Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 9koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebatzi izanaren ondorioz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5414
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/09
  • Argitaratze-data: 2022/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko urriaren 3ko Ebazpenaren bidez (2022ko urriaren 10eko BOE) deitutako lehiaketa arruntean hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea, bat etorriz Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

Lehenengoa. Ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden iragarritako notariotzak betetzeko:

Vitoria-Gasteizko Notariotzarako, Teresa María del Pilar Cano Marco andrea (arrazoia: aurreko lehiaketan eman gabe utzi zen, Manuel María Rueda Diaz de Rabago jaunaren protokoloa).

Vitoria-Gasteizko Notariotzarako, Sofía Trapote González andrea (arraozia: Enrique Arana Ruiz-Cámara jaunaren lekualdaketa).

Segurako Notariotzarako, Fernando Martínez Segura jauna (arrazoia: aurreko lehiaketan eman gabe utzi zen, María Longarte Ulacia andrearen protokoloa).

Amurrioko Notariotzarako, Sergio Hortigüela Contreras jauna (arrazoia: Miguel Bañuls Ribas jaunaren lekualdaketa).

Lekeitioko Notariotzarako, Cristina García Ramos andrea (arazoia: Olga Entrena Fuentes andrearen lekualdaketa).

Bigarrrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 9a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik