Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Babila» Haur Hezkuntzako, ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 175
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/22
  • Argitaratze-data: 2023/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; EAEko udalak

Testu legala

Bilboko «Babila» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode zenbakiak: 015918 eta 48019791

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua

Izen espezifikoa: «Babila»

Titularra: Bibala 2122, S.L.

Helbidea: Garellano 17

Udalerria: Bilbao

Lurralde historikoa: Bizkaia

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honako edukierakoak:

Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

4 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.