago bat lortzea, nekazaritza eta arrantza jasangarrirako premia eta guztientzat elikagaiak egotea eta industriak baliabide biologiko berriztagarriak modu jasangarrian erabiltzea ezkonduko dituena, biodibertsitatea eta ingurumen-babesa bermatzeaz bat». Hori guztia lortzeko, Europako Batzordeak Bioekonomia Estrategia eguneratu du, «Bioekonomia jasangarria Europarako: ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arteko lotura sendotzea helburu» izenekoa. Bertan, honako hiru alderdi hauei begiratzen dien ekintza-plan bat jasotzen da: bioekonomiarako teknologia berriak eta prozesuak garatzea, bioekonomiako sektoreetako merkatuak eta lehiakortasuna garatzea eta agintariei nahiz interesdun taldeei presio egitea, koordinatuta lan egin dezaten.

Bestalde, Europako politika ugarirekin bat dator, besteak beste, honako hauekin: i) Europako Itun Berdea, zeinaren arabera jatorri jasangarriko material berriztagarriek izugarri lagunduko baitute klima-arloan neutroa izango den ekonomiarako trantsizioan. Halaber, bioekonomia jasangarria garatzeko inbertsioak sustatu behar dira; ii) Europa garbi eta lehiakorragoa lortzeko ekonomia zirkularraren aldeko 2020ko ekintza-plan eguneratua, zeinak nabarmentzen baitu Batzordeak industria-sektorearen zirkulartasuna handitzeari bide emango diola hainbat ekintzaren bidez (hala nola, oinarri biologiko zirkular eta jasangarria duen sektoreari lagunduta).

Halaber, garapen jasangarrirako 2030 Agenda eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Alderdien Konferentzian hartutako erabakiak (COP21) dira nazioarteko komunitateak erronka horiei emandako erantzuna.

Bioekonomiak inbertsio publikoaren eta pribatuaren etengabeko babesa behar du, gero eta handiagoa, eta lagundu behar du eskualde, nazio, Europa eta munduko ikerketa- eta berrikuntza-ahaleginen artean koherentzia handiagoa egon dadin.

Euskal Autonomia Erkidegoak bere egiten du erabat planteamendu hori, jakin bai baitaki petrolioaren osteko arorako trantsizioa bizkortu, ekonomia zirkularrera hurbiltzea bultzatu eta lehengai berriztagarriak eta baliabide endogenoak erabiltzerantz azkar orientatu beharra dagoela.

Ekonomia lehiakorra ez da aski. Orainak gaur egun nagusi diren ekoizpen-ereduen aldaketa sakona eskatzen du.

  1. legegintzaldiko gobernu-programak gai horrekin lotura zuzena duten hainbat konpromiso jasotzen ditu. Bada, konpromiso horien artean dago 31. konpromisoa, «Euskadi Europa hegoaldeko bioekonomiako interesgune bihurtzea», elikadurari eta landa- eta kostalde-garapenari buruzko 4. jarduketa-arloaren barruan. Bioekonomia zirkularreranzko trantsizioak lotura estu-estua dauka, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko estrategia ugarirekin, tartean, hauekin: 2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia, 2030erako Ekonomia Zirkularraren Aldeko Estrategia, Egurraren Sektoreko Plan Estrategikoa, 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa eta, azkenik, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana.

    Agindu honen bidez iragarritako laguntzak jasota daude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021-2023 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Plan estrategiko hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartu zen (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023rako dirulaguntzen plan estrategikoa onartzekoa), eta Eusko Jaurlaritzaren «www.euskadi.eus» webgunean argitaratuta dago, sailari buruzko eremuan, «Planak eta proiektuak» atalean.

    Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) eta Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) bidez (barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk bereizten ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta), estatu kideek laguntza jakin batzuk estatu-laguntza gisa emateko baldintzak eta betekizunak zehazten dira. Era berean, bere araubideari lotuz gero, Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita daudela eta barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen direla ezartzen da.

    Erregelamendu horietan jasotzen diren laguntzak merkatu erkidearekin bateragarriak direla ulertzen da, eta, beraz, ez dute Europar Batasunaren baimenik behar, baldin eta estatu kideek erregelamendu horietan ezarritakoa errespetatu eta betetzen badute laguntzak arautu eta esleitzean. Erregelamendu horretan xedatutakoaren barruan sartzen dira agindu honetako laguntzak.

    Aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 2021eko abenduaren 23ko 11/2022 Legeak baimendutako kredituen arabera, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari dagokionez indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du.

    Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute), honako hau

Onestea Euskal Autonomia Erkidegoan bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko laguntzen 2022rako deialdiaren oinarriak (agindu honen eranskinean jasota daude).

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita bi hileko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 31.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. oinarria. Laguntzen xedea eta izaera.

  1. Agindu honek bioekonomiaren zenbait eremutan proiektu pilotu berritzaileak eta frogantza-proiektuak egin daitezen sustatu eta bultzatzeko laguntzak deitzea du xede.

  2. Agindu honen babespean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

  3. Dirulaguntzen programa hau gauzatu eta ebazterakoan, publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete beharko dira.

  4. Laguntza hauek lehiaketa-prozeduraren arabera esleituko dira, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

  5. Proiektu pilotuak egiteko laguntzei Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB) aplikatu beharko zaie; alegia, «minimis» laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa. Araubide honetan, 200.000 euroko gehieneko laguntza emango dio estatu kide batek enpresa bakar bati hiru zergalditako edozein alditan.

  6. Frogantza-proiektuak garatzeko laguntzek jakinarazi beharretik salbuetsita dauden laguntzen tratamendu bera izango dute, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 EB Erregelamenduaren indarrez, zeinak merkatu erkidearekin bateragarri diren zenbait kategoria bereizten baititu, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (kategorien araberako salbuespenen erregelamendu orokorra) (EBAO L187, 2014-06-26). Laguntza hauek aipatutako erregelamenduaren 29. artikuluari heltzen diote; «Prozesuen eta antolaketaren arloko berrikuntzarako laguntzak».

  7. Zehaztutako proiektu motaren baterako ezarritako aurrekontu-baliabideak agortzen ez badira, beste proiektu mota baten aurrekontu-beharrei erantzuteko erabili ahal izango dira, agindu honen 6. oinarrian aurreikusitako oinarri arautzaileen zenbatekoak aldatu ondoren. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

  1. oinarria. Definizioak.

    Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

    Bioekonomia: giza edo animalien kontsumorako ez diren jatorri biologikoko baliabide berriztagarriak bioproduktu, bioenergia eta/edo biozerbitzu bihurtzea, eta haien balio erantsia handitzea.

    Proiektu pilotua: metodo edo ideia bat edo teknologia- edo ezagutza-transferentzia bat ezartzea, sarritan laburtuta edo zati batean, dena delako kontzeptua edo teoria ustia daitekeela egiaztatzeko. Proiektu pilotuek balio-kateak aktibatzeko behar diren teknologien eta kontzeptu espezifikoen garapenari begiratzen diote, eta instalazio esperimentaletan frogatzen dituzte printzipioak. Proiektuan, teknologia txertatzeari loturiko zereginak edo eskala txikiko prototipo bat laborategian edo ingurune simulatu batean probatzea edo baliozkotzea. Proiektu pilotua denbora-ahalegin mugatua duen proiektu esperimentala da, eta, bertan, lehendik bazeuden ezagutzak eta teknikak zientziaren, teknologiaren eta enpresaren arlokoak edo bestelakoak eskuratzen, uztartzen, konfiguratzen eta erabiltzen dira, funtzionamendu-baldintzak irudikatzen dituen ingurune batean produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak lortzeko asmoz; betiere, funtsean finkatuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuei hobekuntza tekniko berriak gehitzea bada egiazko helburua.

    Frogantza-proiektua: teknologia, produktu, prozesu, zerbitzu edo soluzio baten bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eragiketa-ingurune batean baliozkotzea. Frogantza-eskalako ekoizpen-instalazio bat ezarri beharko da, izan berria, izan lehendik dagoen bat (nabarmen aldatuta) edo lehendik dauden frogantza-instalazioa. Balio-kate baten eta horren negozio-ereduaren urrats kritiko guztien errendimendua eta fidagarritasuna frogatzeko azken urrats ez-komertziala dira jarduerok; hala, proiektuaren emaitzatik abiatuta, lehenengo unitate komertziala diseinatzen da, errendimendua bermatuta.

    Enpresa: jarduera ekonomiko bat garatzen duen erakundea, bere forma juridikoa edozein dela ere. Bereziki, enpresatzat hartzen dira banakako edo familiako eskulangintzan edo beste jarduera batzuetan aritzen direnak, pertsonen sozietateak eta erregulartasunez jarduera ekonomiko batean aritzen diren elkarteak.

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) eragileak ere sartzen dira definizio honetan.

    Krisian dagoen enpresa: halakotzat hartzen da Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18. zenbakian jasotzen diren egoeraren batean gutxienez dagoen enpresa.

    Berrikuntza (bioekonomian): produktu (ondasun edo zerbitzu) berri bat edo nabarmen hobetua sartzea. Ez da proiektu berritzailetzat hartzen, baldin eta ezagutza sortzeak ezagutza ezartzeak baino pisu handiagoa badauka.

    Izaera eraldatzailea: proiektuak izaera eraldatzailea du ekoizpen-prozesu batean, balio-kate batean edo gizarte-, ekonomia- edo ingurumen-ingurunean aldaketa positibo bat egiten badu, eta aldaketa horri esker, proiektua egin gabe gainditu ezin diren oztopoak gaindi badaitezke.

    Teknologia-transferentzia: prozesu bat, zeinaren bidez abileziak, ezagutza, teknologiak, fabrikazio-metodoak, fabrikazio-laginak eta instalazioak transferitzen baitira hainbat eragileren, erakunderen eta organismoren artean, aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak are erabiltzaile kopuru handiagorentzat irisgarriak direla bermatzeko, eta horrela, teknologia horiek produktu berrietan are gehiago garatu eta ustiatu ahal izan ditzaten, eta balioa, prozesuak, aplikazioak, materialak edo zerbitzuak sortu.

    Bioproduktua: biomasatik lortutako produktuak dira, tresna fisikoak, kimikoak, biokimikoak edo biologikoak erabiliz lortutakoak. Produktu horiek prestazio espektro zabala eskaintzen digute, zeinak, luzaro, jatorri ez-biologikoko lehengaien sintesi kimikoaren bidez artifizialki lortutako produktuek ematen zituzten.

    Bioenergia: biomasaren ondoriozko energia berriztagarri mota bat da; energia fosila ordezteko gai da, eta garraiorako erregaiak, beroa, elektrizitatea eta produktuak sortzeko erabil daiteke.

    Biozerbitzua: bezeroen behar jakin bat asetzera bideratutako ekintzen edo jardueren multzoa, bioekonomiaren esparruan produktu immaterial eta pertsonalizatu bat eskainiz.

  2. oinarria. Laguntza-lerroak.

    Laguntza hauek emango dira agindu honetako 1. oinarriko xedea lortzeko:

  1. Jarduera bioekonomikoen proiektu pilotuak garatzeko laguntzak.

    Honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat: balio-kate berriak sortzeko proiektu pilotuak egitea; baldin eta, balio-kate horiek giza edo animalien kontsumorako ez diren jatorri biologikoko baliabide berriztagarriak bioproduktu, bioenergia eta/edo biozerbitzu bihurtzean oinarritzen badira, eta balio erantsia handitzea badakarte.

    Ez dira diruz laguntzeko modukotzat hartuko nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, akuikultura eta basogintzarekin pareka daitezkeen zereginak eta ekintzak.

    Proiektuetako jarduerak lehiaren aurreko garapenaren lehen etapetan aurrera egitera bideratuta egongo dira.

  2. Jarduera bioekonomikoen frogantza-proiektuak garatzeko laguntzak.

    Diruz lagundu ahal izango dira balio-kate berriak sortzeko frogantza-proiektuak egitea; baldin eta, balio-kate horiek giza edo animalien kontsumorako ez diren jatorri biologikoko baliabide berriztagarriak bioproduktu, bioenergia eta/edo biozerbitzu bihurtzean oinarritzen badira, eta balio erantsia handitzea badakarte.

    Ez dira diruz laguntzeko modukotzat hartuko nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, akuikultura eta basogintzarekin pareka daitezkeen jarduerak.

  1. oinarria. Onuradunak.

    Honako hauek izan daitezke agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradun:

  1. Pertsona fisikoak edo juridikoak, haien forma juridikoa edozein izanik ere, eta agindu honetan ematen den enpresaren definizioaren arabera, honela sailkatuko dira:

    Enpresa txiki eta ertainak, Batzordeak enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera (C (2003) 1422).

    Enpresa handiak, alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

  2. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32.m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

  1. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

  1. Hauek izango dira diruz lagundu ahalko diren kostuak proiektu pilotuak eta frogantza-proiektuak garatzeko laguntzetan:

    1. Langileen kostuak: ikertzaileen, teknikarien eta gainerako laguntzaileen kostuak, proiektuan aritzen diren neurrian, betiere gastu hautagarrien % 60ko muga dutela.

    2. Zeharkako kostuak: diruz lagun daitezkeen langileen kostuen % 15eko tasa finkoa.

    3. Tresnen eta materialen kostuak, proiektuaren iraupenaren araberako amortizazioa aplikatuta, gastu hautagarrien % 30eko mugarekin.

    4. Eraikinen kostuak, lursailak kanpo utzita, proiektuak iraun bitarteko amortizazioa aplikatuta, gastu hautagarrien % 30eko muga dagoela.

    5. Proiektu pilotua edo frogantza-proiektua egitearen berezko eta ondoriozko kostuak: azterlanen, materialen, horniduren eta bidaien kostuak, proiektua gauzatzetik zuzenean eratortzen badira. Proiektu pilotuetan gastu hauek ez dira kontuan hartuko: Lehengaiak ezaugarritzea, bideragarritasun-azterlanak, bizi-zikloaren azterketak, karbono-aztarna eta antzekoak kalkulatzekoak, eskalagarritasun-kostuak kalkulatzea eta kostuak beraiek, merkatu-azterketak, eta produktuen komunikazio, difusio eta marketin arloko gastuak.

    6. Kontratu-ikerketei, jakintza teknikoei eta kanpo-iturrien lizentzia bidez erositako edo lorturiko patenteei dagozkien kostuak, betiere eragiketa erabateko lehiako baldintzetan egin bada, baita aholkularitza-kostuak eta ikerketa-jarduerari soilik bideratutako zerbitzu baliokideen kostuak ere.

    7. Komunikazio- eta dibulgazio-jardueren kostuak: aurrekontu osoaren % 5 izango dira gehienez.

    8. Proiektua prestatzeko gastuak onartuko dira, proiektuaren kostu osoaren % 5eko mugarekin.

  2. Aurreko apartatuan zehazten diren kostu diruz lagungarriei dagokienez, hauek izango dira gastuen egozpena eta horren mugak:

    1. ZTBESeko eragile bakoitzaren azpikontratazio-gastuak ez dira izango diruz lagundu daitezkeen proiektuaren kostu guztien % 30 baino handiagoak, eta agindu honen 9. oinarrian ezarritako mugen mende egongo da.

  3. Agindu hau argitaratzen den urteko urtarrilaren 1etik aurrera laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako kostu guztiak onartuko dira.

  4. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta, zerbitzuon ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago aski erakunderik haiek egin, eman edo entregatzeko, edo salbu eta dirulaguntzaren aurretik egin bada gastua. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautaketa edo merkatuan zerbitzua eman dezaketen erakundeen kopuru nahikorik ez dagoela zehazten duen txostena aurkeztu beharko da dirulaguntzaren eskabidean, azpikontratazio hori baloratu dadin nahi izanez gero; bestela, justifikazioan aurkeztu beharko da, efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera, eta hautatutakoa memoria batean berariaz justifikatu beharko da, proposamen ekonomiko onena hautatu ezean. Eskatzaileak aurkeztutako diruz laguntzeko moduko gastuen zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.

    Efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko onena ez bada. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntzaren eskabidearekin batera.

  1. oinarria. Finantzaketa.

    3.100.000 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

    1. Proiektu pilotuak garatzeko, 2.703.926 euro erabiliko dira. 523.341 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.180.585 euro 2023rako konpromiso-kredituari.

    2. Jarduera bioekonomikoak abiarazteko frogantza-proiektuetarako, berriz, 396.074 euro erabiliko dira. 76.659 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 319.415 euro 2023rako konpromiso-kredituari.

      1. Aurrekontuko ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntzaren zenbateko osoak ezin izango du gainditu aipatu kopuruak, ez eta, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuaren aldaketak onartzen badira, eguneratze horien ondoriozkoa ere. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

      2. Ekitaldi honetako ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntza horiek; nolanahi ere, ekitaldiko aurrekontuaren itxierari aplikatu beharreko arauak bete beharko dira.

  2. oinarria. Eskakizun orokorrak.

    Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betekizunak bete behar dira. Betekizun horiek Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betekizunak jasotzen dituzte, eta honako hauek dira:

  1. Eskatzailearenak:

  1. Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

  2. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

  3. Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez egotea krisian den enpresatzat hartuta, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

  4. Inbertsioak ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak bete ditzala Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 10/2021 Lege Orokorra, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena).

  5. Egunean egotea itzulketa- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez, EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

  6. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legean zehaztutakoari jarraikiz.

  7. Konkurtso-deklaraziorik eskatuta ez izatea, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian desgaikuntzarako ezarritako aldia amaitu gabe.

  8. Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  9. Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

  10. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan ezarritako baldintzetan. Horrez gain, ez egotea hauetan aurreikusitako kasuren batean: Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legea.

  11. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

  12. Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez etetea ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.

  13. Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

  1. Proiektu pilotuarenak:

  1. Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

  2. Proiektu pilotuan inbertsioak egonez gero, ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa).

  3. Ekonomia-, energia- eta ingurumen-arloko bideragarritasuna edukitzea.

  1. Frogantza-proiektuarenak:

  1. Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

  2. Proiektu pilotuan inbertsioak egonez gero, ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa, eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena).

  3. Aurretik proiektu pilotu bat egin izana, baldin eta proiektu horren emaitzak baldintza esperimental edo simulatuetan proposatu den soluzioaren bideragarritasun teknikoa frogatu badu.

  4. Jardueraren negozio-plana edukitzea; bertan, merkatuaren azterketa, negozio-ereduaren deskribapena, finantza-plana eta plan hori epe labur eta ertainean garatzeko estrategia jaso behar dira.

  1. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, oinarri honen 8. paragrafoan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

  2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluari jarraikiz, pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, bai eta ondorengo izapideak egin ere. Pertsona fisikoek hala aurrez aurre nola elektronikoki aurkez ditzakete eskabideak:

    Bide presentziala: Eskabideak Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan aurkeztuko dira, aldez aurretik Zuzenean zerbitzuan hitzordua eskatuta (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean) edo aldez aurreko hitzorduak eskatzeko edo ezeztatzeko berariazko telefono-zenbakira hots eginda: 945 01 90 00.

    Bide elektronikoa: Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dira eskabideak, eredu normalizatuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

  3. Eskabidearen ondorengo izapideak elektronikoki egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora sartu beharko da, «Nire karpeta» atalera:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1083702

  5. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ahalordeen erregistro elektronikoaren bitartez:

    https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  6. Oinarri hauen eranskin gisa argitaratuta dago laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia (ikus eredua II. eranskinean).

  7. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Merkataritzako Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria, eskatzailea Kapital Sozietateei buruzko Legeak araututako pertsona juridiko bat bada; beste legedi bati atxikitako pertsona juridiko bat bada, berariazko legeria erregulatzailearen arabera erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen agiria.

    2. Memoria bat, honako hauek jasoko dituena (ikus eredua III. eranskinean):

    1. Proiektu pilotuak.

      Proiektua identifikatzea.

      Proiektuaren deskribapen laburra.

      Proiektuak zer helburu bete nahi dituen.

      Proiektuaren lankidetzaren aurkezpena.

      Azken aurrerapenen azterketa.

      Proiektuaren garapena, deskribapen xehatua.

      Faseak.

      Zereginak.

      Ekintzak.

      Adierazleak eta egiaztatze-iturriak.

      Proiektuaren ezaugarriak.

      Proiektuaren berritasun-maila.

      Emaitzen aplikagarritasuna.

      Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunean zer eragin duen.

      Komunikazioa.

      Erabilitako teknologiak eta teknologia eta ezagutza transferitzeko formulak.

      Proiektuaren helburuak bioekonomiaren arloko estatuko eta nazioarteko politiken eta estrategien helburuen ildo beretik joatea.

      Proiektua betetzeko epea eta kronograma.

      Aurrekontu xehakatua.

    2. Frogantza-proiektuak.

      Proiektua identifikatzea.

      Proiektuaren deskribapen laburra.

      Proiektuak zer helburu bete nahi dituen.

      Proiektuaren lankidetzaren aurkezpena.

      Azken aurrerapenen azterketa.

      Proiektuaren garapena, deskribapen xehatua.

      Faseak.

      Zereginak.

      Ekintzak.

      Adierazleak eta egiaztatze-iturriak.

      Proiektuaren ezaugarriak.

      Proiektuaren berritasun-maila.

      Emaitzen aplikagarritasuna.

      Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunean zer eragin duen.

      Komunikazioa.

      Erabilitako teknologiak eta teknologia eta ezagutza transferitzeko formulak.

      Proiektuaren helburuak bioekonomiaren arloko estatuko eta nazioarteko politiken eta estrategien helburuen ildo beretik joatea.

      Aurretik garatutako proiektu pilotuen deskribapena (frogantza-proiektuei dagokienez besterik ez).

      Jarduera bioekonomikoaren negozio-plana (frogantza-proiektuei dagokienez besterik ez).

      Proiektua betetzeko epea eta kronograma.

      Aurrekontu xehakatua.

    3. Memoria III. eranskinean aurkeztutako txantiloiaren arabera egingo da, eta memoria horretan aurkeztutako informazioa kontuan hartuta egingo da proiektuen balorazioa.

      Memoriari informazio osagarria gehitu ahal izango zaio, proiektuaren sustatzaileek proiektua hobeto azaltzeko egokitzat jotzen badute, baina informazio hori ez da proiektuak baloratzeko erabiliko.

      Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak Agindu honetako betekizun guztiak betetzen dituela, aurkezten dituen agiri guztiak egiazkoak direla eta 7.1 oinarrian 4. apartatutik 12. apartatura bitartean ezarritako betekizunak betetzen dituela adierazteko. Gainera, 4. eta 5. apartatuetako eta 8.etik 12.era bitarteko apartatuetako betekizunei dagokienez, adieraziko du hori egiaztatzen duen dokumentazioa baduela eta Administrazioaren esku jarriko duela horrela eskatzen zaionean.

    4. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeei eta ondasun-erkidegoei dagokienez, kide guztiek sinatutako agiri bat, non izendatzen baita, batetik, ordezkari edo ahaldun bakarra, taldeari onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahiko dituena, eta, bestetik, funtsen hartzaile izango den kide bat, elkarteko gainerako kideen artean funtsok banatuko dituena.

    5. Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta aurtengo zerga-ekitaldian jaso edo eskatu diren bestelako «minimis» laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, izan eskabide honi loturiko proiektu bererako, izan beste baterako. Jaso edo eskatu badira, jatorria, zenbatekoa eta helmuga.

    6. Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

  8. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak horren aurka egin dezake, modu arrazoituan betiere, eta, kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  9. Agindu honen 8. paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, agiri horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan aurkeztu diren eta zein unetan aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

  10. Laguntza-eskabidea, eskatzen den dokumentazioarekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  11. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 23.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  12. Enpresa txiki eta ertainek (ETE) izaera hori egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:

    1. Pertsona fisikoentzat: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskaera aurkeztu aurreko ekitaldikoa.

    2. Pertsona juridikoentzat: sozietateen gaineko zergaren kopia bat, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldikoa.

      Agiriekin batera, dokumentazioak erakusten duen egoera aldatu ez dela dioen adierazpena.

  13. Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

    Agindu honen 4. oinarriaren 2. paragrafoan zehaztutako onuradunen kasuan, proiektuan parte hartzen duten enpresa edo erakunde bakoitzari buruzkoak izango dira oinarri honen 8. apartatuan adierazitako agiri horiek.

  1. oinarria. Azpikontratazioa.

  1. Diruz lagundutako jardueraren exekuzio osoa edo partziala hirugarrenei azpikontratatu ahal izango die onuradunak, baldin eta hirugarren horiek ez badira onuradun. Proiektua gauzatzeko kontratua diruz lagunduko den jardueraren % 60koa izan daiteke. Azpikontratatutako pertsona fisikoaren edo juridikoaren izen zehatza proiektuaren gastuak justifikatzerakoan zehaztu ahal izango da, eta, beraz, ez da beharrezkoa izango eskabidea aurkezteko unean hori egitea. Gauza bera aplikatuko zaio gutxienez 3 eskaintza aurkezteari.

  2. Baldin eta hirugarrenei azpikontratatutako jardueraren zenbatekoak dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 gainditzen badu, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa izanik, idatzizko kontratua egin beharko da, zeina Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak baimendu beharko baitu kontratua formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.

    Kontratua formalizatzeko baimen-eskabidea laguntza-eskabidearekin batera aurkeztuko da.

    Baimentze- edo ukatze-ebazpena, aldiz, aurkezten den egunetik bi hileko epean emango eta jakinaraziko da; epe hori igarota, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabidea baietsi dela ulertu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera. Prozedurako ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Kontratua ezin izango da zatikatu kontratuaren zenbatekoa murriztu eta 2. apartatuko betekizunak bete beharrik ez izateko helburuz.

  4. Kontratistek onuradunaren aurrean baino ez dute betebeharrik izango, eta onuradunari dagokio diruz lagundutako jarduera ondo gauzatzeko erantzukizun osoa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrean.

  5. Aurreko apartatuan jasotakoa betetzeko, onuradunen erantzukizuna da diruz lagunduko den jarduera itundua gauzatzean agindu honetan ezarritako mugak errespetatzen direla zaintzea, diruz lagundutako gastuen izaera eta zenbatekoari dagokionez; kontratistek, aldiz, agindu honen 15. oinarriaren 7. apartatuan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

  6. Onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren exekuzio osoa edo partziala honako hauekin hitzartu:

    7. oinarrian ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

    1. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

    2. Bitartekari edo aholkulariak, baldin eta horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin gisa definitzen badira, non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

    3. Onuradunarekin loturaren bat duten pertsona fisiko edo juridikoak, hauek gertatzen direnean izan ezik:

      1. Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.

      2. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana. Azpikontratatu ahal izateko eskaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren aurrean aurkeztuko da, azpikontratazioa egin aurretik. Eskaerarekin batera, lotutako pertsonarekin azpikontratazioa egitea aholkatzen duten arrazoiak justifikatzeko memoria erantsiko da. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, eskaera egin zenetik gehienez ere hilabeteko epean, ebazpena emango du, eskatutako baimena emateko edo ukatzeko.

        Pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin lotura dagoela joko da uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsitako Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako zirkunstantziaren bat betetzen bada.

    4. Deialdi eta programa honetan laguntza eskatu duten, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisiko edo juridikoak.

      1. oinarria. Balorazio-irizpideak.

        Proiektuak agindu honetan bioekonomiari eta berrikuntzari buruz emandako definizioak edo 7. oinarrian zehaztutakoa bete ezean, proiektua ez da baloratuko.

        Proiektuak baloratzeko, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak izango dira kontuan:

        1. Proiektu pilotuetan.

          Lankidetzaren osaera eta ezagutza (9 puntu, gehienez).

          Proiektuaren berrikuntza-maila (12 puntu, gehienez).

          Emaitzen aplikagarritasuna (14 puntu, gehienez).

          Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunean zer eragin duen (10 puntu, gehienez).

          Komunikazioa (3 puntu, gehienez).

          Memoriaren kalitate zientifiko-teknikoa (20 puntu, gehienez).

          Erabilitako teknologiak eta teknologia eta ezagutza transferitzeko formulak (20 puntu, gehienez).

          Proiektu estrategikoa, estatuko eta nazioarteko politikekin eta estrategiekin bat datorrelako (4 puntu, gehienez).

          Lehentasunezko jarduera-eremu batean garatutako proiektua (2 puntu).

          Balio-kateko hainbat katebegitako enpresak lankidetzan aritzea (6 puntu, gehienez).

          Proiektuaren balorazioan ZTBESeko eragile baten azpikontratazioa kontuan hartu ahal izateko, haren izena zehaztu beharko da eskabidea aurkezteko unean. Era berean, zenbatekoa dela-eta hiru hornitzaileren eskaintzak gutxienez eskatu behar badira obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, eskabidea aurkezteko unean aurkeztu beharko dira eskaintzak, eta, proiektua baloratzeko, EBBaren kolaboratzaileak edo ZTBESeko eragileak badira baino ez dira kontuan hartuko 3 eskaintzak.

        2. Frogantza-proiektuetan.

          Lankidetzaren osaera eta ezagutza (9 puntu, gehienez).

          Proiektuaren berrikuntza-maila (12 puntu, gehienez).

          Emaitzen aplikagarritasuna (14 puntu, gehienez).

          Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunean zer eragin duen (10 puntu, gehienez).

          Komunikazioa (3 puntu, gehienez).

          Memoriaren kalitate zientifiko-teknikoa (20 puntu, gehienez).

          Jarduera bioekonomikoaren negozio-planaren kalitatea (18 puntu, gehienez).

          Erabilitako teknologiak eta teknologia eta ezagutza transferitzeko formulak (20 puntu, gehienez).

          Proiektu estrategikoa, estatuko eta nazioarteko politikekin eta estrategiekin bat datorrelako (4 puntu, gehienez).

          Lehentasunezko jarduera-eremu batean garatutako proiektua (2 puntu).

          Balio-kateko hainbat katebegitako enpresak lankidetzan aritzea (6 puntu, gehienez).

          Proiektuaren balorazioan ZTBESeko eragile baten azpikontratazioa kontuan hartu ahal izateko, haren izena zehaztu beharko da eskabidea aurkezteko unean. Era berean, zenbatekoa dela-eta hiru hornitzaileren eskaintzak gutxienez eskatu behar badira obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, eskabidea aurkezteko unean aurkeztu beharko dira eskaintzak, eta, proiektua baloratzeko, EBBaren kolaboratzaileak edo ZTBESeko eragileak badira baino ez dira kontuan hartuko 3 eskaintzak.

      2. oinarria. Laguntzen kudeaketa.

      1. Gai honetarako sortutako balorazio-batzordeari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea, bai eta emakida-proposamenak prestatzea ere.

        Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izango du agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

      2. Balorazio Batzordeko burua Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna izango da. Batzordekideak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat zeinak idazkari-lanak egingo baititu eta HAZI Fundazioko ordezkari bat izango dira. Balorazio Batzordearen osaeran, gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen presentzia orekatua bermatuko da, alde batera utzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa izatea.

      3. HAZI fundazioa (HAZI) entitate laguntzailea izango da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 12. eta 13. artikuluetan, arau horren 16. artikuluko oinarrizko xedapenetan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53.1 eta 53.2 artikuluetan ezarritako baldintzetan.

        Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzuen zuzendariak lanak, zerbitzuak eta haren helburu sozialari loturiko edozein jarduketa utzi ahal izango du HAZIren gain, betiere administrazio-ahalak betetzea ez badakar berekin, eta gainera, agindutako lanak eta zerbitzuak gauzatzeko behar diren jarraibideak alde bakarretik finkatu ahalko ditu, deialdi honetara aurkez daitezkeen proiektuen espezifikotasuna dela eta. HAZI administrazio honen bitarteko propioa denez, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 32. artikuluaren arabera gauzatuko da funtzioen esleipena, dagokion enkarguaren bidez.

        HAZIk honako eginkizun hauek egingo ditu:

        1. Aurkeztutako proiektuen eskabideak hasiera batean ebaluatzea, aurkeztutako dokumentazioa gainbegiratuz; hala badagokio, zerbait zuzentzea proposatuko dio organo kudeatzaileari.

        2. Eskatzaileek laguntzak eskuratu ahal izateko ezarri diren baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatzea.

        3. Aurkeztu diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Ezarritako ebaluazio-organoari laguntza ematea eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialetan, ezarrita dauden irizpideen arabera.

        4. Entitate onuradunei laguntzak ordaindu aurretik diruz lagundutako ekintzak egin izana eta ekintzen kostua ziurtatzen dituzten agiriak egiaztatzea.

        5. Dirulaguntzaren xedea den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela egiaztatzea, eta dagokion jarraipena egitea, ziurtatzeko laguntzak emateko eta proiektuak gauzatzeko baldintzak betetzen jarraitzen dutela.

        6. Onetsitako proiektuen kontrola eta jarraipena egiteko prozesuak definitu eta ezartzea.

        7. Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa egitea.

        8. Programa behar bezala kudeatzeko behar diren jarduketetan laguntzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hala aginduz gero.

        9. Programa honen kudeaketan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak burutzen dituen egiaztatze-jarduerak onartzea.

      4. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute betekizunak betetzen direla, eta berariaz jasota utziko dute hori.

        Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak emandako ebazpen baten bidez.

      5. Balorazio Batzordearen egitekoak hauek izango dira:

        1. Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia betetzen ez dutenak baztertzea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

        2. Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, eta jarduerak eta diruz lagundu daitezkeen kostuak 3. eta 5. oinarrietan ezarritakora egokitzen direla egiaztatzea.

        3. Balioesteko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatzea.

      6. Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak gutxienez agindu honen 14. oinarrian aipatzen den edukia jasoko du.

      7. Balorazio Batzordeak barne-funtzionamendurako arau propioak ezarriko ditu. Arauok aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

      1. oinarria. Laguntzaren zenbatekoa.

        1. Proiektu pilotuak garatzeko laguntzak.

          1. Gehienez ere, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70ekoa izango da laguntzaren zenbatekoa.

          2. Agindu honen 10. oinarrian aurreikusitako irizpideak aplikatuta, proiektu bakoitzerako lortutako puntuazioaren arabera, honela gauzatuko da proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntza zehatza:

            Puntu gehien lortu duen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaizkio.

            1 eta 10 puntu gutxiago artean lortu dituen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaizkio.

            11 eta 20 puntu gutxiago artean lortu dituen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaizkio.

            21 eta 35 puntu gutxiago artean lortu dituen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 55 emango zaizkio.

            Laguntza jaso ahal izateko, 65 puntu lortu beharko dira gutxienez.

          3. Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru kopuru erabilgarri hori izango da.

          4. Funtsak soberan gelditzen badira eskatutako laguntzak lortutako puntuazioaren araberako ehunekoetan esleitu ondoren, proposatutako laguntzen zenbatekoa handituko da diruz lagun daitezkeen kostuen % 80ko mugara arte, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz eta funtsak amaitu arte.

          5. Nolanahi ere, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako gehieneko zenbatekora mugatuko da laguntza.

        2. Frogantza-proiektuak garatzeko laguntzak.

          1. Enpresa txiki eta ertainentzat, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50ekoa izango da laguntzaren gehieneko muga; enpresa handientzat, berriz, % 15ekoa.

          2. Agindu honen 10. oinarrian aurreikusitako irizpideak aplikatuta, proiektu bakoitzerako lortutako puntuazioaren arabera, honela gauzatuko da proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntza zehatza:

            Puntu gehien lortu duen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaizkio.

            1 eta 10 puntu gutxiago artean lortu dituen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 45 emango zaizkio.

            11 eta 20 puntu gutxiago artean lortu dituen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaio.

            21 eta 35 puntu gutxiago artean lortu dituen proiektuari diruz lagundu daitezkeen kostuen % 35 emango zaizkio.

            Laguntza jaso ahal izateko, 65 puntu lortu beharko dira gutxienez.

      2. oinarria. Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

      1. Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira.

      2. Aurkeztutako proiektu pilotu eta frogantza-proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, agindu honetan finkatzen diren irizpide objektiboak eta balorazio-irizpideak aplikatuta. Aipatu araua aplikatu eta gero, aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ondoren, laguntzak esleituko dira, aipatutako ordenari jarraikiz eta 12. oinarrian ezarritako ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

      3. Bi proiektuk edo gehiagok puntuazio bera lortzen badute, eta osorik erantzuteko baliabide nahikorik ez badago, lehentasunak ezarriko dira, irizpide bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, 10. oinarrian ezarritako hurrenkeran.

        Bi proiektuk ebaluazio-irizpide guztietan puntuazio bera lortzen badute, honako lehentasun-ordena honi jarraituko zaio: lehenik, mikroenpresak; gero, ETEak, eta, hirugarrenik, enpresa handiak.

      1. oinarria. Ebazpena, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era eta errekurtsoak.

      1. Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak egiten duen proposamena ikusirik, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emango du deialdiaren ebazpena, eskatutako laguntzak eman ala ez eman ebazteko; ebazpen bakarra emango du.

      2. Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

      3. Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

        1. Baietsitako eskabideei dagokienez:

          1. Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.

          2. Diruz lagundutako proiektuaren izena.

          3. Aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.

          4. Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa.

          5. Diruz lagundutako zenbatekoa.

          6. Diruz lagundutako jarduerak egiteko epea.

          7. Proiektu pilotuetan, emandako laguntza «minimis» laguntza dela jasoko da, Batzordearen 1407/2013 Erregelamendua (EB) berariaz aipatuta. Halaber, erregelamendu hori Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu dela aipatuko da.

        2. Ezetsitako eskabideei dagokienez:

          1. Eskabidea aurkeztu duen pertsonaren edo sozietatearen izena, IFK edo NANa.

          2. Laguntza ukatzeko arrazoiak.

      4. Ebazpen hori erakunde interesdunei jakinaraziko zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Horren berri ere emango zaie interesdunei, banan-banan, egoitza elektronikoaren helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Errekurritzeko epea argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen.

        Proiektuaren berezitasunak kontuan hartuta, interesdunei horiek gauzatzeko baldintza espezifikoak jakinarazten bazaizkie, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu ondoren, baldintza horiei buruzko eduki indibidualizatua jakinaraziko zaie interesdunei, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoitza elektronikoaren helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Kasu horietan, ebazpena jakinazitzat joko da haren edukia eskuratzen den unean, lege beraren 43.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta errekurritzeko epea edukiaren berri jaso eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen.

      5. Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute eskabidea, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, abenduaren 17koaren) 25.5 artikuluari dagokionez.

      6. Prozeduraren ebazpenaren aurka (ez dio amaiera ematen administrazio-bideari), gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena jakinarazi edo, hala badagokio, horretara jo eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

      7. Arau honetan aurreikusitako dirulaguntzak erakunde onuradunei emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko ezinbestekoa izango da bukatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

        Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntza badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, eta dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, baldintzapean emandako dirulaguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua izateagatik.

      1. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

        Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Oinarri horrek honako baldintza hauek jasotzen ditu: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 14. eta 46. artikuluetako baldintzak, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluko baldintzak. Honako baldintza hauek dira zehazki:

      1. Laguntza emateko ebazpenak eta, hala badagokio, laguntza luzatzeko ebazpenak xedatzen duen epean egitea diruz laguntzen den jarduera; deialdiaren urtean hasi behar da inbertsioa edo gastua.

      2. Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

      3. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

      4. Emandako laguntzaren zenbatekoarekin ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu eta hobetzen badira, dirulaguntza eman den helbururako bideratu beharko dira ondasunak, gutxienez horiek gauzatu eta hurrengo 5 urteetan erregistro publiko batean inskribatu beharreko ondasunen kasuan edo hurrengo 2 urteetan gainerako ondasunen kasuan.

      5. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

      6. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete ote diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

      7. Deialdi honen 7. oinarriko 1.6 apartatuan xedatutakoa hargatik eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskatu eta eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik. Gainera, proiektu pilotuetarako laguntzen kasuan, beste «de minimis» laguntza batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso direla jakinaraztea, aldi eta modu berean.

      8. Dirulaguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz.

      9. Gastuei eta diruz lagundutako jarduerei buruz ematen den informazio edo publizitate guztian, argiki jasotzea Eusko Jaurlaritzaren funtsekin finantzatu direla jarduerok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan xedatuarekin bat.

      10. Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

      11. Jasotako funtsak zertarako erabili diren frogatzen duten agiriak gordeko dira, baita elektronikoak ere, baldin eta egiaztatu eta kontrolatu ahal badira.

      12. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez.

      13. Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan, eta zeintzuk diren zehaztea.

      1. oinarria. Gauzatzeko gehieneko epeak.

      1. Dekretu honetan jasotzen diren laguntzei dagozkien inbertsioak edo gastuak urte batean edo hainbat urtetan gauzatu ahal izango dira. 2022ko aurrekontu-ekitaldian hasi behar dira diruz laguntzekoak diren ekintzak.

      2. Urteko proiektuak gauzatzeko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da.

      3. Urte bateko eta hainbat urtetarako proiektuak 2023ko urtarrilaren 31tik aurrera baina 2023ko abenduaren 31 baino lehen justifikatuko dira.

      1. oinarria. Gastua justifikatzea.

      1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikulua betetzeko, dirulaguntza jaso duen inbertsio-proiektua edo gastua bera eta onuradun izateko eskatutako betekizun eta baldintzak betetzen direla justifikatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko zaizkio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari:

        1. Egindako jardueren justifikazio-memoria bat, non jasoko baita proiektua gauzatzeari eta haren betetze-mailari buruzko informazioa, eta laguntza emateko betekizun eta baldintzen betetze-mailari buruzkoa.

        2. Faktura originalak eta froga gisa balio bera duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan balio dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, faktura jaulkitzeko beharrik ez dagoen kasuetan, Fakturazio-betebeharrak arautzeko Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren 3. artikuluari jarraikiz betiere (azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretua), eta dagokien ordainketa-frogagiria.

        3. Erantzukizunpeko adierazpena, non azalduko baita ordainketen fakturak eta gainerako ziurtagiriak ez direla aurkeztu dirulaguntzen beste programa batzuk justifikatzeko. Alabaina, dirulaguntzen beste programa batzuk justifikatzeko aurkeztu badira, faktura edo ziurtagiri horiek jaso dituen edo dituzten dirulaguntzen programa edo programak zein diren jakinarazi beharko da, ordainketaren faktura edo ziurtagiri bakoitzari dagokionez jasotako dirulaguntzaren ehunekoarekin batera.

        4. Dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

      2. Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak modu arrazoituan uka dezake baimen hori, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko du.

      3. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskabide hori arrazoitu egin beharko da.

      4. Aurreko apartatuetan aipatutako agiriak aurkeztu ondoren, proiektuaren azken ebaluazioa egingo dute Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako langileek, eta proiektuak berarekin soilik inbertsioa edo soilik gastua badakar, edo inbertsioa eta gastua elkarrekin, proiektua gauzatu dela adierazten duen azken ziurtagiria egingo dute.

      5. Inbertsioak edo gastuak egiteko ezarritako epea, edo, hala badagokio, azken luzapena amaitu eta hurrengo urteko urtarrilaren azken eguna izango da, gehienez ere, laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokia izango dela bermatzeko, gastua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezteko gehieneko epea.

      1. oinarria. Ordainketa eta bermeak.

      1. Ordainketak honela egingo dira:

        1. Ebazpenarekin batera, laguntzaren % 19,35 ordainduko da aurretiaz.

        2. Bigarren ordainketa dagokion justifikazioaren ondoren egingo da.

      2. Zehapen-prozeduraren batean edo dirulaguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, laguntza jasotzeko, lehenik hura amaitu beharko da. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntza badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun-izaera eskuratzeko debekua izateagatik. Kasuan-kasuan, dirulaguntza hauek onuradunei ordaindu ahal izateko, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean izan beharko dira.

      3. Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten epe barruan, onuradunek dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, agindu honen 21. oinarriko itzulketa-prozedura jarriko da abian.

      4. Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko.

      5. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta eman edo hirugarren interesdunen datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak hirugarrenentzat emandako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan:

        https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

      1. oinarria. Dirulaguntzak emateko baldintzak aldatzea eta inbertsioa edo gastuak gauzatzeko epeak luzatzea.

      1. Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

      2. Laguntzak emateko eta ordaintzeko kontuan hartu diren baldintzen aldaketa orok, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak errespetatzen badira, eta, hala bada, beste dirulaguntza batzuk jasota gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, ekarriko du dirulaguntzak emateko ebazpena aldatzea, betiere dirulaguntzako arauan horren onuradun izateko ezarri diren gutxieneko betekizunak errespetatzen badira. Esandakoaren ondorioetarako, organo kudeatzaile eskudunak aldaketa-ebazpena emango du, eta, haren bitartez, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira.

        Onuradunek agindu honetako betekizunak edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusten diren kasuetan, jasotako dirua itzuli beharko dute, osorik edo zati batean, berandutze-interesak barne. Hori guztia, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

      3. Baldin eta egindako inbertsioaren edo gastuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta dirulaguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.

      1. oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.

      1. Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

      2. Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren (agindu honen 15. oinarriko 3. zenbakian ezarritako betebeharrari jarraikiz, emandako laguntza onartzeko betebeharra dute onuradunek), baina nolanahi ere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

        Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

      1. oinarria. Ez-betetzeak.

      1. Ez-betetzeen kausak izango dira, gutxienez, hauek guztiak:

        1. Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

        2. Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

        3. Laguntza emateko xedea ez betetzea.

        4. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat denean.

      2. Onuraduna aurreko apartatuan zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran egongo balitz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, 15 eguneko epean, interesdunari entzunaldia emango dion ez-betetze espedientea egin ondoren, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala badagokio, kobratu dituen laguntzak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren proportzioan, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta 2003ko dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira. Ez-betetzea inbertsioei eusteko epeari badagokio, emandako dirulaguntzaren itzulketa prorrata temporis egingo da.

        Aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

      3. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

      1. oinarria. Bateragarritasunak.

      1. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere dirulaguntza guztien baturak gainditzen ez baditu agindu honek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituko balitz, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio laguntzari, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, erakunde onuradunari entzun ondoren.

      2. Era berean, proiektu pilotuen kasuan, beste administrazio publiko batzuek beste xede baterako emandako «minimis» laguntzei gehitu ahalko zaizkie laguntza hauek; halere, guztien artean ez dute 200.000 euroko laguntza gaindituko, onuradun bakoitzeko eta hiru urteko epean, Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduak (EB) ezarritakoari jarraikiz. Hala izanez gero, agindu hau betez eman beharreko zenbatekoak gutxituko dira gehieneneko atalase horretara egokitu arte.

        Aurreko lerrokadek xedatzen dutena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.

      1. oinarria. Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

        Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Elikagaien kalitate eta industriaren arloko laguntzak.

        Arduraduna: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

        Xedea: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren laguntzen, beken eta I+Garen jarraipena, kontrola eta kudeaketa.

        Legitimazioa:

        Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

        Hartzaileak:

        Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

        Nekazaritza eta Arrantzako Estatistika Ofizialen Zerbitzua (SEAS). Erakunde ordaintzailea.

        Eskubideak: eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

        Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001600-capa2-eu.shtml

        Araudia:

        Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES) (https://www.avpd.euskadi.eus/contenidos/informacion/20161118/eu_def/adjuntos/rgpd_2016R0679-es-eu.pdf).

        3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

Laguntzaren eskabide-inprimakia webgune hauetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus

Oinarrizko eduki hau du:

Eremu generikoak:

Identifikazio-agiriaren mota.

Zenbakia.

Izena (pertsona fisikoek soilik).

Lehen abizena (pertsona fisikoek soilik).

Bigarren abizena (pertsona fisikoek soilik).

Sexua (pertsona fisikoek soilik).

Entitatearen izena (pertsona juridikoek soilik).

Telefono finkoa.

Telefono mugikorra.

Helbide elektronikoa.

Lurralde historikoa.

Jakinarazpen- eta komunikazio-bidea.

Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

Abisuak jasotzeko mugikorra.

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza. Eremu osagarriak:

Erantzukizunpeko adierazpena:

Enpresa ez dago krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena) dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauak ere.

Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bererako bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu zaion administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribaturen bati, baita eskuratu den edo ez ere.

(Ikus .PDF)

Azken hiru urteetan, edozein administrazio publiko edo erakunde publikoren aldetik «minimis» laguntzak eskatu dituen edo ez, eta laguntza horiek jaso dituen edo ez. (Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, aplikatzeko esparrua).

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan abiarazi duten itzultzeko edo zehatzeko prozeduraren batean sartuta dagoen edo ez.

EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketa egunean izatearen egiaztagiria. Obligazio horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

Ez dago dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmoren batekin zigortuta edo kondenatuta, eta ez du horretarako legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin.

Konkurtso-deklarazioa ez du eskatu, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitu ez izana, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-denboraldia amaitu gabe.

Ez du jaso dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapenik ebazpen irmo baten bidez.

Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez du, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

Ez du galdu laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin duelako: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

Ez du zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez etetea ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.

Ez dagoela berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Halaber, erantzukizunpeko adierazpen hau aurkezteak 39/2015 Legearen 69. artikulua aplikatuta esan nahi du betebehar horiek betetzen dituela, hala ziurtatzen duen dokumentazioa duela, hura eskatzen zaionean Administrazioaren eskura jarriko duela, eskubidea aitortzen zaion bitartean betebehar horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela; badakiela funtsezko zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak izan ditzakeela; eta Administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko ahalmena duela.

Laguntza honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horretarako, pertsona eskatzaileek edo onuradunek ez dute berariazko baimenik eman beharrik izango, berariaz uko egiten diotela adierazten denean salbu, eta, kasu horretan, dagokien ziurtagiria edo eskatutako dokumentua aurkeztu beharko dute. Hori guztia 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz (1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari dagokionez.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik