Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 26koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, 2023rako dirulaguntzak arautzen dituena eta haien deialdia egiten duena Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2023 programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 177
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/26
  • Argitaratze-data: 2023/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren ekimen bat da Eraikal, eraikuntza- eta arkitektura-kalitatearen kudeaketa sustatzeko, bai obra berrian, bai Eraikinen Ikuskapen Teknikoen ondoriozko birgaitze- eta mantentze-lanak egiteko obran, bai eta eraisteko eta birziklatzeko lanetan ere, eraikinaren bizitza baliagarriaren zikloa jaso dadin. Gainera, helburua da eraikuntzaren sektorean ingurumenaren eta laneko arriskuen prebentzioaren aldagaia txertatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan eta profesionaletan jasangarritasuna sustatuz eta berrikuntzari lagunduz.

Bizitegi-eraikuntzaren sektorean eragile ugarik parte hartzen dute zuzenean edo zeharka, eta hainbat egiteko dituzte: proiektugilea, sustatzailea, eraikitzailea, gremioak, materialen hornitzaileak, laborategiak eta kalitatea kontrolatzeko erakundeak, bezeroak, erabiltzaileak. Hori dela eta, azken kalitatean eragin dezaketen puntu kalteberak ugaritu egiten dira. Kalitatea kudeatzeko modu bakarra da sistema bat ezartzea prozesuan esku hartzen duten eragile guztien arteko harremana eta oreka bermatzeko.

Eraikal ekimenaren bitartez, EAEko bizitegi-eraikuntzaren sektorea eraldatzen lagundu nahi da, sektore hori sendotzeko eta lehiakorra eta efizientea izan dadin, enpresetan etengabe hobetzera bideratutako kudeaketa-praktikak ezarriz. Izan ere, behar-beharrezkoa da praktika horiek abiaraztea, ingurumena errespetatuko duten kalitatezko lan-prozesu seguruen arabera eraikitako etxebizitzak herritarren eskura jartzeko, horien eta oro har gizartearen beharrekin bat etorriz.

Etengabeko hobekuntza indartzea oinarrizko osagaia da lehiakortasunerako, baina ez nahikoa; hori ikusirik, Eraikalek Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean ere berrikuntza sustatzen du, sektore horren oraina ez ezik, etorkizuna ere bermatzeko. Hori dela eta, honako hauekin lotutako proiektuak sustatu nahi dira:

Eraikinen kontserbazio-egoera.

Eraikinen kalitatea, eraikuntzarekin lotutakoa zein arkitektonikoa.

Energia-efizientzia.

Kalitatearen kudeaketa, kalitate-sistemak ezartzea eta eraikuntzaren informazioa modelatzea.

Eraikuntza-prozesuen industrializazioa.

Eraikuntza jasangarria.

Laneko segurtasuna eta osasuna.

Irisgarritasuna eta domotika.

  1. Legegintzaldirako gobernu-programan (2020-2024), altxatutako eraikin-parkea birgaitzen laguntzeko konpromisoa dago jasota (39. konpromisoa), etxebizitzei eta hiriak leheneratzeari eskainitako blokean. Ildo horretan, konpromiso horren 6. ekimenak aurreikusten du arkitekturaren berrikuntza eta ikerketa-proiektuak sustatzea eraikuntza jasangarriaren, eko-berrikuntzaren eta energia-efizientziaren arloan.

    Gainera, Etxebizitza Sailburuordetzak eraikuntza-elementuen kalitatea jagoten eta arautzen du, eta profesionalen esku ipintzen du eraikinen kalitatea berrikuntzaren, energiaren efizientziaren eta jasangarritasunaren hobekuntzaren ikuspegitik kontrolatzeko esparrua.

    Laguntza-deialdi honek helburu hori lortzen laguntzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntza- eta arkitektura-kalitatea sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko sustapen-jarduerak finantzatuz.

    Hala ere, eraikuntzaren sektorean jasangarritasuna sustatzeko jarduera horretarako, programa honen bidez sektoreko enpresa eta profesionalentzako jada bideratzen diren neurriez gain, eraikinek, eraikuntza-fasean, nazioartean onartutako jasangarritasun-estandarrak errespetatzeko eta kontrol- eta segurtasun-estandarrak areagotuko dituen prozesu baten emaitza izateko egiten duten ahalegina aitortzeko jarduketak hartu behar dira. Horregatik, deialdi honetan lerro berri batean bereizi da eraikuntza-prozesuan dagoen industrializazio-maila handitzen duten eraikuntza-obrak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntza, bereziki bizitegi-sektorean, eta bereziki etxebizitza kolektibo eta babestuetan.

    Laguntza-araubide hau Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren bidez onartutako dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan jasota dago, zeinaren bidez onartzen baita sailaren 2021-2024ko dirulaguntzen plan estrategikoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala eta arau horretan jasotako edukiaren arabera. Aipatutako dokumentua herritarrek eskura dute Sailaren webgunean.

    Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako gastu-espedienteen aldez aurreko izapidea arautzen du, eta, hala, gastu-espediente bat aldez aurretik izapidetzea ahalbidetzen du, laguntzak eta dirulaguntzak eman aurreko ekitaldian. Laguntza-deialdi honen bidez, 2023. urterako Eraikal programari lotutako jarduerak sustatzen dira, eta, beraz, bidezkoa da aurretiazko izapidetzerako espedientea hastea, dirulaguntzen deialdi honen helburua lortzeko.

    Horrenbestez, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuak (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) ematen didaten eskumena baliatuz, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzei eta dirulaguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat, honako hau

  1. Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak emango dituen dirulaguntzen deialdia egitea da, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzeko eta hobetzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa sustatzeko, jasangarritasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2023 programa).

  2. Agindu honetan aurreikusitako laguntzei Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB) aplikatu beharko zaie; alegia, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Araubide horren arabera, estatu kide batek enpresa jakin bati emango dizkion de minimis laguntzen zenbatekoa gehienez ere 200.000 eurokoa izango da hiru zergaldiko edozein alditan.

  1. Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira honako lerro hauekin bat egiten duten jarduerak:

    I. lerroa: Honako alderdi hauei dagozkien berrikuntza arloko proiektu edo azterlanak:

    1. Bizitegi-eraikuntzaren kalitatea, funtzionalitateari, arkitekturari eta eraikuntzari dagokienez:

      Obra berria: EKT (Eraikingintzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obra eta zerbitzuko probak gauzatzea. Eraikinen efizientzia energetikoa. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea.

      Lehendik dauden eraikinak: eraikinen kontserbazio-egoera, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantentze-lana eta bizitza baliagarria. Eraikinen efizientzia energetikoa. Proiektuaren eta obraren kalitate-kontrola. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea. Ondarearen kontserbazioari eta babesari buruzko azterlanak, eta birgaitzearekin, efizientzia energetikoarekin eta irisgarritasuna hobetzearekin bateragarriak diren aztertzea, araugintzaren aldetik nahiz alderdi operatiboan.

    2. Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak eta Eraikuntzaren Informazioa Modelatzea.

    3. Bizitegi-erabilera duten eraikinetako obretako laneko segurtasunari eta osasunari buruzko azterlanak.

    4. Bizitegi-erabilera duten eraikinen instalazioei buruzko azterlanak.

    5. Etxebizitza berrien eta lehendik daudenen bizigarritasunari buruzko azterlanak.

      II. lerroa: Informatikako tresnak garatzea, eta dibulgazio-kanpainak, jardunaldiak eta prestakuntza-ikastaroak egitea, aurreko atalean aurreikusitako gaiekin lotuta.

      Ez dira lerro honetan sartzen sistema partikularren edo markaren publizitatea egiten duten ekintzak. Kode irekiko tresna edo plataforma informatikoak sortzeko proposamenak bakarrik onartuko dira. Halaber, aplikazio informatikoak behar dituzten sistemak ezartzeko, aplikazio horiek ere kode irekiko soluzioetan oinarritutakoak izan beharko dute.

      III. lerroa: Bizitegi-eraikuntzaren sektoreko pertsona fisiko edo juridikoentzako kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea.

    1. BIM erabiltzen duten eraikuntza-obretako informazioa antolatzeko eta digitalizatzeko sistema ezartzea eta ziurtatzea, UNE-EN ISO 19650-1:2019 arauan oinarrituta.

    2. ISO 9001, ISO 14001, ISO 14006 nazioarteko normalizazio-arauetan, UNE 166002 Espainiako Arauan, EMASen eta laneko segurtasun eta osasunari buruzko ISO 45001 Arauan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea, eta horiek integratzea.

    3. Normalizazioko nazioarteko arau hauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezartzea eta egiaztatzea: «Entsegu-laborategien gaitasunerako baldintza orokorrak» izeneko ISO/IEC 17025 eta «Ikuskatze-lana egiten duten hainbat motatako erakundeen funtzionamendurako irizpide orokorrak» izeneko ISO/IEC 17020.

    4. Eraikuntzaren sektoreko profesionalentzat dauden efizientzia energetikoari eta jasangarritasunari lotutako ziurtagiriak egiaztatzea, betiere Espainian egokitutako nazioarteko aitorpena duten ziurtagiriak badira, esaterako Passivhaus ziurtagiriak, aholkularientzat diren Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology (BREEAM) ziurtagiriak eta VERDE ebaluatzaileentzako ziurtagiriak, edo ENACek edo Europako erakunde homologoak UNE-EN ISO/IEC 17021-1: 2015 edo UNE-EN ISO/IEC 17024:2012 arauetan egiaztatutako erakundeek emandako ziurtagiriak.

    1. , b) eta c) apartatuei dagokienez, ENAC egiaztapen-erakunde nazionalak edo haren Europako homologoak egiaztatutako egiaztapen-erakundeak izanez gero, esandako erakunde horiek emandako ziurtagiriek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.

      IV. lerroa: Bizitegi-eraikinetara bideratutako ziurtagiriak ezartzea eta egiaztatzea.

      Efizientzia energetikoari eta jasangarritasunari lotutako eraikinen ziurtagiriak ezartzea eta egiaztatzea, betiere Espainian egokitutako nazioarteko aitorpena duten ziurtagiriak badira, esaterako LEED eraikin jasangarrien sailkapen-sistema egiaztatzea (Efizientzia energetikoaren eta diseinu jasangarriaren lidergoa), Passivhaus egiaztatzea, Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology (BREEAM) egiaztatzea edo VERDE ziurtagiria egiaztatzea.

      V. lerroa: Bizitegi-eraikuntzako eraikuntza-prozesuen industrializazioari buruzko azterlanak, proiektuak eta prototipo espezifikoak.

    1. Prozesu industrializatuen ondoriozko bizitegi-eraikinen jasangarritasun-, funtzionaltasun-, malgutasun- eta espazio-prestazioen ebaluazioa.

    2. Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko azterlanak etxebizitzen eraikuntza- eta industrializazio-prozesuetan.

    3. Bizitegi-erabilerako eraikinetako obretan eta etxebizitzen eraikuntza industrializatuko prozesuetan laneko segurtasunari eta osasunari buruzko azterlan konparatiboak.

    4. Exekuzio materialeko kostuei buruzko azterlan konparatiboak bizitegi-erabilerako eraikinetako obretan eta etxebizitzen eraikuntza industrializatuko prozesuetan.

    5. Etxebizitza babestuen industrializazioari buruzko azterlanak, kasuen azterlanak eta proiektu espezifikoak, EAEko araudiaren arabera.

    6. Etxebizitzen bizigarritasunari buruzko azterlanak, oso industrializatutako prozesuen ondorioz.

    7. Moduluen, eraikinen edo eraikin pilotuen zatien prototipoak egitea eta fabrikatzea, horiek aztertzeko eta modu esperimentalean monitorizatzeko.

  2. Ez dira diruz laguntzeko moduko jarduerak izango honako gastu edo inbertsio hauek:

    1. Ziurtagiriak mantentzera edo berritzera bideratutako gastuak, edota arauen bertsio berrietara egokitzeko prozesuan sortutakoak.

    2. Jarduketari oro har aplika dakizkiokeen zergen aplikazioaren ondoriozko gastuak. Balio erantsiaren gaineko zergaren kasuan, diruz lagun daitekeen gastutzat hartuko da laguntza eskatu duen pertsonak ordaindu duen eta jasanarazi ezin duen zenbatekoa.

    3. Ekipamendua erostera bideratutako inbertsioak edota horien amortizazioak.

    4. Enpresa batera berariaz bideratutako ekimenak edo patente bat lortzeko xedea dutenak.

  1. Agindu honen esparruan, honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko gastutzat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak. Betiere, dirulaguntzari buruzko araudian gastuak justifikatzeko ezarri den epea amaitu aurretik benetan ordaindu den gastua hartuko da egindako gastutzat.

    IV. lerroaren kasuan, diruz lagundutako jardueraren izaerari dagozkion gastutzat hartuko dira, eta, beraz, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira ziurtagiria lortzetik eratorritako gastu guztiak, hala nola zerbitzuko probak eta saiakuntzak, baldin eta ezin bazaizkio inongo arau-errekerimenduri egotzi.

    V. lerroaren kasuan, diruz lagundutako jardueraren izaerari dagozkion gastutzat hartuko dira, eta, beraz, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira prototipoak egitetik eratorritako gastu guztiak, hala nola exekuzio materiala, saiakuntzak eta zerbitzuko probak.

  1. Diruz lagundutako jardueraren % 100 ere azpikontratatu dezake onuradunak. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araubidea onesten duena) 68. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, ulertuko da pertsona onuradunak azpikontratatu duela, baldin eta hirugarren batzuekin hitzartu badu dirulaguntzaren helburuko jardueraren egikaritza osoa edo partziala. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da pertsona onuradunak berak diruz lagundutako jarduera egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

  2. Onuradunak ezingo du, inola ere, honako hauekin hitzartu diruz lagundutako jardueren egikaritza osoa edo partziala:

    1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehaztutako debekuetako bat duten pertsona edo erakundeekin.

    2. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.

    3. Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin bat badira, non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

    4. Pertsona onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisikoekin edo juridikoekin, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:

      1. Erakunde emailearen berariazko baimena aldez aurretik lortzea.

      2. Diruz laguntzeko zenbatekoa ez izatea lotutako erakundeak izandako gastua baino handiagoa. Kostua egiaztatzeko, pertsona onuradunaren gastuak frogatzeko ezarrita dauden baldintza berberak justifikatu beharko dira.

    5. Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonekin edo erakundeekin.

    6. Deialdi edo programa berean laguntza edo dirulaguntza jaso duten pertsona edo erakundeekin.

Betiere, dirulaguntzaren xede diren jarduketak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi beharko dira, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehen amaituta egon beharko dute, barnean direla ziurtapenaren xede diren eta IV. lerroan jasota dauden eraikinen obrak eta V. lerroko prototipoak.

  1. Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira, aurreko artikuluko I., III. eta V. lerroei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden pertsona hauek:

    1. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeen barnean, bizitegi-eraikuntzarekin lotutako sektore hauetakoren batean dauden enpresak eta profesionalak:

      1. Higiezinen sustapena.

      1. Bizitegi-erabilerako eraikinen eraikuntza, obra berrikoak nahiz birgaitze- eta mantentze-obretakoak. Eraikuntza-obretako instalazio elektrikoak, iturgintzako instalazioak eta bestelako instalazioak. Eraikinen akabera. Eraikuntza espezializatuko bestelako jarduerak.

        843) Arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin zerikusia duten bestelako jarduerak. Jarduera horiek honako hauen parte-hartzera mugatuta egongo dira: arkitektoen estudioak, aparejadoreen estudioak eta ingeniaritzako eta topografiako zerbitzuak. Ingeniaritza-estudioek egiaztatu beharko dute gutxienez bi lan egin dituztela bizitegi-eraikuntzaren arloko proiektu, aholkularitza edo txostenei buruz, deialdi hau argitaratu aurreko azken hiru urteetan.

    2. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeak eta eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza-laborategiak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde eskumendunaren aurrean dagokion adierazpena aurkeztu dutenak, eraikuntzaren kalitate-kontrolerako erakundeek eta saiakuntza-laborategiek beren jardueran aritzeko bete behar dituzten baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretua eta eraikuntzako kalitate-kontrola arautzeko urriaren 28ko 209/2014 Dekretua betez.

    3. Ordezkaritza zabala duten edo jendea biltzeko ahalmen handia duten bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresa eta profesionalen talde edo elkarteak, nortasun juridikoa izan ala ez. Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikuntzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko klusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak.

  2. Aurreko artikuluan aurreikusitako II. lerroarekin lotuta, agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresen eta profesionalen taldeak edo elkarteak, nortasun juridikoa izan ala ez, Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak eta ordezkaritza zabala edo jendea biltzeko gaitasuna dutenak. Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikuntzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko klusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak.

    IV. lerroaren kasuan, laguntzaren onuraduntzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta ziurtagiria lortzen duten eraikinak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, bai bizitegi-eraikuntzaren sektorean egiten duten jardueraren ondorioz sustapen hori egiten duten pertsonak badira (kasu horretan, jarduera hori ekonomia-jardueren gaineko zergaren 833.2 epigrafearekin bat etorri beharko da), bai eremu pribatuan norberaren erabilerarako familia bakarreko etxebizitzetarako jarduketa sustatzen duten pertsonak badira.

  1. Honako erakunde hauek ezingo dira onuradun izan:

    1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluak ondorio horietarako adierazitako baldintzaren bat aplika dakiekeen entitate edo pertsonak.

    2. Ezin izango dira onuradun izan horretarako ezgaitzen duen legezko debekua duten entitate edo pertsonak, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean direla, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.

  2. Deialdi honetako eskabidea pertsona fisikoen edo juridikoen talde batek egiten duenean (publikoak edo pribatuak nortasun juridikorik gabe), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluari jarraikiz, taldeko kide guztiek laguntzen onuradun izateko eska daitezkeen baldintza guztiak bete beharko dituzte. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, notario-ahalordeak dituena taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igaro arte.

  3. Dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, automatikoki egiaztatuko da eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez da eskatzaileen baimenik beharko, hala xedatzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak espresuki uka dezake baimen hori, eta, hala egiten badu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan xedatutako moduan aurkeztu beharko du ziurtagiria.

    Era bereran, dirulaguntzen itzulketagatik eratorritako betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte eskatzaileek.

    Apartatu honetan jasotako betekizunak indarrean izango dira, harik eta emandako dirulaguntza likidatu arte.

  1. Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek eta nahitaez elkargokide izan behar duten jarduera profesionalen bat egiten dutenek, interesdun izanik, jarduneko prozedurako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte. Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri (url):

  1. lerroa:

    Gaztelaniaz: www.euskadi.eus/servicios/1039822

    Euskaraz: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1039822

  2. lerroa:

    Gaztelaniaz: www.euskadi.eus/servicios/1039823

    Euskaraz: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1039823

  3. lerroa:

    Gaztelaniaz: www.euskadi.eus/servicios/1039824

    Euskaraz: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1039824

  4. lerroa:

    Gaztelaniaz: www.euskadi.eus/servicios/1039825

    Euskaraz: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1039825

  5. lerroa:

    Gaztelaniaz: www.euskadi.eus/servicios/1039826

    Euskaraz: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1039826

    Eskabidea elektronikoki aurkeztu ondorengo izapideak jakinarazpenak eta justifikazioak barne hartuta «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Pertsona fisikoek bide elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapideak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko. Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke-eta, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan xedatzen den moduan.

    1. Modu presentziala: eskaerak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira Zuzenean Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta https://www.euskadi.eus/zuzenean-aurrez-aurreko-arreta/web01-a2zuzen/eu/ helbidean edo aurretiko hitzordua eskatu edo ezeztatzeko telefono esklusiboaren bidez (945 01 90 00), EAEko erregistro osagarrietan (72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

    2. Modu elektronikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskabideak, apartatu honetan adierazten diren helbideen bidez.

    3. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    4. Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

      1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzen lerro batean ere ez zaio emango dirulaguntza bat baino gehiago pertsona eskatzaile berari.

        Pertsona batek bi jarduketa-proiektu edo gehiagorako laguntza eskatzen badu, dirulaguntza-lerro berean, honela jokatuko da:

        I., II. eta V. lerroetan, dagokion balorazio-fasean puntuaziorik handiena lortzen duen proiektua bakarrik hartuko da kontuan. Fase horretan proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute, sarrera-erregistroaren arabera lehenengo aurkezten den eskabidean jasotakoa hartuko da kontuan, eta eskabide berean bat baino gehiago badaude, aurreko posizioan dagoena.

        III. eta IV. lerroetan, sarrera-erregistroaren arabera lehenengo aurkeztutako eskabidean jasotako proiektua hartuko da kontuan. Eskabide horretan jarduketa-proiektu bat baino gehiago izanez gero, aurreko posizioan dagoena.

      2. Interesdunek aukeran dute eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztea. Era berean, prozedura osoan zehar, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

      3. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak datu pertsonalak dagokien babes-mailarekin tratatuko ditu, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra); 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; eta arloari aplikatu behar zaion gainerako araudia.

  1. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 6. apartatuan aipatutako erantzukizunpeko adierazpena plataforma elektronikoan eginiko eskabideak berekin dakar hori, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu baitzen. Adierazpen horren barruan honako puntu hauek sartuko dira:

    1. Erakunde eskatzaileak edozer administraziori zein beste erakunde publikori nahiz pribaturi xede bererako laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabideak eskatu dizkiela eta lortu dituela, eskatutako zenbatekoak eta emandako zenbatekoak zehaztuz, eta berariaz adieraziz BEZa ere diruz lagundu daitekeen ala ez dirulaguntza programa horietan.

    2. Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzultze- edo zehatze-prozedura batean sartuta dagoela edo horrelako prozeduraren baten xede izan dela.

    3. Erakunde eskatzailea dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean dagoela.

    4. Dirulaguntza eskatu duen pertsona edo erakundea ez dela sexu-diskriminazioagatiko zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, eta ez zaiola debeku hori ezarri Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

    5. Erakunde eskatzaileak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debekurik.

    6. Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduarekin (EB) lotutako laguntzarik jaso duen zerga-ekitaldi honetan eta bi aurrekoetan, eta, baiezkoa izanez gero, laguntzon zenbatekoa.

    7. Laguntza eskatzen duen pertsona agindu honetako IV. laguntza-lerrora aurkezten den eraikin bat egitea sustatzen duen pertsona den.

      Laguntza-eskaera modu presentzialean egiten bada, eskatzaileak behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du eskabidearekin eta hurrengo apartatuan adierazitako dokumentazioarekin batera. Agindu honen eranskinean, eskabidea modu presentzialean egiten den kasurako eskabide-eredua jasotzen da.

  2. Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontuan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Proiektuaren memoria, gutxienez honako hauek jasotzen dituena:

      1. Sarrera: sustatzailearen deskribapen orokorra, enpresaren egituraren zirriborroa eta proiektuaren helburu orokorrak.

        I. lerroan bildutako jarduketetarako: Berrikuntza-proiektuak edo -azterlanak, eta II. lerroa: tresna informatikoen, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta prestakuntza-ikastaroen garapena; memoriak honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu:

        Proposatutako jarduketaren deskribapen xehatua, proiektuan jasotako jarduera bakoitza zehaztuta.

        Proposamena lan-ildoetako batera egokitzen dela.

        Sektorerako egokitasuna, aukera eta zuzentasuna.

        Inpaktu potentziala sektorean, inpaktu hori neurtzeko adierazleak eta neurketak barnean hartuta.

        Proiektu edo ikerketa taldearen kalitate tekniko eta zientifikoa eta esperientzia.

        Finantzaketaren egitura.

        Proiekturako proposaturiko helburuak eta epeak.

        III., IV. eta V. lerroetan aurreikusten diren jarduketetarako, memoriak proiekturako proposatutako helburuak eta epeak zehaztu beharko ditu.

    2. Laguntza eskatzen den jarduketa-lerroari dagokion aurrekontua. Aurrekontua urteka banakatuta egongo da 2025. urtera arte, bai eta lanketa eta/edo jardueren arabera ere, lanketa bakoitzaren barne-gastuak (proiektua zuzentzen duen eragilearen beraren gastuak) eta kanpo edo azpikontratatutako eragileen gastuak (kanpo erakundeak azpikontratatzeagatiko gastuak) bereizita.

      Barne-gastuei dagokienez, egin beharreko zereginen aurreikuspena zehaztu beharko da, baita baliatutako ordu-tarifaren egozpena ere.

      Kanpo-kontratazioaren kasuan, arrazoitutako balioespena edo, ahal dela, aurrekontua aurkeztu beharko da, eta honako hauetan xedatutakoa bete: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan.

      Eskabidea III. edo IV. lerroetarako izango balitz, aurrekontuak aholkulariaren eta/edo egiaztatzailearen eskaintza jaso beharko du.

      Eskatzaileak ezin badu balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa jasanarazi, erakundea BEZaren araubide orokorretik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen Ogasunaren ziurtagiria edo 390 ereduen kopia. Erakundeak BEZaren zati bat benetan berreskuratzen badu, gastu hori hainbanatuta esleitu beharko da, amaitutako azken urterako dagokion Foru Ogasunak emandako dokumentu ofizialean ezartzen den hainbanaketa-ehunekoa aplikatuz.

    3. Diruz lagundutako jardueraren eredugarritasuna hedatzeko, jakinarazteko eta indartzeko ekintza-plana.

  3. Laguntza-eskaera ingeniaritza-estudio batek egiten duenean, eskaerarekin batera, dagokion ingeniarien elkargo profesionalaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horrek egiaztatu beharko du gutxienez bi lan egin direla deialdiaren aurreko hiru urteetan, bizitegi-eraikuntzaren arloko proiektuei, aholkularitzari edo txostenei lotuta.

  4. Laguntza-eskaera pertsona fisiko zein juridikoen talde batek egin badu, nortasun juridikorik gabeko pribatua edo publikoa izan, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluari jarraikiz, aurkeztutako eskaeran adierazi beharko dira taldekide bakoitzak hartu dituen egikaritze-konpromisoak, bai eta bakoitzari dirulaguntzaren zein zati dagokion ere, guztiak hartuko baitira onuraduntzat. Ordezkariak eskabidea sinatu beharko du, eta horren izendapena aurkeztu.

  1. Laguntza kudeatzen duen organoak eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango, akatsa zuzendu edo dokumentua aurkez dezan. Adieraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela ebazpen bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoaren arabera eman beharko da.

  2. Eskabidea elektronikoki egin behar duenak modu presentzialean aurkezten badu, eskatzaileari eskatuko zaio zuzen dezala, elektronikoki aurkeztuta. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.

  3. Halaber, eskabidea izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzak kudeatzeko organo arduradunak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egokiro baloratzeko, eta horretarako 10 eguneko epea emango dio, informazioa eman ezean proiektua eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela jakinarazita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

  1. Aurkeztutako eskabideak, diruz laguntzeko lerro bakoitzean, dagokion prozeduran izapidetuko dira.

    I., II. eta V. lerroetako dirulaguntzak lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira, eta lehiaketaren bidez kuantifikatuko dira, puntuazio handienetik txikienera, lerro bakoitzeko aurrekontu-kreditua agortu arte, agindu honetan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa inola ere gainditu gabe.

    1. , II. eta V. lerroetan diruz lagun daitekeen jarduketatzat hartzeko gutxieneko puntuazioa 50 puntukoa da.

      III. lerroari dagozkion dirulaguntzak lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira, kontuan hartuta erakunde onuradun batek lerro horretan egindako diruz laguntzeko moduko jarduketen kopurua eta erakunde onuradunak ezarritako eta egiaztatutako kudeaketa-sistemen mota, honako irizpide hauen arabera, laguntza-lerro horretara bideratutako aurrekontu-zuzkidurak agortu arte.

      Lehenik eta behin, BIM erabiltzen duten eraikuntza-obretako informazioa antolatzeko eta digitalizatzeko sistema ezarri eta ziurtatzeari buruzko jarduketak lagunduko dira diruz, UNE-EN ISO 19650-1:2019 arauan oinarrituta.

      Aurreko apartatuan deskribatutako proiektuak diruz lagundu ondoren lerroan oraindik ere aurrekontu-zuzkidura geratzen bada, gainerako jarduketak lagunduko dira diruz, lehentasun-ordena honen arabera:

      1.3 puntuko a) apartatuan aurreikusitako sistemaren ziurtapena.

      1.3 artikuluko b) eta c) apartatuetako hiru sistemaren ziurtapena.

      1.3 artikuluko b) eta c) apartatuetako bi sistemaren ziurtapena.

      1.3 artikuluko b) eta c) apartatuetako sistema baten ziurtapena.

      Ziurtagiriak egiaztatzea 2.1.1.3 artikuluko d) apartatuaren arabera.

      IV. lerroari dagozkion dirulaguntzak lehiarik gabeko konkurrentziaz esleituko dira, harik eta laguntza-lerro horretara bideratutako aurrekontu-zuzkidurak agortu arte.

  1. , II. eta V. lerroetako dirulaguntzak jarraian zerrendatutako irizpideen arabera esleituko dira, kasu bakoitzean zehaztutako haztapena kontuan hartuta:

    I. lerroa: berrikuntza-proiektuak edo -azterlanak.

    (Ikus .PDF)

    II. lerroa: Informatikako tresnak garatzea, eta dibulgazio-kanpainak, jardunaldiak eta prestakuntza-ikastaroak egitea.

    (Ikus .PDF)

    V. lerroa: Bizitegi-eraikuntzako eraikuntza-prozesuen industrializazioari buruzko azterlanak, proiektuak eta prototipo espezifikoak.

    (Ikus .PDF)

  1. Bigarren artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura osoa milioi bat eta hirurogeita hamar mila (1.070.000,00) eurokoa izango da, honako banakatze honen arabera:

    (Ikus .PDF)

    Zuzkidura honako aurrekontu-partida honetan dago: 2023 1000821000 1.43122.75101; elementua: PEP 2023/0692

  2. Esandako zenbatekoa honela banatuko da dirulaguntza-lerro bakoitzerako:

    I. lerrorako (berrikuntza-proiektuak edo -azterlanak): gehienez ere berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) euro bideratuko dira.

    II. lerrorako (informatikako tresnak garatzea, dibulgazio-kanpainak, prestakuntza-ikastaroak eta jardunaldiak egitea): gehienez ere ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) euro bideratuko dira.

    III. lerrorako (bizitegi-eraikuntzaren sektoreko pertsona fisiko edo juridikoentzako kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea): gehienez ere ehun mila (100.000,00) euro bideratuko dira.

    IV. lerrorako (bizitegi-eraikinetara bideratutako ziurtagiriak ezartzea eta egiaztatzea): gehienez ere hogei mila (20.000,00) euro bideratuko dira.

    V. lerrorako (bizitegi-eraikuntzako eraikuntza-prozesuen industrializazioari buruzko azterlan, proiektu eta prototipo espezifikoak) bostehun eta berrogeita hamar mila (550.000,00) euro bideratuko dira.

  3. Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako aipatutako jardun-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio. Soberakina V. lerroari aplikatuko litzaioke lehendabizi; ondoren, I. lerroari; hirugarrenik, II. lerroari; laugarrenik, IV. lerroari, eta, azkenik, III. lerroari, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-organoak alderdi horretan egindako proposamenarekin bat etorriz. Inguruabar hori Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariak dirulaguntzak esleitzeko emandako ebazpenean aipatuko da.

1. I. lerroa: Berrikuntza-proiektuak edo -azterlanak, eta II. lerroa: Informatikako tresnak garatzea, dibulgazio-kanpainak, prestakuntza-ikastaroak eta jardunaldiak egitea.

  1. Jarduerak goitik behera ordenatuko dira, eskuratutako puntuen arabera.

  2. Ordenatu eta gero, formula hau aplikatu ostean lagunduko dira diruz: eskuratutako puntuazioa/100 eta bi zenbateko hauetako txikienarekin biderkatuta:

    1. Aurkeztutako eta onartutako aurrekontua (zergak kanpo).

    2. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, lerro honetako proiektu edo azterlan bakoitzeko.

      I. lerroan, 40.000,00 euro izango da proiektu edo azterlan bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, eta, II. lerroan, berriz, 30.000,00 euro.

      III. lerroa: Bizitegi-eraikuntzaren sektoreko pertsona fisiko edo juridikoentzako kudeaketa-sistemak ezartzea eta ziurtatzea.

      III. lerroari dagozkion dirulaguntzak lehia-konkurrentziaren bidez esleituko dira, kontuan hartuta erakunde onuradun batek lerro horretan egindako diruz laguntzeko moduko jarduketen kopurua eta erakunde onuradunak ezarritako eta egiaztatutako kudeaketa-sistemen mota, laguntza-lerro horretara bideratutako aurrekontu-zuzkidurak agortu arte.

      1. Kanpoko gastuen % 50 izango da dirulaguntza (zergak kanpo), laneko segurtasun eta osasunari buruzko ISO 45001 arauaren araberako laneko arriskuen prebentzioko ziurtagiriaren kasuan izan ezik; kasu horretan, kanpoko gastuen % 25 izango da, zergak kanpo, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak onartutako proiektuei dagozkiena.

      2. Hau izango da laguntzaren gehieneko zenbatekoa ziurtapen bakoitzeko:

        1. UNE-EN ISO 19650 arauak araututako sistema ziurtatzea: 5.000,00 euro.

        2. Sistema bat ziurtatzea: 5.000,00 euro, laneko segurtasun eta osasunari buruzko ISO 45001 arauaren ziurtagirietarako izan ezik, 2.500,00 eurokoa izango baita kasu horretan.

        3. Bi sistema ziurtatzea: 8.000,00 euro, ziurtagirietako bat laneko segurtasun eta osasunari buruzko ISO 45001 arauarena denean izan ezik, 5.500,00 eurokoa izango baita kasu horretan.

        4. Hiru sistema ziurtatzea: 11.000,00 euro, ziurtagirietako bat laneko segurtasun eta osasunari buruzko ISO 45001 arauarena denean izan ezik, 8.500,00 eurokoa izango baita kasu horretan.

        5. Eraikuntzaren sektoreko profesionalentzat dauden efizientzia energetikoari eta jasangarritasunari lotutako ziurtagiriak egiaztatzea: 2.000,00 euro.

      3. Dirulaguntza-lerro honi dagozkion dirulaguntzen esleipenean zenbatekoa zehazteko, eskabideetan agindu honetan eskatutako baldintza subjektibo eta objektiboak betetzen direla egiaztatu ondoren, honako prozesu honi jarraituko zaio:

        1. Atal honetan ezarritako jarduketen lehentasun-ordenako lehen tartean dauden eskaerei dagokien dirulaguntza-zenbatekoaren hasierako kalkulua egingo da, atal honetan lehen adierazitako ehuneko- eta kopuru-parametroak errespetatuz eta eskatutako zenbatekoa gainditu gabe.

        2. Lerroaren zuzkidura ekonomikoak hasieran kalkulatutako zenbateko guztiak estaltzen baditu, emaitzazko zenbatekoen dirulaguntzak esleituko dira. Bestela, kalkulatutako kopuruei dagokien murrizketa lineala aplikatuko zaie, zuzkidura hori kopuru guztiak estaltzeko nahikoa izan arte.

        3. Jarduketen lehentasun-ordenako lehen tarteari dagokionez egindako dirulaguntza-esleipenaren ostean, banatzeko zuzkidura ekonomikoa geratzen bada, dirulaguntzak esleitzeko prozesuari jarraituko zaio baldintza berberetan, tarteen lehentasun-ordenaren beheranzko ordenari jarraikiz, dirulaguntza-lerroko zuzkidura ekonomikoa agortu arte, hala badagokio.

          IV. lerroa: Bizitegi-eraikinetara bideratutako ziurtagiriak ezartzea eta egiaztatzea.

          1. Kanpoko gastuen % 50 izango da dirulaguntza (zergak kanpo). Eraikin bakoitzeko dirulaguntza 6.000,00 eurokoa izango da, gehienez ere.

          2. Dirulaguntza-lerro horri dagozkion dirulaguntzak esleitzeko zenbatekoa zehazteko, prozesu honi jarraituko zaio:

            1. Agindu honetan eskatutako baldintza subjektibo eta objektibo guztiak betetzen direla egiaztatu eta gero, dirulaguntzaren zenbatekoaren hasierako kalkulua egingo da, eta aurreko paragrafoetan adierazitako ehuneko parametroak eta parametro kuantitatiboak errespetatuko dira, eskatutako zenbatekoa gainditu gabe.

            2. Lerroaren zuzkidura ekonomikoak hasieran kalkulatutako zenbateko guztiak estaltzen baditu, emaitzazko zenbatekoen dirulaguntzak esleituko dira. Bestela, kalkulatutako kopuruei dagokien murrizketa lineala aplikatuko zaie, zuzkidura hori kopuru guztiak estaltzeko nahikoa izan arte.

              V. lerroa: Bizitegi-eraikuntzako eraikuntza-prozesuen industrializazioari buruzko azterlanak, proiektuak eta prototipo espezifikoak.

              1. Jarduerak goitik behera ordenatuko dira, eskuratutako puntuen arabera.

              2. Ordenatu eta gero, formula hau aplikatu ostean lagunduko dira diruz: eskuratutako puntuazioa/100 eta bi zenbateko hauetako txikienarekin biderkatuta:

                1. Aurkeztutako eta onartutako aurrekontua (zergak kanpo).

                2. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, lerro honetako proiektu edo azterlan bakoitzeko.

                  V. lerroko proiektu edo azterlan bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 150.000,00 euro izango da.

  1. Eskabideak baloratzeko, balorazio-epaimahai bat eratuko da, honako hauek osatua: Eraikuntzaren Arkitektura, Araudi eta Kalitate Kontroleko Zerbitzuko buruak eta Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariak izendatutako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko bi teknikarik.

  2. Balorazio-epaimahaiaren osaera laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan arautzen den errekusazio-araubidearen ondorioetarako.

  3. Esandako epaimahaiak, 12. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuta, diruz laguntzeko lerro bakoitzean aurkeztutako eskabideak baloratuko ditu, 11. artikuluan haietako bakoitzerako zehaztutakoari jarraikiz, eta, hala, esleituko diren dirulaguntzen zerrenda biltzen duen ebazpen-proposamena egingo du (onuraduna, diruz lagundutako jarduera, eskuratutako puntuazioa eta zenbatekoa zehaztuta), baita ukatuena ere (eskatzailea eta ukatzeko arrazoia zehaztuta).

  4. Bere eginkizunak betetzearren eta beharrezko irizten dien gaiei dagokienez, balorazio-epaimahaiak adituak deitu ditzake hala bileretan parte hartzera nola aholku ematera.

  1. Aurkeztutako eskabideak, diruz laguntzeko lerro bakoitzean, dagokion prozeduran izapidetuko dira.

  2. Dirulaguntza-lerroetako bakoitza ebaztea, pertsona interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariari dagokio, betiere balorazio-epaimahaiaren proposamenez.

  3. Prozedura bakoitzean emandako ebazpenak zehaztuko du eskatutako dirulaguntzak emango diren edo ukatu egingo diren; lehenengo egoeran, erakunde edo pertsona onuradunen izena edo izen soziala, finantzatutako jarduera, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, hala badagokio, dirulaguntza horren urtekako banaketa adierazi beharko dira. Horrez gain, nortasun juridikorik gabeko elkarteak badira, idatziz adieraziko dira elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa.

    Ukatu direnen kasuan, eskatzaileen izena edo izen soziala eta ukoa arrazoitzen duten zergatiak azalduko dira; horrez gain, lehia-konkurrentziaren bidez proposatutako proiektuen puntuazioa ere adieraziko da.

  4. Aurreko apartatuan aipatutako ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta horren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Etxebizitzako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraituz.

  5. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, dagokion prozeduraren bidez, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  6. Ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko azken egunetik aurrera. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1a) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  7. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei ematea eta, hala badagokio, ordaintzea, baldintzapean geratuko da; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean.

  1. Erakunde onuradunek 2025eko ekainaren 30a baino lehen justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, Dirulaguntzen Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 30. artikuluarekin bat etorriz.

  2. Horretarako, eta betiere, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, dirulaguntza eskatzeko erabili zituzten bitarteko berberak erabiliz:

    1. Dirulaguntza jasotzekoa den jardun-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri, haien ezaugarri nagusiak eta helburuen betetze-maila azalduta.

      III. eta IV. lerroetako jarduerak egiaztatzeko, erakunde ziurtatzaileak edo markak egiaztatutako erakundeek egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

    1. Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

    2. Sarreren eta gastuen zerrenda; hala badagokio, helburu berbererako beste dirulaguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso diren zehaztuko da.

    3. Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

    4. Proiektuan sortutako materialen kopia.

      IV. lerroa justifikatzeko, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsitako obra-amaierako ziurtagiria aurkeztuko da.

Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  1. Agindu honen 19. artikuluaren 1. paragrafoaren a) apartatuan ezarritako epea igaro ondoren, espresuki uko egin ez bazaio, ordaintzeko agindua emango da, ordainketa aurreratu gisa, emandako dirulaguntzaren ehuneko bostari (% 5) dagokion zenbatekoa, hain zuzen. Hasieran ordaindutako ehuneko horri dagokion jarduketaren justifikazioa aurkezten den lehen txostenarekin batera eman beharko da, laguntzaren gainerako ordainketak egin ahal izateko.

  2. Emandako diru-kopuruaren zati bat, ehuneko hamar (% 10) hain zuzen, gorde egingo da eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera benetan gauzatu dela ziurtatzen duenean ordainduko zaio.

  3. Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarrien arabera txostenak aurkeztu ondoren ordainduko da. Hala, txosten horietan justifikatutako gastuaren zenbatekoaren ehunekoa (dirulaguntza osoaren gainekoa), aurretik ordainduta dagoena kenduta, kalkulatuko da ordaintzeko aginduak emateko garaian, betiere diruz lagundutako jarduketarako onartutako aurrekontuaren gainean (hura baliatu baitzen laguntzaren kalkulua egiteko), bai eta benetako kostua ere, ekitaldi bakoitzeko urteko kopurua gainditu gabe.

  4. Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

  5. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko da. Alta egiteko edo hirugarren interesdun gisa dagozkion datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskainitako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du interesdunak, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

  1. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun diren entitateek honako betebeharrak izango dituzte, bai eta xedapen hauetan ezarritako gainerakoak ere, kasu guztietan: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua.

    1. Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta espresuki adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

    2. Dirulaguntza eman den xede horretarako erabiltzea.

    3. Diruz lagundutako ekintza gauzatzea eta justifikatzea, agindu honetako 5. eta 16. artikuluetan ezarritako epeetan.

    4. Hala dagokionean, proiektuak gauzatzea egoki diren lizentziak, baimenak eta gainerako sektore-betekizunak betez.

    5. Dirulaguntza eman duen organoak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo dituen egiaztapen-ekintzak onartzea, baita Espainiako zein Europar Batasuneko kontrol-organo eskudunek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen jarduketa oro ere. Horretarako, jarduketa horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eman behar dute onuradunek.

    6. Organo emaileari jakinaraztea diruz lagundutako jarduera finantzatzeko bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu izana. Jakin bezain laster jakinarazi behar zaio, eta betiere jasotako funtsen erabilpena justifikatu baino lehen.

    7. Onuradunek publikotasuna eman beharko diete dirulaguntzei, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluaren arabera. Publikotasuna, gutxienez ere, esleitutako dirulaguntzaren berri erakunde onuradunaren webgunean ematea izango da, eta bestelako publikotasunik ere zehaztu ahal izango da jarduketaren izaeraren eta ezaugarrien arabera.

    8. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari doan eta era ez-esklusiboan lagatzea dirulaguntzaren esparruan egiten den informazio teknikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren informazio-sistemetan erabili eta txerta ditzan, eta haren zabalkundea eta/edo argitalpena egin dezan edozein baliabide edo formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkotan, informatikotan edota teknikaren erabilerak ahalbidetzen duenetan. Edonola ere, jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko dira.

  2. Onuradunak diruz lagundu daitekeen jarduera egiteko egin behar dituen gastu diruz lagungarriek Sektore Publikoko Kontratuen Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen badituzte, onuradunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega egin aurretik.

    Betekizun hori proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko kontratuari (zerbitzu-kontratuari) zein obra-kontratuari aplikatuko zaie. Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (dirulaguntzaren justifikazioarekin edo, hala badagokio, eskabidearekin batera aurkeztuko dira eskaintzak), efizientzia eta ekonomia irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez espresuki justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

  3. Erakunde onuradunek Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatutako sentsibilizazio- eta trebakuntza-jardueretan parte hartu ahal izango dute, baita esperientziak trukatzekoetan ere, betiere Eraikal ekimenean bildutako jardueren barruan.

Jarduketaren behin betiko benetako kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da. Onartutako aurrekontuaren gaineko ehuneko baten arabera zehazten diren laguntzen kasuan, esandako ehunekoa aplikatuko da oinarri berriaren gainean.

  1. Dirulaguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, baldin eta deialdiaren xedea betetzat jotzen bada eta, hala dagokionean, deialdi honetan esleitutako dirulaguntzez gain beste erakunde publiko zein pribatu baten dirulaguntzak edo laguntzak jaso badira, horren berri aurretiaz eman beharko dute, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak espresuki onar ditzan. Aipatutako aldaketek dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, betiere agindu honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko betekizunak betetzen badira. Horretarako, dagokion kitapen-ebazpena emango da, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzeko, edo, hala badagokio, behar den zenbatekoaz gaindi jasotakoa itzultzea eskatzeko.

  2. Ezingo da inola ere aldatu jardueraren izaera, eta, aldaketa onartuko bada, erakunde onuradunak txosten bidez justifikatu beharko du aldatutako proiektuaren eragina parekoa edo handiagoa dela hasieran diruz lagundutako proiektuarena baino.

  3. Dirulaguntzaren onuradunak justifikazioan adierazten badu dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren indarrez, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-izapidea ez denez egin, dirulaguntza eman duen organoaren aukeran geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea, betiere hori eginda beste inoren eskubideak kaltetzen ez badira.

  4. Dirulaguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez dakar berekin onuraduna dagozkion zehapenetatik salbuetsita geratzea.

  5. Dirulaguntza jaso duen jarduera egiteko eta amaitzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren borondatez kanpoko arrazoiak ageri direnean eta behar bezala justifikatuta dagoenean, erakunde horrek, jarduera amaitzeko epea baino gutxienez hilabete lehenago, dirulaguntza jaso duen jarduera amaitzeko aldez aurretik zehaztutako epeak luzatzeko eskatu ahal izango du. Epea ez da luzatuko onuradunak justifikatutako atzerapen-denbora baino gehiago, ez eta 2025eko abenduaren 30a baino gehiago ere.

    Epea luzatzeko eskaera hori Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariak onartu beharko du, ebazpen bidez. Ebazpen horretan, era berean, azken likidazioa egiteko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko azken epe berria finkatuko da.

  1. Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko organoari eskaera helarazi beharko dio, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

  2. Onuradunak, gainera, uko egin ahal izango dio onartutako laguntzari, eta hala egin ahal izango du laguntza onartu ondoren. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote laguntzak kudeatzeko organoari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

  3. Ukoa onartu ondoren, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.

  4. Ez da onartuko aurkeztutako ukoa, baldin eta erakunde interesdunari jakinarazi bazaio ez-betetzea deklaratzeko edo zehatzeko prozedura hasi dela deialdiaren esparruan, eta prozedura horrek aurrera jarraituko du ebatzi arte.

  1. Erakunde onuradunak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren dirulaguntza eskaeraren eta emakidaren berariazko xederako erabiltzen ez badu, dirulaguntzaren oinarria den ekintza egiten ez badu, dirulaguntza eskatuta lortu nahi ziren helburu zehatzetara aplikatu izana justifikatzen ez badu edo behar bezala egiten ez badu edo, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan, agindu honetan edo emakida-ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, emandako eta jasotako kopurua itzuli beharko du legez aplikatu beharreko berandutze-interesekin batera; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen berme eta itzultzeen araubide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraitu beharko dio.

  2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 19. artikuluaren 3. apartatuan jasotako kasuan, halaber, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainean izandako soberakina itzuli beharko da, eta dirulaguntzei aplikagarri zaien berandutze-interesa ere eskatuko da.

Laguntza hauek bateragarriak izango dira helburu berbera duten funts publikoen edo pribatuen kargura jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin. Hala ere, helburu berbererako jasotako laguntzen zenbateko osoa eta deialdi honetan emandako dirulaguntzaren kopurua batuz lortzen den emaitza handiagoa bada amaierako kostu osoa baino, deialdi honen bidez emandako laguntzaren zenbatekoari gehiegizko kopuru hori kenduko zaio.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasota dagoen moduan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean jasotakoari jarraikiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako dirulaguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokiak eta behar bestekoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023. urteko aurrekontu orokorretan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan aipatutako dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren menpe egongo dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean; eta uztailaren 21eko 887/2006 Dekretuan jasotako oinarrizko araudia, zeinaren bidez lege horren erregelamendua onartzen baita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Eredua, dirulaguntza modu presentzialean eskatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzea sustatzeko, eraikuntza- eta arkitektura-kalitatea eta jasangarritasuna sustatzeko eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2023 programa).

Dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko organoa:

Eusko Jaurlaritza.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren erregistro orokorra.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Samaniego kalea 2, 1. solairua.

01008 Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

Andia kalea 13.

20004 Donostia.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

Kale Nagusia 85.

48011 Bilbao.

Datuak babesteari buruzko informazioa:

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten da zure datu pertsonalak tratatu eta tratamendu-jarduera honetan sartuko direla: Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren laguntzak eta dirulaguntzak.

Tratamenduaren arduraduna:

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza.

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Telefonoa: 945 01 80 00.

Web-orria: http://euskadi.eus

Datuak babesteko ordezkaria:

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Telefonoa: 945 01 86 80.

Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa

Xedea:

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea, Renove programa, etxebizitzen eta eraikinen birgaitze efizientea, udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako irisgarritasunaren arloko laguntzak, Eraikal programa, zuzeneko dirulaguntzak.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.

Datuak gordeta edukitzeko epea.

Datu-bilketaren xedea betetzeko eta balizko erantzukizunak zehazteko behar den denbora. Artxiboko eta dokumentazioko araudian indarrean dagoena beteko da.

Hartzaileak:

Europar Batasuneko organoak.

Datuen babesaren arloko eskubideak:

  1. Irispidea izatea:

    Tratamenduaren arduradunak interesdunari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez berresteko eskubidea da, eta, tratatzen ari badira, datu horiek eskuratzeko eskubidea.

  2. Zuzentzea:

    Bere datu pertsonal akastunak zuzentzeko eskubidea dauka interesdunak, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzekoa, behar izanez gero adierazpen gehigarri baten bidez.

  3. Ezabatzea.

    Ahaztua izateko eskubidea: Interesdunak duen eskubidea, berari dagozkion datu pertsonalak ezabatzea lortzeko, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

    1. Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuei dagokienez.

    2. Interesdunak tratamendua egiteko baimena kentzen duenean, eta tratamenduak ez badu beste oinarri juridikorik.

    3. Interesdunak tratamenduari aurka egiten dionean, eta ez denean bestelako arrazoi juridikorik gailentzen tratamendurako.

    4. Datu pertsonalak legez kontra tratatu badira.

    5. Datu pertsonalak ezabatu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar baten indarrez.

    6. Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datu pertsonalak ezabatzearen aurka egiten duenean eta, horren ordez, haien erabilera mugatzeko eskatzen duenean.

    7. Arduradunak jadanik behar ez baditu datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.

    8. Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta tratamenduaren arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.

  4. Aurka egitea:

  1. Interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, tratamenduaren arduradunari galarazteko berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egitea, tratamendua beharrezkoa bada ere interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo ahal publikoak erabili edo hirugarrenen interes legitimoa babesteko, baita profilak egiteko ere.

  2. Tratamenduaren arduradunak datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi larriak daudela edo datuok beharrezkoak direla erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.

  3. Datuen tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, salbu eta tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

  4. Tratamendu automatizatua: Eskubide honen bidez bermatu nahi da interesduna ez izatea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta harengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten jomuga, profilak egitea barnean dela.

    Eskubideak baliatzea:

    Eskubide horiek tratamenduaren arduradunaren aurrean baliatzeko eskubidea daukazu, datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/

    Halaber, eskubidea duzu erreklamazioak Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aurkezteko, eta aukera duzu, baita ere, aurretik erreklamazioa jartzeko datuak babesteko ordezkariari:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/10843/

    Datu pertsonalen babesari buruzko informazio xehatua:

    EAEko datuak babesteko ordezkariaren webgunea:

    (www.euskadi.eus/datu-babesa).

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: (eur-lex.europa.eu/legalcontent/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

    (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik