Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko ekainaren 14ko Agindua, unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duena 2022-2023ko ikasturterako (uztailaren 15eko EHAA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 176
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/27
  • Argitaratze-data: 2023/01/12

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluari eta berau garatzen duten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe, eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezkoa den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe».

Halaber, herritar guztiek dute hezkuntzarako eskubidea eta irakaskuntzako askatasuna, eta botere publikoen zeregina da dauden mugak edo desorekak berdintzera bideratutako neurriak hartzea, hezkuntzara berdintasun egoeran iritsi ahal izateko.

Hori dela eta, 2022ko uztailaren 15ean, EHAAn argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 14ko Agindua; agindu horren bidez, deialdia egin zen unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako, 2022-2023ko ikasturterako.

Agindu horren II. kapituluan daude adierazita derrigorrezko hezkuntzaren ondoko irakaskuntzetarako bekak eta laguntzak, III. kapituluan, unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka eta laguntzetarako xedapen komunak, eta, horretaz gain, hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleentzako ikasketa-laguntzak eta sorospenak ere (22. artikulua) ezarri dira.

Garraioaren alorreko eta ikasketetarako beka eta laguntzen alorreko jasangarritasun ekonomikoko neurrien eta aurrezpena eta energia-efizientzia lortzeko eta gas naturalaren mendekotasun energetikoa murrizteko neurrien abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuak, ikasketetarako beka eta laguntzen alorrari buruzko IV. tituluan, zenbateko osagarri bat ezarri du, hileko ehun eurorena, lau hilerako, hau da, 2022ko irailetik abendura; beraz, guztira, laurehun euro.

Zenbateko hori hartuko dute 2022-2023ko ikasturterako beka, laguntza eta sorospenen onuradunek, hau da, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak egiten dituzten ikasleek eta hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleek, eta, kasu bietan, onuradunek 16 urteko adina izan beharko dute 2022ko abenduaren 31rako.

Errege-dekretu horren azken xedapenetako hamalaugarrenaren 9. apartatuan ezarrita dago IV. artikulua oinarrizkoa dela; beraz, aldatu egin behar da, eta aipatutako neurri horiek sartu, 2022-2023ko ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duen 2022ko ekainaren 14ko Aginduari dagokionez.

Horregatik, aintzat hartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua; dirulaguntzei buruz indarrean dauden legeak, hain zuzen ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onesten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legea, honako hau

  1. 2022-2023ko ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duen 2022ko ekainaren 14ko Aginduaren 2. artikulua aldatzea (uztailaren 15eko EHAA), eta eduki honetako azken paragrafo bat sartzea:

    1. eranskineko xedapen gehigarri bakarrean adierazitako zenbateko osagarrirako, beste 8.056.823 euro gehiago bideratuko dira.

  2. 2022-2023ko ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdia egiten duen 2022ko ekainaren 14ko Aginduaren I. eranskina aldatzea (uztailaren 15eko EHAA), eta eduki honetako xedapen gehigarria sartu:

Beste zenbateko osagarri gehigarri bat, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko irakaskuntzetarako beketan eta hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza eta sorospenetan.

  1. Derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak egin edo hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten pertsona guztiek, 2022ko abenduaren 31rako 16 urte izanda, eranskin honetan araututako beka, laguntza eta sorospenen onuradunak badira, eskubidea izango dute 400 euroko zenbateko osagarri gehigarri bat hartzeko.

  2. Artikulu honetan araututako zenbateko osagarria bateratu ahal izango da deialdi honetan araututako gainerako zenbateko, osagarri eta sorospenekin.

  3. Deialdi honen arabera ikasleei dagozkien beka, laguntza eta sorospenen gainerako osagarriekin batera ordainduko da zenbateko gehigarri berri hori.

  4. Artikulu honetan adierazitako zenbateko osagarria hartu ahal izateko, beka, laguntza edo sorospenen onuradunek ez dute egin beharko inolako izapide gehigarririk, beka, laguntza edo sorospen horiek jasotzeko eskubidea badute.

    1. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 27a.

      Hezkuntzako sailburua,

      JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.