Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abuztuaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 3771
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/18
  • Argitaratze-data: 2022/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua ezarri zuen. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen dira haren eginkizunak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskatzaile zentralak zuzenean egongo dira ikuskatzaile nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskatzaile nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan eta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko otsailaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian (2021eko martxoaren 3ko EHAA) sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena xedatutakoaren arabera, hau

Lehenengoa. Deialdiko lanposturako hautagairik aurkeztu ez denez, prozedura bete gabe utzi dela adieraztea.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 18a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.