Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko abuztuaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 182
- Hurrenkera-zk.: 4089
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/08/29
- Argitaratze-data: 2022/09/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, kargutik kentzea gauzatzen da eta hau
Lehenengoa. Miren Karmele Agirreazkuenaga Zigorraga andrea Hezkuntza Saileko hezkuntza alorreko aholkulari kargutik kentzea (5267 kodea eta 2 dotazioa), beste lanpostu baterako izendatua izan delako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentze honek 2022ko irailaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.