Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018 maiatzaren 7ko Agindua, Biosfera Erreserbaren zuzendari kontserbatzailea (512221/1) izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 280
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/29
  • Argitaratze-data: 2023/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko azaroaren 24an, Nicolas Garcia-Borreguero Uriberen eskaera jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, haren izendapenean egindako akatsak zuzentzekoa.

Zehazki, hark azaltzen duenez, izendapenaren ebazpenean izendapen-aukera hau jasotzen da: A-S1 Func/Estat. Sanita. Grupo A-Inst. Sanit. APE; baina beste hau jaso behar da: X02EU Cuerpos/Opciones/Escalas Grupo A (APE).

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez izendatu zen Nicolás Garcia-Borreguero Uribe, eta 2018ko maiatzaren 10ean jabetu zen karguaz.

Izendapenaren lanpostua (Biosfera Erreserbako zuzendari kontserbatzailea, 512221 kodea, 1. dotazioa) izendapen askeko prozeduraren bidez bete zen, eta, indarren dagoen Lanpostu Zerrendaren arabera, eskala hauetara dago zabalik:

  1. S1 Funtz./Estat. Sanita. A-Taldea-Inst. Sanit. EAP.

    X02EU A Taldeko Kidegoak-Aukerak-Eskalak (EAP).

    Nicolás Garcia-Borreguero Uribe Osakidetzako estatutupeko langile ez-sanitarioa da, eta, beraz, haren izendapena okerra da, aukera honetan egin behar baitzen: X02EU A Taldeko Kidegoak-Aukerak-Eskalak (EAP); izan ere, aukera horretan biltzen dira Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko karrerako funtzionarioak edo estatutupekoak, EAEko Administrazio Orokorreko plazak betetzeko prozesuen bidez sartzen direnak.

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak ezartzen duenez, Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

    Araudi hori betetzeko, honako hau

Lehenengoa. Akats bat aurkitu da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 7ko Aginduan, zeinaren bidez izendatzen baita Biosfera Erreserbako zuzendari kontserbatzailea (512221/1). Hori dela eta, zuzendu egin behar da, interesdunak eskatuta, izendapen-aukera hau jasota: X02EU A Taldeko Kidegoak/Aukerak/Eskalak (EAP).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.